1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
32/2017 FORU AGINDUA, otsailaren 24koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, 160/2016 Foru Aginduan atzemandako akatsa zuzentzen duena. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Ogasun Publikoaren diru-bilketan aritzen diren entitate laguntzaileek funtsak sartu eta dokumentuak aurkeztu edo telematika bidez igortzeko 2017ko epeak eta datak finkatu ziren.
Hitzaurrea
Abenduaren 23ko 160/2016 Foru Aginduaren bidez, epeak eta egunak ezarri ziren Nafarroako Zerga Ogasunaren entitate laguntzaileek diru-bilketari buruz prestatutako dokumentazioa aurkeztu eta telematika bidez igortzeko eta dirua Nafarroako Foru Komunitatearen kontu korronte orokorrean sartzeko, 2017rako.
Akats bat atzeman da apirileko bigarren hamabostaldiari dagozkion egunetan; izan ere, zehaztuta zegoen apirilaren 20an bukatuko zela. Azaroaren 30eko 145/2016 Foru Aginduaren bidez, luzapena egin zitzaien aurkezteko epeei eta tributu aitorpenei eta autolikidazioei, berez 2017ko apirilaren 20an bukatu behar baitziren. Izan ere, bere artikulu bakarrean, ezarri zen tributu aitorpenak eta autolikidazioak aurkeztu eta ordaintzeko epearen amaiera apirilaren 20tik 2017ko apirilaren 21era pasa zela.
Apirilaren bigarren hamabostaldiko amaieraren egunak bat egin behar du tributu aitorpenak aurkeztu eta ordaintzeko epearen amaierarekin. Hortaz, 2017ko maiatzaren lehenbiziko hamabostaldiko hasieraren eguna ere aldatu beharra dago.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. Nafarroako Ogasun Publikoaren diru-bilketan aritzen diren entitate laguntzaileek funtsak sartu eta dokumentuak aurkeztu edo telematika bidez igortzeko 2017ko epeak eta datak finkatu ziren abenduaren 23ko 160/2016 Foru Aginduaren edukia aldatzea, 2017ko apirilaren bigarren hamabostaldiari eta urte bereko maiatzaren lehenbiziko hamabostaldiari dagokienez, ondotik ematen diren xehetasunei jarraituz:
HAMABOSTALDIAK | HAMABOSTALDIKO EGUNAK (biak barne) | KONT. KOR. OROKORREAN SARTZEKO BALIO DATA | DOKUMENTUAK AURKEZTEKO EDO TELEMATIKAZ IGORTZEKO AZKEN EGUNA |
Hilabeteak | Izena/Hilabetea | Ordena zk. |
Apirila | 2.a | 8 | Apirilak 06 | Apirilak 21 | Apirilak 25 | Apirilak 26 |
Maiatza | 1.a | 9 | Apirilak 22 | Maiatzak 05 | Maiatzak 10 | Maiatzak 11 |
2. Foru agindu hau jakinaraztea Aurrekontuen eta Finantza Politikaren Zerbitzuari, Kontabilitate Zerbitzuari, Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuari, Diru-bilketa Zerbitzuari, Diru-bilketaren Aplikazio eta Kontrolaren Atalari, Diruzaintza Atalari eta finantza entitate laguntzaileei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Azken xedapen bakarra
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2017ko otsailaren 24an.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.
Iragarkiaren kodea: F1702582