53. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UXUE

Larreen aprobetxamendua enkantean

Udal honek ahozko posturen bidezko enkantea iragarri du, 1, 3, 6, 9, 10, 12, 13, 14. loteen bazkalekuetako larreen aprobetxamendua errentamenduan emateko zortzi urteko eperako, Uxueko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzari men eginez.

Enkantearen hasierako prezioa ordenantzan ezarritako zenbatekoak izanen dira.

Enkantea 2017ko apirilaren 4ko 11:00etan eginen da, Uxueko Udalaren osoko bilkuretarako aretoan.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa Uxueko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan ageri da.

Enkantea eman gabe geldituz gero, berriz ere eginen da 2017ko apirilaren 4an (egun berean), 12:00etan eta 13:00etan, hurrenez hurren %10 eta %20 merkeago.

Uxuen, 2017ko martxoaren 9an.–Alkatea, Rubén Sánchez Remón.

Iragarkiaren kodea: L1703111