4. PROZEDURA JUDIZIALAK
LOGROÑOKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 581/2016 prozedura
Jorge Medel Bernardo jauna, Logroñoko Lan arloko 2. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Mohammed Ech-Chine Cherrak jaunak eskaturik, Gizarte Segurantzaren arloko erreklamazioa dela-eta, bideratu den 581/2016 Gizarte Segurantzaren prozesuan, LJLaren 59. artikuluak xedatzen duena betez erabaki da Mitofruit SLri (Servicios Agrícolas Kaddour SLri) zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2017ko maiatzaren 10eko 10:00etan eta 10:15ean, hurrenez hurren, ager dadin Marqués de Murrieta kaleko 45-47an, 8 aretoan-9 aretoan (judizioan), adiskidetze-ekitaldia egiteko, eta, beharrezkoa bada, judizioa. Demandatua bera agertu beharko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela eta, bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta auto edo epai itxura izan behar duten ebazpenenak, edo epatzeenak.
Judiziora abokatuak lagunduta edo lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta nahiz prokuradore batek ordezkatuta agertzeko asmoa baldin badu, horren berri emanen dio epaitegiari edo auzitegiari idatziz, judiziora agertzeko zitazioa egin eta hurrengo bi eguneko epean. Horren xedea da auzi-jartzaileari asmo horren berri ematea, aukera izan dezan lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta bertaratzeko, edo prokuradore batek ordezkatuta, edo epe berean abokatua izendatzeko edo ofizioz izenda diezaiotela eskatzeko. Betebehar horiek bete ezean, ulertuko da alderdiak uko egiten diola judizioan abokatua, prokuradorea edo lan-harremanetako gradudun kolegiatua izateko eskubideari.
Eta Mitofruit SLri (Servicios Agrícolas Kaddour SLri) zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko eta iragarki-oholean jartzeko.
Logroñon, 2017ko otsailaren 3an.–Justizia Administrazioaren letradua, Jorge Medel Bernardo.
Iragarkiaren kodea: J1702032