2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SESMA
Ordenantza, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzea arautzen duena. Hasierako onespena
Sesmako Udalak, 2017ko otsailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzea arautzen duen ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantzak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten, Udalaren Idazkaritzan egonen baita, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Sesman, 2017ko otsailaren 27an.–Alkate udalburua, Pedro M.ª Mangado Pinillos.
Iragarkiaren kodea: L1702532