53. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Aldaketak ordenantza fiskaletan. Behin betiko onespena

Argitara ematen dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean Antsoaingo Udalak behin betiko onetsi dituen ordenantza fiskalei eta prezio publikoei buruzko arauen testu osoak. Aipatu ordenantza fiskalen eta arauen aldaketek 2017ko urtarrilaren 1etik dute indarra, eta onetsi egin dira haien kontra inork ez baitu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik jaso jendaurrean egon diren epean; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoa betez. Hasierako onespenaren iragarkia 2016ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 22an.

Antsoainen, 2017ko otsailaren 7an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

ORDENANTZA, AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

3. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Ordainarazpen honen xedea da udal organoek agiriak egin edo horien gain ardura duten udal organo eta agintariek egiten duten jarduera administratiboa, alderdi batek eskatua:

1.–Ziurtagiriak.

2.–Kopia eginbidetuak.

3.–Agirien konpultsa, haiek Udalak emandakoak edo eskatutakoak badira.

4.–Fotokopiak.

5.–Arma txartelak.

6.–Lanpostuak betetzeko deialdiak.

7.–Lizentzia eta baimenak ziurtatzeko tituluak.

8.–Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak.

Sortzapena

3. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak agiria luzatu edo tramitatzeko eskabidea aurkeztean sorraraziko dira, eta agiri hori ez da emanen, edo, hala behar badu, ez da tramitatuko, baldin eta lehenago ordaindu ez bada, eta hori egiaztatu behar duen ordainagiria eman ez bada.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. Ordaintzeko beharra dute tasa honen xedea diren agiriak egin edo tramitatzeko eskatzen dutenek.

Tarifak

5. artikulua. Ordaindu beharreko tasak ordenantza honen eranskinean azaltzen dira.

Kudeaketa arauak

6. artikulua. Tasak udal diruzaintzan ordainduko dira, eskaera aurkezten denean.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Ziurtagiriak.

1. Udalaren base informatikoetan bildutako datuei buruzko egiaztagiriak, automatikoki luzatzen direnak, eta erroldako esku orriak edo ziurtagiriak: 4,15 euro.

2. Administrazio espedienteetan dauden erabakien edo agirien egiaztarigiriak, haiek luzatu ahal izateko aurretik txosten bat edo datu baseak gaurkotzea eskatzen badute: 12,90 euro.

–Egiaztagiriarekin batera planoa edo/eta fotokopia -eginbidez edo gabe- ematen direnean, II edo IV. epigrafeetatik dagozkien tasak ere galdatuko dira.

II. epigrafea.–Kopia eginbidetuak.

1. Espediente administratiboetan jasotako agirien kopia eginbidetua: 3,85 euro.

2. Udalaren base informatikoetan bildutako datuen kopia eginbidetua: 5,05 euro.

3. Trafiko istripu baten atestatuaren kopia eginbidetua: 88,20 euro.

Tarifa aplikatzeko, eginbide bakartzat jotzen da espediente batean jasotako agiri eta datuen gainean egiten dena, pertsona berarendako. Aurreko zenbakietan ezarritako tasari gehitu beharko zaio IV. epigrafetik dagokiona, eginbidetu beharreko plano edota fotokopiengatik.

III. epigrafea.–Agirien konpultsa, haiek Udalak emandakoak edo eskatutakoak badira.

1. Konpultsa bakoitza: 3,10 euro.

Tarifa aplikatzeko, konpultsa bakartzat jotzen da espediente bakar batean pertsona edo entitate batek eta berak aurkezten dituen agiriak oro. Langileen lanposturako deialdietan Antsoaingo Udalak eskatzen dituen konpultsak salbuetsita egonen dira ordainketa egitetik.

IV. epigrafea.–Agirien fotokopiak, partikularrek eskatuak.

Agirien fotokopia bakoitzagatik:

–DIN A3, zuri-beltzezkoa: 0,45 euro.

–DIN A4, zuri-beltzezkoa: 0,35 euro.

–DIN A3, kolorezkoa: 1,65 euro.

–DIN A4, kolorezkoa: 1,35 euro.

Antsoaingo Udalaren esku geldituko diren agiriak edo udal bulegoetatik atera ezin direnak baino ez dira fotokopiatuko.

V. epigrafea.–Arma txartelen tramitazioa.

1. Txartel bakoitza: 36,45 euro.

VI. epigrafea.–Langileen lanposturako edo ordezkapenen zerrendetarako deialdiak.

1. A eta B mailetan sartzeko (Funtzio Publikoaren Estatutuaren arabera), izena emateagatik: 18,52 euro.

2. C mailan sartzeko, izena emateagatik: 9,98 euro.

3. D eta E mailan sartzeko, izena emateagatik: 6,17 euro.

Deitu beharreko lanpostuak lan-kontratukoak izanez gero, deialdian aurreikusitako ordainsariak funtzionario maila bati atxiki, eta maila horri dagokion tasa aplikatu behar da.

Tasa hori ordaintzetik salbuetsita egonen dira langabezian daudenak, frogagiri bidez egiaztatzen badute.

VII. epigrafea.–Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak.

1. Etxebizitzak deskalifikatzeko eskatutako txostena luzatzeagatik: 46,87 euro.

2. Bertzelako txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak: 17,49 euro.

Oharra: txostenak egin edo erantzuna emateko ordu erditik goitiko denbora behar bada, tasari kopuru hauek erantsiko zaizkio:

–Ordu erdi edo horren denbora zati bakoitzeko: 11,58 euro.

VIII. epigrafea.–Ordainagiri edo bertzelako agirien bikoiztuak, jatorrizkoa galdu edo desagertzeagatik.

1. Agiri bakoitza: 3,10 euro.

Oharra, I.1 eta VIII. epigrafeei buruz. Ziurtagiriak, bolanteak edo ordainagirien bikoiztuak egiteko eskabideak 012-Infolocal edo 948012012 telefonoaren bidez egiten badira, ez dute inolako tasarik sortuko.

IX. epigrafea.

Lizentziak ematea arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeagatik, eta tasak Antsoainen animaliak bildu eta harrapatzeagatik eta udal altxatokian altxatzeagatik:

–Lizentzia bakoitzeko: 40,65 euro.

–Animaliak bildu edo harrapatzea. Animalia bakoitzeko: 21,28 euro.

–Udal altxatokian egoteagatik, egun eta animalia bakoitzeko: 5,32 euro.

ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMATEKO ETA HIRIGINTZA ARLOKO JARDUERA ADMINISTRATIBOAK KONTROLATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA.

4. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Hirigintzako jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematean datza zergapeko egintza, etxegintzaren eta lurzoruaren erabileraren arloko egintzak egokitu ahal izateko indarra duten hirigintza eta eraikuntza arauei.

3. artikulua. Tasa eskatzen duten hirigintzako jarduketek aurretiazko lizentziaren menpeko egintzak dute xede, edo ondoko kontrolaren menpekoak, lizentzia eskatu beharrean aurretiazko jakinarazpena edo erantzukizuneko aitorpena aurkeztu behar denetan.

–Partikularrek aurkeztu antolamendurako plan partzial edo bereziak eta haien aldaketak, xehetasun azterlanak, aurrerapen azterlanak, antolamendurako planen aurrerapenak edo aurreproiektuak eta birzatiketak tramitatzea.

–Partikularrek aurkeztu urbanizazio proiektuak tramitatzea.

–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluan zehaztutakoak, zehazki:

a) Mota guztietako eraikuntza eta instalazio obrak, eraikuntza berrikoak badira.

b) Jadanik diren mota guztietako eraikin eta instalazioak handitzeko obrak.

c) Bestelako eraikin eta instalazioen egitura edo kanpoko itxura aldatu edo berritzen dituzten obrak.

d) Eraikinen barneko egitura aldatzen duten obrak, edozein izanik ere duten erabilera.

e) Behin-behinekoz egin behar diren obra eta erabilerak.

f) Hirigintzako lurzatiketak eta landalurreko finkak banandu eta zatitzea.

g) Lur-mugimenduak, hala nola zelaitu, lurrerauzi, hondeatu eta betetzeko lanak, salbu eta lan horiek zehaztu eta programatutako obrak badira onetsita den urbanizazio edo eraikuntza proiektu baten barrenean.

h) Eraikin eta instalazioen lehenbiziko erabilera edo okupazioa eta haien erabileraren aldaketa.

i) Eraikinak botatzea, salbu eta berehalako aurri-egoera deklaratzen denean.

j) Zorupeari eragiten dioten instalazioak.

k) Arbolak eta zuhaixkak botatzea, baldin eta zuhaitz-masa, basogune, arboladi edo parke badira, planeamendu onetsia izan ala ez, salbu eta nekazaritzaren arloko legeek baimentzen dituzten lanak direnean.

l) Presa, baltsa eta defentsa-obrak egin eta ubide publikoak zuzentzea, interes orokorreko obra publikoak ez badira.

m) Agregakinak ateratzea eta harrobiak ustiatzea, jabari publikoko lurretan egin eta administrazioaren kontzesioa behar izanda ere.

n) Eta, oro har, erregelamendu bidez adierazten diren egintzak, obrak ekartzen dituztelako, edo lurzoruaren nahiz zorupearen erabilera handitzen delako, haien erabilera pribatiboa dakartelako edo erabilera ez-normala edo lurren berezko nekazaritza edo oihangintzako erabileraz bertzelakoa dakartelako.

Ordaindu beharra

4. artikulua. 1. Honako hauek daude salbuetsita tasak ordaintzetik obren lizentzia emateagatik edo erantzukizuneko aitorpenaren edo aurretiazko jakinarazpenaren menpeko obrak egindakoan kontrolatzeagatik:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta bere helburuak betetzeko sortzen dituen entitate juridikoak.

b) Udalerrien mankomunitateak eta batasunak, betiere Iruñeko Udala kide bada, bai eta helburuak betetzeko sortzen dituzten entitate juridikoak ere.

2. Tasa hauek direla medio Telefónica de España, S.A.U. enpresari egokitu lekiokeen ordainketa dirutan egin beharreko urteko ordainaz ordezkatzen da, Nafarroako Foru Erkidegoan Espainiako Telefono Konpainia Nazionalak behar duen tributu araubidea ezarri zuen abenduaren 29ko 11/1987 Foru Legeak xedatutakoarekin bat.

5. artikulua. Tasa lizentzia eskatzen denean sortuko da edo, kasua bada, erantzukizunezko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkezten denean.

Ez da ordaindu beharrik izanen Udalak lizentzia emateko erabakia hartu baino lehen interesdunak atzera egiten badu, edota adostasun-eginbidea izan baino lehen, lizentzia komunikatuak direnean. Ez da ordaindu beharrik izanen baldin jarduera hasteari uko egiten zaiola adierazten bada jardueraren geroko kontrolaren gaineko udal ebazpena eman aurretik.

Subjektu pasiboa

6. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta nortasun juridikorik izan ez, baina unitate ekonomiko edo ondare berezia diren entitateak, baldin eta hirigintzako jarduketa bat egitea eskatu, aitortu edo adierazten badute edo egindako hirigintzako jarduketengatik edo emandako lizentziengatik eragina edo onura hartzen badute.

Eraikitzaileak eta obra kontratistak zergadunaren ordezkoak izanen dira, zoruari eta hiri antolamenduari buruzko arauetan hirigintzako lizentziak emateko aurreikusi diren tasetan.

Tarifak eta karga-tasak

7. artikulua. Aplikatu beharreko tarifa, tasa eta karga-oinarriak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. 1. Hasiera batean autolikidazio araubidean eskatuko dira lizentziak eman eta hirigintzako jarduketak egiteko tasak, kasu hauetan: tramitazio laburtuko araubideari lotutako lizentziak, tramitazio bereziko lizentzia jakinaraziak eta erantzukizuneko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa behar duten obrak direnean. Gainerako kasuetan, zerga arloko administrazioak eginen du behin-behineko likidazioa.

