53. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

2017ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsitzat ematen da 2017ko plantilla organikoa, eranskinean datorrena. Hasierako onespenaren erabakia 2017ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 7an.

Zubietan, 2017ko martxoaren 3an. Alkatea, Ernesto Dominguez Olea.

ERANSKINA

Zubietako Udaleko langileen plantilla organikoa

Funtzionarioak.

1.–Idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubieta eta Iturengo Udalen Batasunaren menpe. Osagarriak: bateraezintasuna %35,00; lanpostuko osagarria %30,50. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, 3. jakite maila (203/2001 Foru Dekretua), hizkuntz eskola ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki balio berekotzat jotako beste titulazio bat. Egoera: hutsik.

2.–Kontu-hartzailea. Maila: B. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Doneztebe-Santesteban, Elgorriaga, Ituren eta Zubietako Administrazio Zerbitzuen Batasunaren menpe. Osagarriak: bateraezintasuna %35,00; lanpostuko osagarria %19,14. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, 3. jakite maila (203/2001 Foru Dekretua), hizkuntz eskola ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki balio berekotzat jotako beste titulazio bat. Egoera: hutsik.

3.–Zerbitzu anitzetako langilea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubieta eta Iturengo Udalen Batasunaren menpe. Lanpostuko osagarriak: %12, %20,79. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, 1. jakite maila (203/2001 Foru Dekretua), lau kurtso gainditurik izatea hizkuntz eskola ofizial batean, edo bederatzi urrats gainditurik Nafarroako Gobernuak antolatutako kurtsoetan. Egoera: jardunean.

Lan-kontratudun finkoak.

1.–Administrari laguntzailea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubieta eta Iturengo Udalen Batasunaren menpe. Lanpostuko osagarriak: %12, %25,85. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, 3. jakite maila (203/2001 Foru Dekretua), hizkuntz eskola ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki balio berekotzat jotako beste titulazio bat. Egoera: hutsik.

Izenen zerrenda

Funtzionarioak.

–Zerbitzu anitzetako langilea: Oinatz Asensio Santesteban. Maila: D. 2. gradua. Antzinatasuna: 2004-06-26.

Administrazio araubideko kontratudunak.

–Idazkaria: Miguel José Belarra Tellechea. Maila: A. 4. gradua. Antzinatasuna: 1992-07-01.

–Kontu hartzailea: Aitor Navarro Aristorena. Maila: B. Antzinatasuna: 2013-07-15.

Lan-kontratudunak.

–Administrari laguntzailea: Amaia Ochandorena Mindeguia. Maila: D. Antzinatasuna: 2000-11-02.

Iragarkiaren kodea: L1702751