2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, Gizarte-enpleguko jantokiko arduraduna
izateko zerrenda osatzeko
Iruñeko Udalak, Giza Baliabideetako zuzendaritzak 2017ko martxoaren 8an emandako Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi du:
Deialdia, bi izangai-zerrenda -bat prestakuntzarako, eta bestea aldi baterako kontrataziorako- hautaproben bitartez osatzeko, Gizarte-enpleguko jantokiko arduraduna lanpostuan aritze aldera, Iruñeko Udalean gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira
Deialdiaren oinarriak eskuragarri daude www.pamplona.es webgunean eta Herritarrendako Arreta Bulegoan, Kondestablearen jauregian (Kale Nagusia 2, behea).
Iruñean, 2017ko martxoaren 8an.–Iñigo Anaut Peña, Giza Baliabideetako zuzendaria.
Iragarkiaren kodea: L1703066