2. Autolikidazioaren araubidea aplikatzen den kasuetan, subjektu pasiboek kasuan kasuko tasen autolikidazioa egin beharko dute udal administrazioak eskura jartzen dituen inprimakietan. Betebehar hori ez betetzea tributu arloko arau-haustea da, Ordenantza fiskal Orokorraren III. kapituluan xedatzen denaren arabera zehazten ahal dena. Tramitazio laburreko araubideari lotutako lizentzien kasuan edo lizentzia jakinarazien araubide bereziari lotutakoen kasuan eskatzaileak ondokoak aurkeztu beharko ditu, lizentzia-eskabidearekin batera: autolikidazioko agiria, behar bezala beterik, eta ordainagiria. Autolikidazioa ordaintzeak ez dakar berekin lizentzia ematea, eta ordaindu izanaren gaineko ziurtagiria erretiratu beharra dago, behin bideratu eta gero, lizentzia kudeatzen duen bulegotik.

Erantzukizuneko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkezteko eskatzen den obretan, aitorpenarekin edo komunikazioarekin batera autolikidazioko agiria aurkeztuko da, behar bezala betea, bai eta ordainagiria ere.

3. Subjektu pasiboak aurkezten duen hasierako autolikidazioaren ordainketa edo zerga arloko administrazioak onetsitako hasierako likidazioarena behin-behinekoa izanen da, eta behin betiko ordaindu behar duen kopuruaren konturakoa.

9. artikulua. 1. Tasak tarifa finkoak ez badira, interesdunek aurkezten duten aurrekontuaren arabera zehaztuko da autolikidazioaren zerga-oinarria edo hasierako likidazioa, betiere dagokion elkargo ofizialak ikus-onetsi badu, hura nahitaezko baldintza denean. Bestelakoetan, udal teknikariek zehaztuko dute zerga-oinarria, egitasmoaren kostu zenbatetsian oinarrituta.

2. Eraikuntza, instalazioa edo obra egiteko proiektua aldatzen bada, eta horren aurrekontuak goiti egiten badu, behin Udal Administrazioak aldaketa onartu eta gero, zergaren likidazio osagarri bat onetsiko da, hasierako aurrekontuaren eta aldatuaren arteko aldea dela eta.

10. artikulua. 1. Behin eraikuntzak, instalazioak eta obrak bururatu eta egiazki egin direnak ikusita, gehienez ere hiru hilabeteko epean haien amaiera edo behin-behineko onarpenetik aitzina, tributudunak deklarazio bat aurkeztuko du inguruabar hori azalduz eta eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren benetako eta egiazko kostua adieraziz, eta, deklarazioarekin batera, obraren zuzendari eskudunak haren gainean emandako egiaztagiria, betiere dagokion elkargo profesionalak ikus-onetsia, eta, halakorik behar izatera, kostu hori egiaztatzeko fakturak edo bertzelako agiriak, Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantzaren 12.3. artikuluan aipatzen baitira. Irekitzeko lizentziarik, erabilera aldatzekorik, lehen erabilerakorik edo bertze zenbait lizentzia bideratu behar izanez gero, agiri horiek kasuan kasuko lizentziarako eskaerarekin batera aurkezten ahalko dira.

2. Behin benetako kostua ezagututa, eta administrazioak egitekoa den egiaztapena eginik, tributu arloko administrazioak behin betiko likidazioa eginen du, subjektu pasiboak hasieran lizentzia bakoitzeko autolikidatutako kuotarekin dagoen diferentzia positibo edo negatiboaren gainean, halako eran non, behar izatera, subjektu pasiboari behar den kopurua galdatu edo itzuliko baitzaio.

11. artikulua. 1. Udal Administrazioak egiaztatuko du autolikidazioak ordenantza honetako arauak zuzen aplikatuz egin direla eta, beraz, kalkulatutako oinarri eta kuotak arau horien emaitza dela.

2. Udalaren Administrazioa autolikidazioekin ados ez badago, likidazioak eginen ditu, gaizki aplikatutako kontzeptuak edo datuak eta akats aritmetikoak zuzenduta, berandutzaren interesak kalkulatuko ditu eta behar diren zehapenak ezarriko ditu. Orobat, subjektu pasiboak deklaratzen ez dituen zergapeko egintzen likidazioa eginen du.

12. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Antolamendurako plan partzial edo berezien tramitazioa.

Espediente bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak, plan bakoitzaren barrenean sartzen den lurzoruaren zabaleraren arabera likidatuko dira, hain zuzen ere 93,64 euro 1.000 metro karratu edo horren zatiki bakoitzeko.

II. epigrafea.–Plan partzial edo berezien aldaketak eta xehetasun azterlanak tramitatzea.

Aplikatzeko tarifak I. epigrafekoen %50 izanen dira.

III. epigrafea.–Birzatiketen tramitazioa.

III-A) Birzatiketa-espedienteak tramitatu eta ebazteko tasak guztira erabiltzen den azalera edo bolumen eraikigarriaren arabera likidatuko dira, tarifa hauei jarraikiz:

–1.000 metro karratu edo zatiki bakoitza: 93,64 euro.

III-B) Birzatiketen aldaketen tramitazioa:

Aplikatzeko tarifak III.A epigrafekoen %50 izanen dira.

IV. epigrafea.–Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuak tramitatzea.

Proiektuaren kostuaren arabera eginen da tasen likidazioa, %1,70eko karga-tasa aplikatuta.

V. epigrafea.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen 189. artikuluaren babesean emandako lizentziak.

V-1) Finkak zatitu, banandu edo bereizteko lizentziak:

–Lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik ondoko tasa ordaindu beharko da: 131,71 euro.

V-2) Eraikitze, handitze, eraberritze eta eraiste obrak egiteko, lurrak mugitzeko, arbolak mozteko eta horma irudiak paratzeko lizentziak, eta lizentziapean egin beharreko gainerako egintzak, aitzineko ataletan jaso ez badira:

–Tasa kalkulatzeko, 10. eta 11. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari %50eko karga-tasa aplikatuko zaio, 54,54 euro, gutxienez.

V-3) Lizentziak, eraikinak eta instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik:

–Lizentzia emateko espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, ondoko tasa ordaindu beharko da: 823,20 euro.

V-4) Eraikinen erabilera, erabat edo hein batean, aldatzeko lizentziak:

Lizentzia emateko espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik ondoko tasa ordaindu beharko da: 617,40 euro.

VI. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak gutxieneko zenbateko haietatik beheitikoak badira, honako hauek ordaindu beharko dira:

–Plan partzialak edo bereziak tramitatzea: 497,01 euro.

–Plan partzial edo berezietan eta xehetasun azterlanetan aldaketak tramitatzea: 249,02 euro.

–Birzatiketak: 497,01 euro.

–Lurzatiketak: 131,71 euro.

–Obra lizentziak: 54,54 euro.

ORDENANTZA FISKALA, BAIMENAK EMATEKO, ETA INGURUMENA BABESTEAREN ETA JARDUERA KALTEGABEEN ALORREAN KONTROLEKO ADMINISTRAZIO JARDUERAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

5. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zergapeko egintza da Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen ondorioz jarduera sailkatuaren udal lizentzia behar duten instalazio eta jardueren ezarpenari, ustiapenari, lekuz aldatzeari, nabarmen aldatzeari, berriz irekitzeari eta abian jartzeari dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea, baita, jarduera kaltegabeen kasuan, udal lizentzia behar dutenei dagozkienak ere; orobat, kontrol jarduera administratiboak, lizentzia emantzat jotzen den kasuetan edo lizentziaren ordez erantzukizuneko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu behar bada, zehatz-mehatz:

a) Jarduera lizentzia.

b) Irekitzeko lizentzia.

c) Irekitzeko lizentziaren aldaketa.

d) Instalazio eta lokalak berriz irekitzeko baimena.

e) Jarduera hasitakoan edo irekitakoan kontrolak egitea, lizentzia emantzat jotzen den kasuetan edo lizentziaren ordez erantzukizuneko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu behar bada.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Tasa lizentzia eskatzen denean sortuko da edo erantzukizunezko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkezten denean. Ez da tasarik sortuko interesdunak eskabideari uko egiten badio lizentzia emateko udal erabakia hartu baino lehen. Ez da ordaindu beharrik izanen baldin jarduera hasteari uko egiten zaiola komunikatzen bada jardueraren kontrola bukatzen duen udal ebazpena eman aurretik.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaindu behar dituzte pertsona fisiko eta juridikoek, baita, nortasun juridikorik ez izan arren, batasun ekonomikoa edo aparteko ondarea osatzen duten entitateek ere, baldin haien izenean lizentzia eman, aldatu edo berraztertzen bada.

Tarifak

5. artikulua. Ordenantza honen eranskinean jaso dira aplikatuko diren tarifak.

Kudeaketa arauak

6. artikulua. Jarduera baterako baimena erdietsi edo jarduera abiarazi nahi dutenek Herriko Etxean aurkeztuko dute behar den lizentzia eskabidea, aurretiazko komunikazioa edo erantzukizuneko aitorpena, lokalean egin beharreko jarduera edo jarduerak eta lokalaren kokapena zehazten dituztela, dagozkien udal ordenantzetan eskatutako dokumentazioarekin batera.

7. artikulua. 1. Ordenantza honetan ezarritako tasak autolikidazioan ordaintzeko eskatuko da, lizentzia emantzat jotzen den kasuetan edo lizentziaren ordez erantzukizuneko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu behar bada. Gainerako kasuetan, zerga arloko administrazioak eginen du behin-behineko likidazioa.

2. Autolikidazioaren araubidea aplikatzen den kasuetan, subjektu pasiboek kasuan kasuko tasen autolikidazioa egin beharko dute udal administrazioak eskura jartzen dituen inprimakietan. Betebehar hori ez betetzea tributu arloko arau-haustea da, Ordenantza fiskal Orokorraren III. kapituluan xedatzen denaren arabera zehazten ahal dena.

3. Komunikazioarekin edo aitorpenarekin batera, autolikidazio agiria aurkeztuko da, behar bezala betea, eta tasak ordaindu izanaren egiaztagiria jarduera hasitakoan edo irekitakoan kontrolak egiteagatik, lizentzia emantzat jotzen den kasuetan edo lizentziaren ordez erantzukizuneko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu behar bada.

8. artikulua. 1. Udalaren Administrazioak egiaztatu eginen du autolikidazioak ordenantza honetako arauak zuzen aplikatuz egin direla eta, beraz, kalkulatutako tarifa arau horien emaitza dela.

2. Udalaren Administrazioa autolikidazioekin ados ez badago, likidazioak eginen ditu, gaizki aplikatutako kontzeptuak edo datuak eta akats aritmetikoak zuzenduta, berandutzaren interesak kalkulatuko ditu eta behar diren zehapenak ezarriko ditu. Orobat, subjektu pasiboak deklaratzen ez dituen zergapeko egintzen likidazioa eginen du.

9. artikulua. Lizentzia iraungiz gero, jardueran aritu nahi duten interesdunek lizentzia berria eskatu beharko dute, eta dagokion tasa ordaindu.

Arau-hausteak

10. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.

Jarduerarako lizentzia eta jarduerarako lizentziaren funtsezko aldaketa eta berrikuspena, ondoko kontrola 448/2014 Foru Aginduaren II. eranskinean sartutako jardueretan:

–Establezimendu edo instalazioak, 75 m² arte: 627,69 euro.

–75 m²-tik 100 m²-ra bitarte: 782,04 euro.

–100 m²-tik 250 m²-ra bitarte: 1.049,58 euro.

–250 m²-tik 500 m²-ra bitarte: 1.255,38 euro.

–500 m²-tik 1.000 m²-ra bitarte: 1.574,37 euro.

–1.000 m² baino gehiago: 1.996,26 euro.

II. epigrafea.

Irekitzeko lizentzia, irekitzeko lizentziaren aldaketa, irekitakoan kontrolak egitea, lizentzia emantzat jotzen den kasuetan edo lizentziaren ordez erantzukizuneko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu behar bada:

–Establezimendu edo instalazioak, 75 m² arte: 576,24 euro.

