2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRURTZUN
Eskumenak lehen alkateordearen esku uztea
Honako honen bidez aditzera ematen da ezen Irurtzungo alkate Aitor Larraza Carrerak otsailaren 24ko 29/2017 Ebazpena eman duela, bere eginkizun guztiak uzteko lehen alkateorde Eduardo Murugarren Francésen eskutan, 2017ko martxoaren 25etik apirilaren 16ra, biak barne, kanpoan izanen baita.
Argitara ematen da Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47.2 artikulua bete beharrez, aipatu ebazpenak bere dataren biharamunetik aitzina indarra izanen badu ere.
Irurtzunen, 2017ko otsailaren 27an.–Alkate udalburua, Aitor Larraza Carrera.
Iragarkiaren kodea: L1702510