51. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GIRGILLAO

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2017ko zerga

Girgillaoko Udalak adierazi du heldu den 2017ko apirilaren 1ean bukatuko dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2017ko ekitaldiko zerga borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edo Nafarroako Rural Kutxako edozein sukurtsaletan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Ordainagiri helbideratuak 2017ko apirilaren 2an kobratuko dira kontuetatik.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta korrituak sorraraziko dituzte eta premiamendu bidez kobratuko dira.

Girgillaon, 2017ko martxoaren 2an.–Alkatea, Francisco Javier López de San Román Laño.

Iragarkiaren kodea: L1702668