–75 m²-tik 100 m²-ra bitarte: 679,14 euro.

–100 m²-tik 250 m²-ra bitarte: 782,04 euro.

–250 m²-tik 500 m²-ra bitarte: 884,94 euro.

–500 m²-tik 1.000 m²-ra bitarte: 1.049,58 euro.

–1.000 m² baino gehiago: 1.337,70 euro.

ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA ONDOTIK ALTXATZEKO ETA IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOAN IBILGETZEKO ZERBITZUAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

6. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zergapeko egintza sortzen da Udalaren zerbitzu eskudunek ibilgailuak ere publikotik kentzeko nahiz kentzen hasteko edo ibilgetezeko zerbitzua egitean.

Halaber, zergapeko egintza da udal bulegoetan edozein arrazoirengatik gordeta dauden ibilgailuak zaintzea.

3. artikulua. Honako hauek tasa ordaintzetik salbuetsita daude:

1. Behar den baimena duten kabalkada, desfile, segizio, kirol-saio edo bertze jarduera nabarmenen bat eginen den ibilbidean aparkaturik egoteagatik kentzen diren ibilgailuak.

2. Aparkaturik egonik, eremu publikoa konpontzea edo garbitzea eragozten dutelako kentzen diren ibilgailuak.

3. Jabeei ebatsirik eremu publikotik kentzen diren ibilgailuak. Horretarako, jabeari ibilgailua ebatsi zaiola ulertuko da hark ebasketa-salaketaren kopia aurkezten duenean.

Tasaren sortzapena

4. artikulua. Ibilgailua kentzeko tasa sorraraziko da zerbitzua hasten den momentuan.

5. artikulua. Ibilgailua kendu eta 24 ordu iraganik izanen du sortzapena ibilgailua altxatzeko tasak.

Subjektu pasiboa

6. artikulua. Kasu bakoitzean ezarri behar diren arauekin bat, ondokoek ordaindu beharko dute tasa: ibilgailuaren gidariak, titularrak, gordailuzainak edo ibilgailuaren erantzuleak.

Karga-oinarria

7. artikulua. Kendu, altxatu edo ibilgetu den ibilgailu bakoitza da karga-oinarria.

Salbuespenak

8. artikulua. Lege nahiz erregelamenduetako xedapenek hala aginduta nahitaez aplikatu beharreko salbuespenak baizik ez dira onartuko.

Tarifak

9. artikulua. Ibilgailuak kentzeagatik -hasita nahiz osorik- eta altxatzegatik aplikatu beharreko tarifak ordenantza honetako eranskinean daude ezarrita.

Tributuaren kudeaketa

10. artikulua. Ordainarazpen honen diru-bilketarako arau berezi gisan, zerbitzu honek sorraraziko dituen tasak Udaleko diru-bilketa zerbitzuetan ordainduko direla ezarri da. Horiek luzatuko dituzte ordainketa frogatzeko behar diren ordainagiriak edo tributu efektuak.

11. artikulua. Kendutako ibilgailua ez zaio jabeari itzuliko hura kendu eta altxatzeak sortu dituen eskubideak ordaindu arte.

12. artikulua. Tasa honen likidazioa ordaintzeak ez du kentzen inolaz ere zirkulazio arauak hausteagatik bertzalde izan daitezkeen zehapen edo isunak pagatu beharrik.

Jabeek eraman gabeko ibilgailuak

13. artikulua. Udalak bere Altxatokietan dauzkan ibilgailuak esleituko ditu, egungo legezko xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.

Zerbitzua osorik egiten denean, ibilgailu arau-hauslea Udalaren biltegira eramaten denean. Orobat, zerbitzu egitera joan, eta ibilgailua Udalaren altxatokira eramateko lanak hasi ondotik, gidaria edo hark baimendutako pertsona agertzeagatik lana bukatzen ez bada:

–Ziklomotoreak eta motozikletak: 42,00 euro.

–2.500 kilogramorainoko pisua duten ibilgailuak: 92,61 euro.

–Ibilgailuak, 2.500 kilogramo baino astunagoak: 167,73 euro.

II. epigrafea.

Ibilgailua kendu eta altxatokira eramaten denetik 24 ordu iraganda, altxatzeko tarifa hau izanen da egun edo zatiki bakoitzetik:

–Ziklomotoreak eta motozikletak: 3,50 euro.

–2.500 kilogramorainoko pisua duten ibilgailuak: 7,20 euro.

–Ibilgailuak, 2.500 kilogramo baino astunagoak: 14,41 euro.

IV. epigrafea.–Ibilgailua eremu publikoan ibilgetzeagatik.

–Ibilgailuak, gehieneko pisua 2.500 kg bitartekoa badute: 92,61 euro.

–Ibilgailuak, gehieneko pisua 2.500 kg-tik gorakoa badute: 167,73 euro.

V. epigrafea.

Ibilgailuen ezaugarriengatik Udalak dituen baliabideekin ezin eraman bada eta zerbitzua egiteko bertze batzuengana jo beharra baldin bada, kobratu beharreko tasa izanen da Udalak ibilgailuak kentzeko lana egiten duen enpresari ordaindu behar diona gehi %20, administrazio arloko gastu orokorrengatik.

2.500 kilo baino gutiagoko ibilgailu baten berezko ezaugarriak direla medio, 2.500 kilo baino gehiagokoak kentzeko erabiltzen den garabia erabili behar izanez gero, horietarako aurreikusten den tasa kobratuko da.

ORDENANTZA FISKALA, HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORUAREN, HEGALKINAREN ETA ZORUPEAREN ERABILERA PRIBATIBOA EDO APROBETXAMENDU BEREZIA EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

10. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zergapeko egintzak dira herriko jabari publikoko lurzoruaren, hegalkinaren eta zorupearen erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak, hala nola:

a) Erabilera publikoko zorupea okupatzea.

b) Erabilera publikoko lurrak salgai, eraikuntzako material, hondakin, hesi, puntal, euskarri, aldamio edo gisako instalazioen bidez okupatzea.

c) Pisuetako burdinsareak, lukanak, arnasbideak, ateak, karga-ahoak edo gisako elementuak instalatzea, herriko edozein eremu publikotako lurzorua edo zorupea okupatzen dutenak, soto edo sotoarteei argia, aireztapena, pertsonen sarbidea edo ibilgailuen sarrera eman ahal izateko; halaber, argi-sare publikotik egindako hargunea.

d) Herriko edozein eremu publikotako hegalkina okupatzea, eraikuntza elementu itxiak, terrazak, behatokiak, balkoiak, markesinak, eguzki-oihalak, haize-babesak edo gisakoak jarriz; orobat, eremu publikoaren gainean dauden edo fatxadaren lerrotik ateratzen diren hegalak, eta balkoi eta terrazak kristalez ixtea.

e) Toki entitateko eremu publiko edo jabari publikoko bertzelako lurretan edo haien hegalkinean kokatuta dauden hariak, hodiak eta galeriak, argi indarra, ura, gasa edo bertze edozein isurkari eramateko; kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, transformadoreak, burni-barrak, baskulak, aldamioak eta gisakoak; eta salmenta automatikorako tresnak eta gisakoak.

f) Irabazteko xedearekin mahaiak, aulkiak, tribunak, oholtzak edo haien gisako bertzelako elementuak jarriz erabilera publikoko lurrak okupatzea.

g) Eremu publikoan kioskoak paratzea.

h) Erabilera publikoko lurretan kokatutako postu, barraka, saltoki, ikuskizun, atrakzio eta jolaskizunak jartzea, bai eta kalez kaleko industriak eta zinema filmaketa ere.

i) Portada, erakusleiho eta beira-arasak.

j) Erregaiaren biltontziak eta hornigailuak eta, oro har, erabilera publikoko lurretan kokatutako edozein artikulu edo salgai.

k) Toki entitateko jabari publikoko lurrak okupatzen dituzten edo herriko errepide edo eremu publikoetatik ikusgarri diren iragarkiak jartzea.

l) Lur, eraikin edo hesiei eusteko hormak, behin betikoak zein behin-behinekoak, herriko eremu publikoetan.

m) Azienda herriko eremu publiko edo jabari publikoko lurretan barna igarotzea.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Ordaindu beharra erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hastean sortzen da, eta aurretik behar den baimena eskatu behar da.

Udalaren nahitaezko lizentzia izan gabe hasten bada erabilera edo aprobetxamendua, ordenantza fiskal honetan ezarritako tasa pagatzeak ez du izandako erabilera edo aprobetxamendua legeztatuko, eta kalte-ordainik eman gabe instalazioak kentzeko agindu daiteke.

Ordenantza honen xede diren erabilera edo aprobetxamenduak tasaren aldizkako sorrarazpena agintzen duten kasuetan, tasa urtero urtarrilaren 1ean sortuko da, eta zerga aldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera pribatiboa edo erabilera berezia urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan, orduan zerga aldia horren arabera moldatuko baita eta kuota hainbanatuko, hiruhileko naturaletan, barne delarik hasiera edo bukaerakoa, zer behar duen.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare bereizia osatzen duten entitateak, baldin eta, toki entitateko jabari publikoko lurzoru, hegalkin edo zorupearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiten badute, edo hari onura ateratzen badiote.

Eremu publikoan paratzen diren edukiontzien kasuan, lizentziaren titular edo aprobetxamenduaz baliatzen direnez gain, zaborrontzien jabeek eta etxegileek ere ordaindu beharko dute.

5. artikulua. Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek lurzoruan, hegalkinean eta zorupean egindako erabilera edo aprobetxamenduen tasak horien gaineko ordenantza fiskalen edo aplikagarri diren udal erabakien menpe egonen dira.

Oinarriak, tasak eta tarifak

6. artikulua. Tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da erabileraren edo aprobetxamenduaren iraupenaren eta okupatutako eremu publikoaren azaleraren arabera.

7. artikulua. Tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

Lizitazio publikoko prozedurak erabiltzen direnean, kontzesioa, baimena edo esleipena zein proposamenentzat egiten den, haren balio ekonomikoaren arabera finkatuko da tasaren zenbatekoa.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin dakartenean herriko jabari publikoaren suntsiketa edo narriadura, onuraduna aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostua ordaintzera beharturik dago, bai eta aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere.

Gordailu hori ukituta gerta daitezkeen ondasun eta instalazio guztien balioaren arabera finkatuko da, hura zenbakietara ekartzeko udalarem txosten teknikoa aitzinetik eginda.

Eremu publikoa edukiontziekin okupatzen bada, eremu publikoan edukiontziak paratzeari buruzko Ordenantzan ezarritako zenbatekoei jarraikiz finkatuko da gordailua.

Indarra duen arautegia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin lotu daiteke gordailua. Fidantza itzultzeko beharrezkoa izanen da aldez aurreko txostena, non indarra duen arautegia eta lizentziaren baldintzak hertsiki bete eta zoladura behar bezala konpontzen den islatuko baita.

9. artikulua. Erabilera dela eta sortutako kalteak konponezinak badira, onuradunak, desegindako gaiek zenbat balio duten edo kaltetutakoen balio galera norainokoa den, horrenbeste emanen dio ordainetan Udalari. Bereziki konponezintzat hartuko diren kalteak interes artistiko edo historikoa duten monumentuetan eta 20 urte baino gehiagoko zuhaitzetan egindakoak izanen dira.

Lehenik eta behin fidantzek kalte-ordain horiek estaliko dituzte.

10. artikulua. 1. Ordenantza honetan araututako tasei lotutako aprobetxamenduek behar den errolda edo zentsua izanen dute ohikoak eta etengabeak badira. Tasa urtean behin ordaindu beharko da, Ordenantza fiskal orokorrean ezarritako epe eta baldintzetan. Erabilera hastea edo uztea urte naturala hasi ondoan gertatzen bada, tasa hiruhilabetekoetan hainbanaturik eskatuko da.

