2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
1. aldaketa 2017ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2017ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 27an, martxoaren 15eko osoko bilkuran hartutako erabakia, hasiera batean onesten zuena 2017ko aurrekontu orokor eta bakarreko 1. aldaketa (kreditu berezia, diruzaintzako gerakinaren kargura finantziatua, institutuko patioa estaltzeko). Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditu berezia
GASTUAK:
1 32101 7500000. Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza institutuko patioa estaltzeko: 145.499,08 euro.
DIRU-SARRERAK:
1 8700001 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 145.499,08 euro.
Berriozarren, 2017ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Raul Maiza González.
Iragarkiaren kodea: L1705022