2. Erabilerak edo aprobetxamenduak lizentziarik behar ez badu, dagokion tasa aitzinetik ordaindu beharko da. Gainerakoetan, likidazioa lizentzia ematean eginen du dagokion bulegoak.

3. “Mahai, aulki eta mahaitxoak” izeneko 1. epigrafeari dagokionez, Udalak baimena osorik balio gabe utzi edo aldi baterako ken dezake, betiere arrazoi bidezko, obra, konponketa eta abarren bat badago, eta kobratutako tasaren zati proportzionala soilik itzultzera behartuta dago.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Lurzoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1. Mahaiak, aulkiak, mahaitxoak, barrak, eguzkitakoak, itxiturak eta ostalaritzako jardueretako baimendutako haien gisako bestelako elementuak, metro koadroko edo horren zatiki bakoitzeko

I.1.1. Eguzki-babesak, itxiturak edo egitura sostengatzailea duen beste edozein instalazio barne daudenean. Kasu horietan, I.1.1. azpiepigrafearen arabera aplikatu beharko litzatekeen tarifari %50eko igoera aplikatuko zaio.

I.1.2. Galtzadetako gehigarria. Kasu horietan, I.1.1. azpiepigraferen arabera aplikatu beharko litzatekeen tarifari %100eko igoera aplikatuko zaio.

Urtean

44,47 euro

I.2. Terrazak herriko bestetan, baimendutako espazioarengatik ostalaritzaren arloko irekitze lizentzia duten establezimenduei lotuak, eskatu eta Udaltzaingoak aldeko txostena eman ondoan

Herriko besta garaian

133,41 euro

I.3. Tabernetako barrak herriko bestetan, ostalaritzarekin lotutako irekitzeko lizentziak dituzten establezimenduei lotutakoak

Herriko besta garaian

133,41 euro

I.4. Tabernetako barrak herriko bestetan, Antsoaingo Elkarteen Udal Erregistroan inskribaturik dauden kultura eta gizarte entitateei lotuak, eskatu eta justifikatu ondoan

Herriko besta garaian

133,41euro

I.5. Kioskoak (izozkiak saltzea, eta abar)

Maiatzetik urrirako denboraldia

308,70 euro

I.6. Kaleko salmenta eta saltoki finkoak (4 m lineal)

Herriko bestetan

86,69 euro

I.7. Eremu publikora jotzen duten fatxadetan banku entitateek paratutako kutxazainak

Kutxazain bakoitzeko, urtean:

153 euro

I.8. Kupoiak eta loteriak saltzeko kioskoak eta kabinak

Kabina edo kiosko bakoitzeko, urtean

64,83 euro

I.9. Eremu publikora jotzen duten fatxadetan saltzeko makinak

Saltzeko makina bakoitzeko, urtean

64,83 euro

I.10. Haurrendako josteta elementu mugigarriak paratzea

Elementu bakoitzeko, urtean

64,83 euro

I.11. Prentsarako kutxak

Elementu bakoitzeko, urtean

64,83 euro

I.12. Bestelako aprobetxamenduak:

a) Edukiontziak, aldamioak, hesiturak eta jarduera ekonomikoa ez den bertze edozer paratzeagatik

10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko, egunean

1,54 euro

b) Jarduera ekonomikoetarako aprobetxamenduak erabiltzeagatik

10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko, egunean

2,32 euro

I.13. Karabana, atoi eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak, espresuki emandako baimena dutenean, tasa ordaintzeak baimena dagoela esan nahi ez badu ere

Egun edo zatiki bakoitzeko

1,25 euro

II. epigrafea.–Hegalkineko aprobetxamendu bereziak.

–10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko

Egunean

0,78 euro

III. epigrafea.–Zorupeko aprobetxamendu bereziak.

–Gutxieneko kuota, gas-hornidurako sare nagusien instalazio eta aprobetxamenduengatik

Metro lineala, urtean

7,29 euro

–Bestelako aprobetxamenduak, 10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko:

–Eguna

1,19 euro

–Ezarritako biltontzi bakoitzeko, urtean

1.673,40 euro

IV. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeetan azaldutakoengatik ordaindu beharreko zenbatekoak ondoko kopuruetara iristen ez direnean, ondotik aipatzen diren gutxieneko zenbateko hauek ordainduko dira:

Aldamioak

57,32 euro

Hesiak

57,32 euro

Mahaiak, aulkiak eta beladoreak

57,32 euro

Bertzelako aprobetxamenduak

57,32 euro

ORDENANTZA, UDA-NEGUETAKO IGERILEKUAK, GUNE HIDROTERMALA ETA INSTALAZIO OSAGARRIAK OSATZEN DITUZTEN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

13. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalean xedatuari jarraituz ezarri da ordainarazpen hau, eta haren 28. artikuluaren baimenaren babesean.

Ordaindu beharra

2. artikulua. Igerilekuak, gune hidrotermala eta instalazio osagarriak nork erabiltzen dituzten, horiexek ordaindu beharko dituzte ordainarazpen hauek.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Igerilekuetarako, gune hidrotermalerako edo instalazio osagarrietarako sarbidea ematen duen sarrera edo udal baimena eskuratzen denean sortzen da ordaindu beharra.

Tarifak

4. artikulua. Aplikatzeko tarifak ordenantza honen tarifen eranskinean agertzen dira.

Kudeatzeko arauak

5. artikulua. Egun bateko balioa duten txartel edo sarrerak eta hilabeteko abonamendua instalazioetan sartzeko unean luzatuko dira. Horretarako arau berezia izanen da instalazioetako diru-bilketa zerbitzuei ordaintzea prezioa. Haiek luzatuko dituzte txartelak, ordainketaren frogagiriak izanen direnak.

6. artikulua. Instalazioak abonamendu bitartez erabili nahi dituztenek, abonamendu hori denbora mugarik gabekoa ala denboraldikoa izan, Udalak finkatzen duen moduan eta baldintzetan eskuratuko dute.

7. artikulua. Urtero Udalak erabakiko du noiz hasi eta noiz bukatuko den igerilekuen denboraldia, baita instalazio bakoitza zein ordutan ireki eta itxi ere. Instalazioak itxirik egonen dira urtean 15 egunetan, ikuskapen teknikoetarako. Gainera, itxirik egonen dira urtarrilaren 1ean eta abenduaren 24, 25 eta 31n.

Ordutegi hauek ezarri dira:

–Uda-neguetako igerilekuak:

  • Neguko denboraldia.
  • Astelehenetik ortziralera, 9:30etik 13:30era eta 15:00etatik 22:00etara.
  • Larunbatetan, 09:30etik 22:00etara.
  • Igande eta jaiegunetan, 9:30etik 14:30era.

Batean nahiz bertzean igeri-ontziak instalazioak itxi baino 30 minutu lehenago hetsiko dira.

–Udako denboraldia:

  • Egunero, 10:00etatik 21:30era.

Igeri-ontziak instalazioak itxi baino 30 minutu lehenago hetsiko dira.

–Gune hidrotermala.

  • Astelehenetik larunbatera, 9:30etik 22:00etara:
  • Igande eta jaiegunetan, 9:30etik 14:30era:

Batean nahiz bertzean igeri-ontzien esparrua instalazioak itxi baino 30 minutu lehenago hetsiko dira.

–Gimnasioa.

  • Astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 22:00etara.
  • Igande eta jaiegunetan, 9:30etik 14:30era.

Aretoa instalazioak itxi baino 30 minutu lehenago itxiko da.

Erabiltzeko arauak

8. artikulua. Instalazioen barrenean diren bitartean, erabiltzaileek aldean eraman beharko dituzte txartelak eta arduradunei erakutsi eskatutakoan, bestela kanpora bidaliko baitituzte.

9. artikulua. Instalazioetan sartzen diren guztiek men egin beharko diete ikusgai dauden funtzionamendu arauei. Beraz, instalazioen erabiltzaileek uneoro bete beharko dituzte portaera arauak eta instalazioa erabiltzekoak, ikusgai baitaude.

10. artikulua. Instalazioetan sartu ahal izateko abonatuak nahitaez eduki beharko ditu ordainduta tarifen eranskinean zehazten diren kuotak.

Udalak, ofizioz, baja emanen die instalazioen erabilpenean lau ordainagiri ordaindu ez dituzten erabiltzaileei, baja beraiek eskatu ez badute. Horrek ez du kenduko bajaren eguna arte sortu diren kuotak ordaintzeko beharra.

Arau-hausteak eta zehapenak

11. artikulua. Arau-hausteak arinak, larriak eta oso larriak izan daitezke.

12. artikulua. Arau-hauste arinak.

–Hona arau-hauste arinak:

1.–Esparruko instalazioak zuzen ez erabiltzea.

2.–Behar bezalako oinetakoak ez erabiltzea bai berdeguneetan bai igerilekuen esparruan.

3.–Jatea edo edatea horretarako eremuetatik kanpora.

4.–Paperontziak, hautsontziak eta instalazioa garbi edukitzeko gainerako elementuak ez erabiltzea.

5.–Esparrura sartzea bizikleta, triziklo, patin eta abarrekin, eta berdegunetara aulkiekin, aulkitxoekin eta haurtxoendako gurditxoekin, baimen espresurik izan ezean.

6.–7 urtetik beheitiko haurrak zaindu gabe edukitzea, arrisku egoerei kasurik egin gabe, hala nola ondoan heldurik ez dutela palastakoak ez diren igerilekuetan bainatzea.

7.–Gune hidrotermalean 14 urtetik beheitiko haurrak zaindu gabe edukitzea.

8.–Igerilekuan edo eremu hezeetan dutxatu gabe sartzea.

9.–Uretan hegatsak, uretako betaurrekoak eta flotagailu handiak erabiltzea. Orobat, jaurtitzen diren zerekin edo bertzeei traba egiten dietenekin jostatzea.

10.–Neguko igerilekuan eta gune hidrotermalean bainatzeko txanorik gabe bainatzea.

11.–Helduak palastako igerilekuan premiarik gabe gelditzea

12.–Palastako igerilekuan bainujantzirik edo pixoihalik gabe sartzea.

13.–Palastako igerilekuaren barnean jatea edo jatera ematea.

14.–Aldageletan edo igerilekuen esparruan erretzea.

15.–Gainean gauzak ezarriz mahaiak eta aulkiak berehala erabiltzeko asmorik gabe okupatzea.

16.–Aire zabaleko jantokia erabili ondoan zikin uztea.

17.–Instalazioko langileek (begiraleek, sorosleek, udal langileek eta oro har mantentze lanetakoek) erabilera dela-eta egiten dituzten oharrei kasurik ez egitea.

18.–Instalazioko edozein arau ez betetzea, arau-hauste larria edo oso larria ez denean.

13. artikulua. Arau-hauste larriak.

–Hona arau-hauste larriak:

1.–Txartelaren titularra ez denak hura erabiltzea, hura galdu edo galtzeagatik salaketa dagoenean izan ezik. Txartelaren titularra izanen da arau-hauste honen erantzulea.

2.–Egun berean bi arau-hauste arin egitea.

3.–Instalazioan animaliak sartzea, gidazakurrak izan ezik.

4.–Bainu hartzaileei traba egitea.

5.–Basakerietan aritzea.

6.–Horditurik edo edozein drogaren eraginpean bainatzea.

7.–Bertze edozein arau ez betetzea, bertze erabiltzaileen edo arau-hauslearen beraren segurtasunari eragiten ahal badio, bereziki igerilekuak, bainu turkiarrak, hidromasajea, terma, presioko dutxak, jacuzzia eta aldagelak oker erabiltzeari dagozkion guztietan.

8.–Instalazioko edozein higigarri edo higiezini kalte egitea.

9.–Instalazioaren barnean ordena publikoa asaldatzea dakarren edozer egitea edo ez egitea.

10.–Langile arduradunak eta instalazioan lan egiten dutenak iraintzea edo mendratzea.

11.–Instalazioetan hordi itxura nabarmenean edo drogen eraginpean sartzea.

12.–Eguneko erabilpenaren ondotik takilla itxirik uztea.

14. artikulua. Arau-hauste oso larriak.

1.–Hutsegite larrien errepika.

2.–Instalazioaren barnean bizikidetzari, ordenari eta segurtasunari bereziki eragiten dieten arau-hauste larriak.

3.–Instalaziora sartzeko txartel edo giltzak faltsutzea.

4.–Instalazioko materiala edo bertzeen ondasunak lapurtzea eta ebastea.

5.–Instalazioaren erabiltzaileei edo bertako langileei erasotzea.

6.–Instalazioaren barnean drogak saldu edo kontsumitzea.

7.–Inor instalaziora edozein arma mota daramala sartzea.

8.–Instalaziora sartzea horretarako aurreikusitako sarbideak erabili gabe.

Zehapenak

15. artikulua. Arau-hausteak honela zehatuko dira:

a) Arinak:

–Lehen hutsegite arina, idatziz kargu hartzea.

–Bigarren hutsegite arina urte berean, egun baterako bidaltzea.

–Hirugarren hutsegite arina urte berean, aste baterako bidaltzea.

–Laugarren hutsegite arina urte berean arau-hauste larritzat hartuko da.

b) Larriak:

–Lehen hutsegite larria, hamabortz egunerako bidaltzea.

–Bigarren hutsegite larria urte berean, hogeita hamar egunerako bidaltzea.

–Hirugarren hutsegite arina urte berean arau-hauste oso larritzat hartuko da.

c) Oso larriak:

–Lehen hutsegite oso larria, hiru hilabeterako bidaltzea.

–Bigarren hutsegite oso larria urte berean, abonamendua galtzea.

TARIFEN ERANSKINA

Kirol instalazioak: uda-neguetako igerilekuak,
gune hidrotermala eta instalazio osagarriak

I. epigrafea.–Denbora mugarik gabe inskribatzen diren erabiltzaileen tarifak.

–Ondoko A eta B ataletako kuotak ordainduko dituzte:

–A atala.

A.1.–Banakakoen inskripzio kuotak:

  • 5 eta 15 urte bitarte: 51,00 euro.
  • 16 urtetik gorakoak: 76,00 euro.
  • Erretiratuak eta pentsiodunak, betiere betetzen badute I. epigrafeko bederatzigarren aplikazio araua: 51,25 euro.

A.2. Inskripzio kuota murriztuak (26 urtetik beheitiko familiako hirugarren kidetik aurrera) :

  • 5 eta 15 urte bitarte:
  • 3. kidea: 38,50 euro.
  • 4. kidea: 26,00 euro.
  • 5. kidea eta hurrengoak: 13,50 euro.
  • 16 urtetik gorakoak:
  • 3. kidea: 57,25 euro.
  • 4. kidea: 38,50 euro.
  • 5. kidea eta hurrengoak: 19,75 euro.

–B atala.

B.1. Hiruhilekoko kuotak igerilekua eta gune hidrotermala erabiltzeko (banakakoak):

  • 5 eta 15 urte bitarte: 32,25 euro.
  • 16 urtetik gorakoak: 59,25 euro.
  • Erretiratuak eta pentsiodunak, betiere betetzen badute I. epigrafeko bederatzigarren aplikazio araua: 38,73 euro.

B.2. Hiruhilekoko kuotak igerilekua eta gune hidrotermala erabiltzeko (murriztuak) (26 urtetik beheitiko familiako 3. kidetik aitzina):

  • 5 eta 15 urte bitarte:
  • 3. kidea: 24,75 euro.
  • 4. kidea: 17,25 euro.
  • 5. kidea eta hurrengoak: 9,75 euro.
  • 16 urtetik gorakoak:
  • 3. kidea: 45,00 euro.
  • 4. kidea: 30,75 euro.
  • 5. kidea eta hurrengoak: 16,50 euro.

II. epigrafea.–Denboraldiko abonamenduak:

  • 5 eta 15 urte bitarte:
  • Udako denboraldia: 75,00 euro.
  • Neguko denboraldia: 206,35 euro.
  • 16 urtetik gorakoak:
  • Udako denboraldia: 118,80 euro.
  • Neguko denboraldia: 272,00 euro.
  • Erretiratuak eta pentsiodunak, betiere betetzen badituzte I. epigrafeko bederatzigarren ataleko aplikazio arauak:
  • Udako denboraldia: 75,00 euro.
  • Neguko denboraldia: 206,35 euro.

III. epigrafea.–Hileko abonamendua, hilabete naturala. (ekaina, uztaila eta abuztua kenduta).

  • 5 eta 15 urte bitarte: 31,25 euro.
  • 16 urtetik gorakoak: 46,90 euro.

IV. epigrafea.–Eguneko sarrerak:

  • 5 eta 15 urte bitarte: 6,25 euro.
  • 16 urtetik gorakoak: 9,50 euro.

V. epigrafea.–Sarreretarako bonuak.

  • 5 eta 15 urte bitarte:

Zenbait saiotarako bonuen zenbatekoa hau da:

  • Bortz saiotarako bonua, hiru hilabetean agortu beharrekoa: 26,00 euro.
  • Hamar saiotarako bonua, sei hilabetean agortu beharrekoa: 46,90 euro.
  • 16 urtetik gorakoak:
  • Bortz saiotarako bonua, hiru hilabetean agortu beharrekoa: 41,70 euro.
  • Hamar saiotarako bonua, sei hilabetean agortu beharrekoa: 78,20 euro.

VI. epigrafea.–Bertzelako zerbitzuak.

–Gimnasioa, hiruhilekoa: 28,85 euro.

Oharrak:

1. Gimnasioan alta eskatzeko, aldez aurreko baldintza da denbora mugagabeko abonamendua izatea kirol instalazioetan.

2. Kuota hiruhileko natural bakoitzeko lehen egunean sorraraziko da. Alta hiruhileko naturala hasirik eskatzen bada, hiruhilekoa bukatzeko falta den hilen artean hainbanaturik ordainduko da kuota hori, alta egiten den hila barne.

3. Orobat, bajek, noiz egiten diren, ondoko hiruhileko naturalean izanen dute indarra, eta idatziz eskatu beharko dira.

–Txartelak luzatzea edo berriz luzatzea galtzeagatik edo hondatzeagatik: 5,00 euro.

VII. epigrafea.–Antsoaingo bizilagunek kirol pistak erabiltzea.

VII.1. Pilotalekua:

–Pilotalekua erabiltzea pilota partidetarako:

a) Argi guztiarekin: 13,50 euro orduko.

b) Argi oinarrizkoarekin: 9,75 euro orduko.

c) Argirik gabe: 7,10 euro orduko.

–Pilotalekua bertzelako kirol erabileretarako:

a) Argi guztiarekin: 42,10 euro orduko.

b) Argi oinarrizkoarekin: 37,00 euro orduko.

c) Argirik gabe: 26,35 euro orduko.

VII.2. Kiroldegia:

–Kiroldegiaren erabilera:

a) Argiarekin: 37,10 euro orduko.

b) Argirik gabe: 26,35 euro orduko.

VIII.3. Futbol zelaia

–125,00 euro partida bakoitzeko, argirik gabe.

–168,00 euro partida bakoitzeko, argiarekin.

I. epigrafeko tarifak aplikatzeko arauak.

1. Erabiltzaile bakoitzak aipatu epigrafeko A eta B ataletatik dagozkion kuotak ordainduko ditu, ondoko arauei jarraikiz.

2. Inskripzio kuotak behin bakarrik ordainduko dira, instalazioetan alta egitean, lehen ordainagiria igorriz.

3. Ez dute inskripzio kuotarik ordainduko 2013ko urtarrilaren 1etik aitzina kirol instalazioetan lehen aldiz abonatzen direnek, ezta data hori baino lehen baja eginik berriz ere alta egiten dutenek ere, inskripzioari dagokionez abonatu berritzat hartuko baitira. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera alta alta eman ondoren baja eman dutenek, behin betiko bazkideak izateko berriz, inskripzio kuota ordaindu beharko dute.

4. Mugagabeko inskripzioa egiteak lehentasuna emanen du instalazioak erabiltzeko igerilekuen edukiera betez gero.

5. Kirol instalazioak erabiltzeko kuotak hiruhilekoetan ordainduko dira. Alta hiruhileko naturala hasirik eskatzen bada, hiruhilekoa bukatzeko falta den hilen artean hainbanaturik ordainduko da kuota hori, alta egiten den hila barne.

Tarifan agertzen den adin tarte bakoitzeko kuotak hainbanaturik ordaintzen hasiko dira hiruhileko naturala bukatzeko falta diren egunen heinean, behar den adina betetzen den hilabetea barne dela.

6. Orobat, bajek, noiz egiten diren, ondoko hiruhileko naturalean izanen dute indarra, eta idatziz eskatu beharko dira.

7. Betiere nahitaezko betebeharra izanen da banku batean helbideratzea behar diren kuotak kobratzeko.

8. Kuota murriztuak izateko baldintzak:

–Kuota murriztuak 26 urtetik beheitikoei aplikatuko zaizkie, bi baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Bere familiako 2 kide igerilekuko ohiko abonatu mugagabe izatea, banakako kuotak ordaintzen dituztenak murrizketarik gabe.

b) Familiako kide horiek izatea aita, ama, legezko tutoreak edo 26 urtetik beheitikoak izatea, eta bere guraso edo legezko tutoreetako batekin bederen bizitzea.

–26 urtetik goitiko anai-arrebek ez dute murrizketarako eskubiderik sortzen, eta ez dute kuota murrizturako eskubiderik.

–Udalak edozein unetan frogatzen ahalko ditu murrizketarako eskubidea sortzen duten egoera familiarrak, eta urtero berrikusiko dira.

–Izena emanik edo hiruhileko ordainagiria luzaturik familiaren inguruabarrak aldatzen badira, ez dira hurrengo hiruhilekoa arte kontuan hartuko.

9. Erretiratuek eta pentsiodunek gizarte sektore horretarako ezarritako kuota izan dezaten, lanbide arteko gutieneko soldata gainditzen ez duen diru-sarrera dutela beharko dute frogatu, famili unitatearen per capita errenta kontuan hartuz.

10. Etenik geldituko da bai hiruhilekoko kuotaren kobrantza bai kirol instalazioko sarrera, nahitaezko lekualdatze bat gertatzen delarik, gutienez ere hiruhileko bat irauten duena, lana edo irakaskuntza aratuak direla-eta. Egoera horiek egiaztatzeko, behar den lan-kontratua, enpresarian agiria edo ikastetxeko matrikula ofiziala erakutsiko da. Salbuespenez, hiruhileko kuotaren kobrantza eta kirol instalazioetarako sarrera aldi baterako eteten ahalko dira, hiru hilabetetik gora etxebizitzatik kanpo dagoela frogatzen bada.

ORDENANTZA FISKALA, UDALAK HEZKUNTZA, KULTURA, KIROL EDO GIZARTE ARLOAN ANTOLATZEN DITUEN IKASTARO ETA JARDUERETAKO SARRERA, IZEN-EMATE EDO MATRIKULETAKO PREZIO PUBLIKOEN GAINEKOA

14. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalean xedatuari jarraituz ezarri da ordainarazpen hau, eta haren 28. artikuluaren baimenaren babesean.

Kontzeptua

2. artikulua. Prezio publikoak galdatuko dira, hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetan Udalak urtean antolatzen dituen programa, jarduera edo ikastaroetan parte hartu edo horietara joateko eskubidea ematen duten sarrera, matrikula edo gisako bertze edozein kontzeptu dela eta, prezio publikoak aplikatzeko bertze arauetan sartuta ez daudenean.

Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak

3. artikulua.

I.–Kultur eta kirol arloko denboraldiko jardueren prezio publikoa ordainketa bakar batean pagatzen ahalko da inskripzioa egitean, edo hiru alditan eta honela:

–Lehenengo epea maiatzean, jarduera berritu edo hartan izena ematen denean; prezio publikoaren %40 ordainduko da.

–Bigarren epea irailean izanen da eta prezio publikoaren %30 ordainduko da.

–Hirugarren ordainketa abenduan eginen da eta prezio publikoaren gainerako %30 ordainduko da.

II.–Neguko igeriketa ikastaroko jardueretan, prezioaren zenbatekoa inskripzioa egitean pagatzen ahal da, edo bi epetan:

–Lehenengo epea, izena ematen denean; prezioaren %60 ordainduko da.

Bigarren epea abenduan; prezioaren %40 ordainduko da.

–Ezarritako epeetan zatikatutako kuotaren zenbatekoa ez bada ordaintzen, zorra %5 goratuko da, eta beste epe bat jarriko da dagokion abonamendua egiteko. Ordaindu gabe jarraitzeak jarduera egiteko eskubidea galtzea ekarriko du. Baja emanen da jardueran, eta ez da eskubiderik izanen ordaindutako zenbatekoak berreskuratzeko. Orobat, geroratutako kuotak ordaintzeko dituenak, ezin izanen du izenik eman ondoko ekitaldietako jardueretan, dituen zorrak ordaindu arte.

III. –Bi hilabetetik behera irauten duten jarduera puntualen prezio publikoa epe bakarrean ordainduko da; hau da, jarduerarako izena ematen denean: udako igeriketa ikastaroak, saskibaloiko campusa eta bestelakoak.

4. artikulua. Ikastaroa edo jarduera antolatzeko oinarriek kasu bakoitzerako ezarritako moduan eta tokian eginen da diru-bilketa.

5. artikulua. Prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, ordaindutako zenbatekoa itzuliko zaio.

Tarifak

6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira, edo egin behar diren jardueren ezaugarri bereziei jarraikiz kasuan-kasuan ezarriko dira.

TARIFEN ERANSKINA

2016/2017 ikasturtea

I. epigrafea.–Haurrendako kirol jarduerak.

I.1. Kirol eskolak:

–6tik 14 urte bitarte, biak barne: ikasturteko 120,00 euro, bizilagunek; 150,00 euro, kanpotarrek.

I.2. Haurren igeriketa ikastaroak, ikasturte osoa:

–3tik 14 urte bitarte, biak barne: ikasturteko 172,20 euro, instalazioetako abonamendua dutenek eta 245,20 euro, abonamendurik ez dutenek.

I.3. Haurren igeriketa ikastaroak, udako ikastaroa:

–3tik 14 urte bitarte, biak barne: ikasturteko 71,10 euro, instalazioetako abonamendua dutenek eta 102,10 euro, abonamendurik ez dutenek.

II. epigrafea.–Gazte eta helduendako kirol jarduerak.

II.1. Lehiaketa federatuak eta ez federatuak:

–15etik 17 urte bitarte, biak barne: ikasturteko 146,62 euro, bizilagunek; 176,62 euro, kanpotarrek.

II.2. Lehiaketa federatuak eta ez federatuak:

–18 urtetik gorakoak. ikasturteko 166.59 euro, bizilagunek; 196,59 euro, kanpotarrek.

II.3. Erretirodunen eta pentsiodunen soinketa:

–Ordubeteko hiru saio astean: 74,34 euro/denboraldia.

II.4. Gazte eta helduendako igeriketa ikastaroak, ikastaro osoa:

–15 urtetik goiti: ikasturteko 232,15 euro, instalazioetako abonamendua dutenek eta 354,60 euro, abonamendurik ez dutenek.

II.5. Gazte eta helduendako igeriketa ikastaroak, udan:

–15 urtetik goiti: ikasturteko 93,95 euro, instalazioetako abonamendua dutenek eta 145,75 euro, abonamendurik ez dutenek.

III. epigrafea.–Haurrendako kultur jarduerak.

III.1. Ludotekak: ikasturteko 185,50 euro, bizilagunek; 231,55 euro, kanpotarrek.

III.2. Hiri kanpalekuak: 12,75 euro egunean.

III.3. Euskal dantzak:

–6tik 14 urte bitarte, biak barne: ikasturteko 120,00 euro, bizilagunek; 150,00 euro, kanpotarrek.

IV. epigrafea.–Beste jarduera batzuk.

IV.1. Kirolerako hiri kanpalekuak (bost egunekoak):

–Antsoaingo bizilagunak: 111,13 euro.

–Antsoaingo bizilagun ez direnak: 141,13 euro.

V. epigrafea.–Antzerkiko sarrerak.

V.1. Haurrendako eta adin ororendako:

–Zinema, antzerkia eta bertze batzuk: 3,80 euro saio bakoitzeko.

Txartel leihatilarekin kontratatutako ikuskizunetan, sarreren prezioa konpainiarekin adostuko da emanaldiaren kontratua egitean.

V.2. Helduak:

–Zinea, abesbatzak, bandak, musika klasikoa: 4,85 euro saio bakoitzeko.

–Antzerki, dantza, musika: 6,50 euro saio bakoitzeko.

–Ikuskizun bereziak: saio bakoitzeko 10,50 eurotik 20,60 euro bitarte. Ondorio horietarako, ikuskizun berezitzat hartuko dira kontratatzeko prezioa 3.000,00 eurokoa denean edo garestiagoa (BEZa barne).

Txartel leihatilarekin kontratatutako ikuskizunetan, sarreren prezioa konpainiarekin adostuko da emanaldiaren kontratua egitean.

VI. epigrafea.–Gazteriaren Etxeak antolaturiko ikastaroak.

1. 20 orduko ikastaroak: Antsoaingo bizilagunendako, 26,03 euro ikastaro bakoitza; Antsoaingo bizilagun ez direnendako, 39,10 euro ikastaro bakoitza.

2. 40 orduko ikastaroak: Antsoaingo bizilagunendako, 52,27 euro ikastaro bakoitza; Antsoaingo bizilagun ez direnendako, 78,20 euro ikastaro bakoitza.

Epigrafeen oharrak:

1. Erroldatu gabeak ikastaro eta lantegietan plaza librerik gelditzen bada baizik ez dira onartuko.

Erroldatu gabeko pertsonak, baldin IDAKI kiroldegiko abonatuak badira edo Ezkaba Ikastetxe Publikoko ikasleak, izena emateko eskubidea izanen dute ikastaro edo lantegietan.

2. Antolaketa eta programazio arrazoiak direla-eta ez da ordaindutako zenbatekoa itzuliko behin betiko inskripzioa bete ondoren. Gazteriaren Etxeak antolatutako ikastaroetan, ez da ordaindutako zenbatekoa itzuliko behin betiko inskripzioa bete baldin bada, salbu eta itzulketa eskatu duenak uzten duen plaza betetzeko prest dagoen beste pertsonaren bat baldin badago eta kasuan kasuko jarduerak horretarako bide ematen badu. Edonola ere, Udalak ordaindutako zenbatekoa itzuli ahalko du arrazoi bereziak daudenean. Betiere behar bezala justifikatu beharko dira.

3. Izena emateko epea bukatuta, eskainitako ikastaroren batean plaza librerik gelditzen bada, matrikula berriak ematen ahalko dira, betiere ikastaro guztia ordaintzen badute.

4. Halako ikastaro berariazkoak badira, ezaugarri bereziak biltzeagatik, 10 erabiltzaileri baino gehiagori batera ezin zaienean eman, ez dira tarifa hauen barrenean sartuko. Horrelakoetan, tarifa igoko zaie kostuaren %50 estaltzeko, gutxienez.

5. Herritarrak ordenantza honetako jarduerez baldintza beretan balia daitezen, horretarako eginen den laguntza sozialen deialdian ezarritakoari jarraituko zaio.

6. Antsoaingo herritarrek badute eskubidea kirol jarduera egiteko Udaleko Kirol Zerbitzuak funtzionamenduko oinarrizko arau gisa ezarri nahi duen Kode Etikoaren balioen babesean. Orobat, eskubidea dute komunikaziorako bideak izateko, dagokion kirol entitateari eta Udalari iritzi, iradokizun eta kexak planteatzeko hari buruz eta egindako jarduerari buruz. Beraz, izena ematerakoan eta Udaleko Kirol Zerbitzuarekin lotutako edozein kirol jarduera egiterakoan, erabiltzaile eta familiei konpromiso hau proposatuko zaie:

Onartzea Kode Etiko hau, egindako kirol jarduraren zati bereiziezin den neurrian. Erabiltzaile edo adingabearen guraso den heinean, haren jarrerari eragiten dion guztian hura betetzeko erantzukizun morala hartzea.

Kode Etikoa ezartzen eta garatzen laguntzea, baita aldizka ebaluatzen ere, horretarako jartzen zaizkion baliabideak erabiliz.

Kirol jarduera garatzen den lekuetako instalazioak zaintzea, baita aldagelak eta bertan erabiltzen den kirol materiala ere.

ORDENANTZA, UDALAREN LOKALAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

18. ORDENANTZA

1. KAPITULUA

Oinarria

1.1. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalean xedatuari jarraituz ezarri da ordainarazpen hau, eta haren 28. artikuluaren baimenaren babesean.

2. KAPITULUA

Ordaindu beharra

2.1. Prezio publikoa ordaindu beharra erabilpen baimendua hasten denetik sortzen da, hura gauzatu baino bi egun lehenago zenbatekoaren gordailua eskatuko bada ere.

2.2. Interesdunak erabiltzeari uko egiten ahalko dio ekitaldirako ezarritako data baino hogeita lau ordu lehenago gutxienez, eta halakoetan prezio publikoaren %50 itzuliko zaio.

3. KAPITULUA

Ordaintzera behartuak

3.1. Udalak aipatu lokalak erabiltzeko baimena nori ematen dion, haiexek daude beharturik prezio publikoa ordaintzera.

3.2. Honako hauek ez daude prezio publikoa ordaintzera beharturik: Udalbatzan ordezkaritza duten talde politikoak, gizarte eta hezkuntza elkarteak eta gainerako entitateak, irabazi asmorik gabeak eta Antsoaingo Elkarteen Udal Erregistroan inskribatuak, edo helbide soziala edo berariazko ordezkaritza iraunkorra Antsoainen dutenak, eta Antsoaingo Udalak interes kulturala edo soziala dela-eta, eskaera eta justifikazioa egin ondoren, halakotzat jotzen dituen entitateak.

4. KAPITULUA

Erabilera

4.1. Baimena Udalbatzak udal lokalen erabilpenerako onetsitako arauen arabera emanen da.

4.2. Erabiltzeko eskaeraren ondorioetarako, jaieguntzat hartuko dira Udal honetako langileen lan egutegian halakotzat hartzen direnak.

4.3. Eskatzen denean Udalaren lokala doan erabiltzea jaiegunetan edo, lanegunetan bada ere, hura itxita dagoen orduetan, Udalak baimena eman dezake ondoko baldintza hauek betez gero:

4.3.1. Entitate eskatzaileak ordenantza honen 3.2 atalean sailkatuetako bat izan behar du.

4.3.2. Eskaerarekin batera fitxa bat aurkeztuko da (II. eranskina), non entitate eskatzaileak adin nagusiko arduradun baten datuak eta sinadura bilduko baitira. Pertsona horrek lokalaren giltza bildu, gorde eta itzuliko du.

4.3.3. Halaber, izendatutako pertsonak, ondorio guztietarako, lokalaren giltza nahiz lokala bera behar bezala erabiltzearen ardura izanen du, lokala erabiltzean Udalaren lokalak erabiltzearen gainean indarra duten arauei jarraituz.

4.3.4. Udalak zehazten duen tokian baino ez zaio emanen giltza entitate eskatzaileak izendatutako pertsonari, eta horrek Udalean aurkeztutako fitxaren kopia bat eta NANa aurkeztu beharko ditu.

4.3.5. Giltza ez da jasoko jarduera hasteko eskaeran jasotzen den ordua baino ordu erdi bat lehenago eta ez da itzuliko jarduera bukatzeko eskaeran jasotzen den ordua baino ordu erdi bat geroago.

4.3.6. Eskaerak ekartzen duenean lokalean dauden materialak, hala nola aulkiak, proiektorea eta beste, aldez aurretik prestatzea, saioak eginen dira prestaketa hori bezperan egiteko, Udalaren langileen aurrean eta haien aholkuei jarraituz, bertan beste jarduera bat egiteak ez badu eragozten.

4.3.7. Jaiegunetan erabiltzeko eskaerak bat egiten duenean eskatutako lokalean erakusketa batekin, Udalak ukatuko du erabiltzeko baimena, eta, ahal delarik, beste aukera bat eskainiko du eskura dauden udal lokalen artean eskatzen den erabilerarako.

5. KAPITULUA

Tarifak

5.1. Lokalak erabiltzeagatik ordaindu beharreko tarifak ordenantza honen I. eranskinean agertzen dira, eta balio erantsiaren gaineko zerga beren baitan izanen dute, hala badagokie.

I. ERANSKINA, TARIFAK

I. epigrafea.–Udalaren lokalak erabiltzea, pilotalekua eta/kiroldegia barne, kirolerako ez bada:

–3 ordu edo denbora gutiagorako lagatzea, egunean: 64,00 euro.

–3 ordutik 6 ordu arte lagatzea, egunean: 115,35 euro.

–6 ordu baino gehiagorako lagatzea, egunean: 166,70 euro.

II. epigrafea.–Murrizketak.

II.1. Lokalaren erabilpena gutxienez ere 5 egun jarraian: % 20.

II.2. Lokalaren erabilpena gutxienez ere 7 egun jarraian: % 30.

II. ERANSKINA

Udalaren lokala jaiegunetan erabiltzeko eskaera (PDFa).

ARAU FISKALA, UDALAREN MUSIKA ESKOLAKO KURTSOETAN IZENA EMATEKO ETA PARTE HARTZEKO PREZIO PUBLIKOAK EZARTZEN DITUENA

19. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalean xedatuari jarraituz ezarri da ordainarazpen hau, eta haren 28. artikuluaren baimenaren babesean.

Sortzapena

2. artikulua. Ordaindu beharra ikastaroetan izena ematen den unean berean sortzen da eta hartan parte hartzen dutenek ordaindu beharko dute.

Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak

3. artikulua. Izena emateko kuota edo matrikula hura formalizatu baino lehen ordaindu beharko da, matrikulatzeko epearen barnean. Udalak bankuetan dituen konturen batean dirua sartuz eginen da ordainketa.

Udalak ikastaroa bertan behera uzten duenean baizik ez da bidezko izanen matrikularen prezioa itzultzea, edo, bestela, eskaera egin duten ikasleek eskainitako espezialitateetan ikastokirik eskuratu ez dutenean.

4. artikulua. Emandako ikasketa edo saioengatik, tarifetan kurtsoengatik agertzen diren kuotak hiru epe berdinetan igorriko dira: lehen epea irailean; bigarrena, abenduan, eta hirugarrena, martxoan. Horri dagokionez, ordainagirien ordainketa bankuko kontu batean helbideratu behar da; hura zein den matrikula egitean adieraziko dute matrikulatzen direnek.

5. artikulua. Eskolan kurtsoa hasitakoan onartzen diren ikasleek matrikula osoa ordainduko dute, eta irakaskuntzari dagozkion tarifak, berriz, ikasturteari falta zaizkion hilabeteen arabera, izena zer hilabetetan ematen den, hura barne dela.

Jadanik matrikulaturik egonik beren borondatez Eskola utzi nahi duten ikasleek idatziz eskatu beharko dute, ez baita ahozko eskaerarik onartuko. Eskola uzteak ondorio hauek ekarriko ditu:

a) Ez zaie inondik ere itzuliko matrikulagatik ordaindutako zenbatekoa.

b) Uzteko eskaera irailaren 5a baino lehen gertatzen bada, ez da 4. artikuluan aipatu diren epeen kuota bakarrik ere ordainduko.

c) Uzteko eskaera irailaren 5etik eta abenduaren 15a baino lehen gertatzen bada, lehen epea baizik ez da ordainduko 4. artikuluan aipatu direnetarik.

d) Uzteko eskaera abenduaren 15etik eta martxoaren 1a baino lehen gertatzen bada, lehen eta bigarren epeak baizik ez dira ordainduko 4. artikuluan aipatu direnetarik.

e) Uzteko eskaera martxoaren 1aren ondoan gertatzen bada, hiru epeak ordaindu beharko dira 4. artikuluan aipatu direnetarik.

6. artikulua. Ikasleak erroldaren arabera onartzea.

1. Mailarako (Musika Hastapena) Antsoainen erroldatu gabeko ikasleak onartzen ahalko dira, betiere plaza hutsik gelditzen bada. Hasiera batean, maila hori Antsoaingo Udalaren Musika Eskolan baino ezin dute egin, eta ez dute ikastetxe horretan 2. eta hurrengo mailako ikasketarik egiten ahalko. Musika ikasketak egiteko ikastetxe horretan jarraitu nahi duten ikasleek eskabide bat aurkeztu beharko dute, eskaera hori adieraziz, ikasturte bakoitzean lehenagoko ikasleentzat ezarri den matrikulazio epearen barnean. Ikasturte bakoitzean baloratuko da, ikastetxearen beharren arabera, ea Antsoainen erroldatu gabe egon arren Musika Hastapenaren 1. maila ikastetxe horretan egiten duten ikasleek bertan jarraitzerik baduten.

2. eta 3. mailetarako, hasieran, Antsoainen erroldatutako ikasleak baino ez dira onartuko. Antsoaingo Musika Eskolan ikasi nahi duten erroldatu gabeek eskaera bat egin behar dute matrikulaziorako ezarritako epean. Ikastetxeak aztertuko du horiek onartzen dituen edo ez instrumentuen espezialitateetan bete gabe dauden postuen arabera, erroldatuta dauden ikasleei instrumentuen espezialitateak onartu eta esleitu ondoren.

Eskolako gainerako aukeretarako (banda, abesbatza, helduen abesbatza, gitarren taldea) Antsoainen erroldatu gabeko ikasleak onartzen ahal dira, betiere plaza hutsik gelditzen bada.

Tarifen aplikazioa

7. artikulua. Ordaindu beharreko tarifak arau honen eranskinean agertzen dira, eta Balio Erantsiaren gaineko Zerga beren baitan izanen dute, hala badagokie.

Erroldatuta dagoen ikasle batek errolda beste udalerri batera aldatzen badu ikasturtean, erroldatu gabeko ikasleentzat ezarritako kuota ordaindu beharko du zuzenean.

Erroldatu gabeko ikasle batek errolda Antsoainera aldatzen badu ikasturtea hasi ondoren, tarifa aldatuko da erroldatuaren kuotara hura erroldatzen den datatik Udalak egiten duen hurrengo ordainketatik, eta arau arautzaile honetako 4. artikuluan ezarritako hilabeteen arabera.

8. artikulua. Arau honen tarifen eranskineko G epigrafean dauden murriztapenei heldu nahi dietenek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte nahitaez:

Familia unitateko kideen PFEZare aitorpena, hura egitera behartuta daudenena, bederen, buruturiko azken zergaldiari dagokiona.

Familia unitateko kideetan PFEZare aitorpena egitera behartuta ez daudenek urtean jasotako diru-sarrera gordinen aitorpen arrazoitua, eta horrekin batera, Foru Ogasunaren ziurtagiria, aitorpen hori egitera behartuta ez daudela dioena.

9. artikulua. Familia unitatearen urteko diru-sarrera gordinak dira hau guztiaren batura: zerga-oinarriaren atal orokorra, aurrezkiaren oinarri likidagarri berezia eta aurkezten diren PFEZaren aitorpenetik salbuetsirik dauden errentak, gehi aitorpen horietan sartu gabeko diru-sarrera gordin arrazoituak.

10. artikulua. Familia unitatearen per capita errenta da diru-sarrera gordinen baturaren eta hura osatzen duten kideen kopuruaren arteko zatidura.

11. artikulua. Tarifak aplikatzeari dagokionez, familia unitatea da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. artikuluan definitzen dena. Hura 2008ko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 30ean.

KURTSOAK, IRAKASGAIAK ETA PRESTAKUNTZA SAIOAK

A epigrafea.–1. mailako kurtsoak.

1. mailan Musika Hastapena irakasgaia baizik ez da ikasten, hiru-lau urtetik sei-zazpi urte bitarteko ikasleei zuzendua. Irakasgai honek honako irakas-denbora hauek ditu:

Kurtsoak irakasgaia saio kopurua.

–1. kurtsoa, 3-4 urte, Musika Hastapena 2 saio asteko, 40 minutukoak.

–2. kurtsoa, 4-5 urte, Musika Hastapena 2 saio asteko, 45 minutukoak.

–3. kurtsoa, 5-6 urte, Musika Hastapena 2 saio asteko, 45 minutukoak.

–4. kurtsoa, 6-7 urte, Musika Hastapena 2 saio asteko, 45 minutukoak.

Taldeek gutxienez ere 6 lagun izanen dituzte eta gehienez ere 12.

B epigrafea.–2. mailako kurtsoak.

Maila, zazpi-zortzi urtetik hamabi-hamahiru urte bitarteko ikasleei zuzendua. Haren ezaugarria da musika tresnaren praktika eta, harekin batera, musikaren prestakuntza globalizatua, musika hizkuntzaren bitartez.

–Kurtsoak irakasgaiak:

Prestakuntza kurtsoa, 7-8 urte

–Musika Hizkuntza: 2 saio asteko, 45 minutukoak

–Musika-tresna: 25-60 minutuko eskola astean

–Prestakuntza osagarria 1. eta 2. kurtsoetarako (nahitaezkoa): Abesbatza

1. kurtsoa, 8-9 urte

2. kurtsoa, 9-10 urte

3. kurtsoa, 10-11 urte

–Musika Hizkuntza: 2 saio asteko, 55 minutukoak

–Musika-tresna: astean 25-60 minutuko eskola, eta musika-tresnen taldea

–Prestakuntza osagarria (borondatezkoa): Abesbatza

4. kurtsoa, 11-12 urte

5. kurtsoa, 12-13 urte

2. maila honetako nahitaezko irakasgaiak:

a) Musika Hizkuntza: taldean gehienez ere 12 ikasle izanen dira eta gutxienez ere 6; kopurua tikiagoa baldin bada, irakas-denbora ikasle kopuruaren araberakoa izanen da.

Adinaren kariaz Musika Hizkuntzako 1, 2, 3, 4 edo 5. kurtsoa ikasi behar duten ikasle berriek sarrera proba gainditu beharko dute.

Aitzinetik musika ezagupenik izan ezean, talde baterako ezarritako gutienekoa (6 ikasle) betetzen duen talde berria (sarbideko kurtsoa) eratzen bada baizik ez dute tokia lortuko.

b) Musika tresna, honako modalitate hauek:

–Prestakuntza kurtsoetan, 1.ean eta 2.ean ikasleek astean 45-60 minutuko eskolak hartuko dituzte, musika-tresnaren arabera.

–Musika Hizkuntzako 3., 4. eta 5. kurtsoetan, berriz, ikasleek astean 45-60 minutuko eskolak hartuko dituzte, gehi espezialitate bakoitzari dagokion musika-tresnen taldea derrigorrezko irakasgai gisa (60 minutu astean gutxienez 6 ikaslerentzat). Musika-tresnen taldea ezarritako gutxienekoa baino txikiagoa bada, irakas-denbora ikasle kopuruaren araberakoa izanen da.

–Prestakuntzako 3. kurtsoan, ikasleek hartuko dute astean 30 minutuko bakarkako eskola, eta espezialitate bakoitzari dagokion musika-tresnen taldea nahitazko irakasgai gisa (60 minutu astean). Musika-tresnen taldea ezarritako gutxienekoa baino txikiagoa bada, irakas-denbora ikasle kopuruaren araberakoa izanen da.

–Kontserbatorioko prestakuntzako 4. eta 5. kurtsoetan, ikasleek astean 40 minutuko bakarkako eskola hartuko dute, eta espezialitate bakoitzari dagokion musika-tresnen taldea borondatezko irakasgai gisa (60 minutu astean gutxienez 6 ikaslerentzat). Musika-tresnen taldea ezarritako gutxienekoa baino txikiagoa bada, irakas-denbora ikasle kopuruaren araberakoa izanen da.

–Bigarren instrumentuaren espezialitatea egitea. Ikasle ohiek baino ez dute bigarren instrumentuaren espezialitate bat egin. Horretarako, bigarren instrumentu bat egin gogo duen ikasleak kasuan kasuko eskaera aurkeztu beharko du matrikula berritzeko dokumentazioarekin batera. Ikastetxeak hori egiteko aukera aztertuko du antolaketaren eta hutsik gelditzen diren postuen arabera. Egin beharreko instrumentuaren ikasmailaren arabera lehenago ezarritakoak izanen dira irakas-denborak.

Ikasleek eskatuta eta musika tresnaren espezialitateko irakaslea elebiduna baldin bada, banakako eskolak euskaraz nahiz gaztelaniaz eman daitezke.

Taldekako eskolak adin eta maila parekoen arabera antolatuko dira.

Honelakoetan baizik ez da ematen ahalko bakarkako eskola, astean 25 minutukoa:

–Ikasle bakarra badago, kurtsoan matrikulatua.

–Irakasleak halako ikasle batez, pedagogikoki arrazoiturik, haren prestakuntzari on egin nahian emandako orientabide baten kariaz, zuzendaritza taldeak ikus-onesten badu.

–1. kurtsoa edo goitiagokoak ikasi behar dituzten ikasle berriak izanik, mailako proba egin eta Musika Hizkuntzako talde baterako plaza erdietsi ondoan, irakasleek uste badute musika-tresnetan ez dela maila bereko ikaslerik taldekako eskolak antolatzeko.

Zer eskaera dagoen, horren arabera baloratuko da musika tresna berriak sartzea, betiere gutxienez ere 4 lagun baldin badaude espezialitate berean interesaturik. Espezialitate hori ezarriko da baldin eta gutxienez ere 4 lagun interesaturik badaude eta behar den matrikula egiten badute.

c) Haurren abesbatza: taldekako espazio eta irakasgaia da, xedea duena ahots teknikaren ezagupen batzuk eskuratzea. Abesbatzaren bidez, taldekako interpretazioaren praktika eskuratzen du ikasleak.

–1. eta 2. kurtsoetan, irakasgaia derrigorrezkoa da.

–3., 4. eta 5. kurtsoetan, irakasgaia borondatezkoa da.

C epigrafea.–3. mailako kurtsoak.

Maila, hamahiru urtetik hemezortzi urte bitarteko ikasleei zuzendua. 2. maila ikastetxean gainditu duten ikasleak edo matrikula egin aurretik froga bat gainditu dutenak.

Taldean musika-tresnak jotzea bultzatzen da maila honetan eta helburua da ikasleak autonomia musikala izatea.

–Kurtsoak irakasgaiak:

1. kurtsoa, 13-14 urte

–Konboa (musika modernoko taldeak), astean ordubete

–Musika-tresna, 25-60 minutuko eskola astean

–Espezialitateari dagokion musika-tresnen taldea (60 minutu astean)

2. kurtsoa, 14-15 urte

3. kurtsoa, 15-16 urte

4. kurtsoa, 16-17 urte

5. kurtsoa, 17-18 urte

6. kurtsoa, 18-19 urte

3. maila honetako nahitaezko irakasgaiak:

a) Konboa, taldean gehienez ere 8 ikasle izanen direla eta gutxienez ere 4; kopurua tikiagoa baldin bada, irakas-denbora ikasle kopuruaren araberakoa izanen da.

b) Musika-tresna:

–Ikasleek astean 45-60 minutuko eskolak hartuko dituzte, musika-tresnaren arabera, gehi espezialitate bakoitzari dagokion musika-tresnen taldea derrigorrezko irakasgai gisa (60 minutu astean 6 ikaslerentzat gutxienez). Musika-tresnen taldea ezarritako gutxienekoa baino txikiagoa bada, irakas-denbora ikasle kopuruaren araberakoa izanen da.

–Bigarren instrumentuaren espezialitatea egitea. Ikasle ohiek baino ez dute bigarren instrumentuaren espezialitate bat egin. Horretarako, bigarren instrumentu bat egin gogo duen ikasleak kasuan kasuko eskaera aurkeztu beharko du matrikula berritzeko dokumentazioarekin batera. Ikastetxeak hori egiteko aukera aztertuko du antolaketaren eta hutsik gelditzen diren postuen arabera. Egin beharreko instrumentuaren ikasmailaren arabera lehenago ezarritakoak izanen dira irakas-denborak.

Ikasleek eskatuta eta musika tresnaren espezialitateko irakaslea elebiduna baldin bada, banakako eskolak euskaraz nahiz gaztelaniaz eman daitezke.

Taldekako eskolak adin eta maila parekoen arabera antolatuko dira.

Honelakoetan baizik ez da ematen ahalko bakarkako eskola, astean 25 minutukoa:

–Ikasle bakarra badago, kurtsoan matrikulatua.

–Irakasleak halako ikasle batez, pedagogikoki arrazoiturik, haren prestakuntzari on egin nahian emandako orientabide baten kariaz, zuzendaritza taldeak ikus-onesten badu.

–1. kurtsoa edo goitiagokoak ikasi behar dituzten ikasle berriak izanik, mailako proba egin eta konbo batean plaza erdietsi ondoan, irakasleek uste badute musika-tresnetan ez dela maila bereko ikaslerik taldekako eskolak antolatzeko.

Zer eskaera dagoen, horren arabera baloratuko da musika tresna berriak sartzea, betiere gutxienez ere 2 lagun baldin badaude musika modernoko espezialitatean interesaturik (baxu elektrikoa, kantu modernoa edo gitarra elektrikoa) eta gutxienez 4 lagun gainerako espezialitateetan. Espezialitate hori ezarriko da musika modernoaren espezialitatean 2 lagun (gutxienez) edo musika-tresnetako gainerakoetan 4 lagun (gutxienez) interesaturik egon eta dagokien matrikula egiten badute.

D epigrafea.–Musika-tresnen taldekako praktika (banda).

Haize eta perkusioko musika tresnen taldea, xedea duena musika tresnen taldekako praktika lantzea eta hartan atsegin hartzea.

11 urtetik goitiko ikaslearendako; musika ezagutzak izan beharko ditu aitzinetik eta horiek frogatu beharko ditu eta/edo mailako proba tiki bat egin matrikulatu aitzin.

E epigrafea.–Abesbatza (haurrak eta helduak).

Abesbatza taldekako espazio eta irakasgaia da, xedea duena ahots teknikaren gutieneko ezagupen batzuk eskuratzea. Orobat, bertze xede bat da bertze abesbatza batzuetan kantatu duen ikasleari ahotsaren kokapena eta kanporatzeko manera berriz lantzea. Taldekako interpretazioaren praktikak aukera emanen dio ikasleari pertsona bakoitzak talde baten barnean duen garrantziaz.

F epigrafea.–Gitarra taldea.

Talde bakoitzean gutxienez ere 4 lagun izanen dira. Ikasle matrikulatuen kopurua ezarritako gutienekoa baino tikiagoa bada, irakas-denbora horren araberakoa izanen da.

2017-2018 IKASTURTERAKO
TARIFEN ERANSKINA

A epigrafea.–1. mailako kurtsoak.

Kurtsoan izena eman edo matrikula egiteagatik (kudeaketa eta administrazio gastuak): 61,84 euro.

1., 2., 3. eta 4. kurtsoetako irakasgaien irakaskuntzagatik: 334,68 euro kurtso bakoitzeko erroldatuendako; eta 557,17 euro erroldatu gabeendako.

B epigrafea.–2. mailako kurtsoak.

Kurtsoan izena eman edo matrikula egiteagatik (kudeaketa eta administrazio gastuak): 61,84 euro.

1. eta 2. prestakuntza kurtsoetako irakasgaien irakaskuntzagatik: 674,92 euro kurtso bakoitzeko Antsoainen erroldatuendako; eta 1.078,25 euro Antsoainen erroldatu gabeendako.

Musikaren Irakaskuntzako 3., 4. eta 5. kurtsoetako irakasgaien irakaskuntzagatik: 674,92 euro kurtso bakoitzeko Antsoainen erroldatuendako; eta 1.078,25 euro Antsoainen erroldatu gabeendako.

Prestakuntzako 3., 4. eta 5. kurtsoetako irakasgaien irakaskuntzagatik: 746,02 euro kurtso bakoitzeko Antsoainen erroldatuendako; eta 1.191,85 euro Antsoainen erroldatu gabeendako.

Instrumentuaren bigarren espezialitate bat irakasteagatik: 360 euro kurtso bakoitzeko Antsoainen erroldatuendako; eta 575 euro Antsoainen erroldatu gabeendako.

C epigrafea.–3. mailako kurtsoak.

Kurtsoan izena eman edo matrikula egiteagatik (kudeaketa eta administrazio gastuak): 61,84 euro.

Prestakuntza kurtsoko eta 1, 2, 3, 4, 5, eta 6. kurtsoetako irakasgaien irakaskuntzagatik: 674,92 euro ikasturte bakoitzeko.

Instrumentuaren bigarren espezialitate bat irakasteagatik: 360 euro kurtso bakoitzeko Antsoainen erroldatuendako; eta 575 euro Antsoainen erroldatu gabeendako.

D epigrafea.–Musika-tresnen taldekako praktika (banda).

Kurtsoan izena eman edo matrikula egiteagatik (kudeaketa eta administrazio gastuak): 61,84 euro.

Musika tresnen praktikarako kurtsoan egiten diren saio guztiengatik: erroldatuek 136,14 euro; eta erroldatu gabeek 202,20 euro.

E epigrafea.–Abesbatza (haurrak eta helduak).

Kurtsoan izena eman edo matrikula egiteagatik (kudeaketa eta administrazio gastuak): 61,84 euro.

Kurtsoan egiten diren abesbatza saio guztiengatik: erroldatuek 136,14 euro; eta erroldatu gabeek 202,20 euro.

F epigrafea.–helduen gitarra taldea.

Kurtsoan izena eman edo matrikula egiteagatik (kudeaketa eta administrazio gastuak): 61,84 euro.

Kurtsoan egiten diren gitarra saio guztiengatik: erroldatuek 258,07 euro; eta erroldatu gabeek 385,36 euro.

G epigrafea.–Kuoten murriztapenak.

Familia unitatearen per capita errenta lanbide arteko gutieneko soldataren %70etik %100era bitartean dutenek %5eko murriztapena izanen dute.

Familia unitatearen per capita errenta lanbide arteko gutieneko soldataren %50etik %70era bitartean dutenek %7ko murriztapena izanen dute.

Familia unitatearen per capita errenta lanbide arteko gutieneko soldataren %50etik beheiti dutenek %10eko murriztapena izanen dute.

Murriztapen horiek hartzen diren irakaskuntza edo saioen kuotak baizik ez dira aplikatuko; ez zaie aplikatuko izen emate edo matrikulazio kuotei.

Antsoainen erroldaturik ez daudenei ere ez zaizkie aplikatuko, ezta aitzineko ikasturtean eskoletara %85 baino gutiagotan etorri direnei ere.

Aitzineko epigrafe guztiendako oharra: zehaztu diren kurtso edo espezialitateetarik bat baino gehiagotan matrikulatzen direnek kuota bakarra ordainduko dute “izen emate edo matrikulagatik”.

Iragarkiaren kodea: L1701676