51. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Udalaren zerbitzuko langileendako 2017ko lan egutegia
eta epeak kontatzeko egun baliogabeen egutegia

Baztango Udalak, 2017ko urtarrilaren 26an egin osoko bilkura arruntean, 2. puntuan erabaki zuen:

Lehenbizikoa.–Onestea Baztango Udalaren zerbitzuko langileen 2017 urteko aste barneko jaiegunen egutegia, honako hau izanen delarik: urtarrilak 6; apirilak 13, 14 eta 17; maiatzak 1; uztailak 24: 12:00etatik aurrera jai izanen da, uztailak 25, 26, 27 eta 28; abuztuak 15; urriak 12 eta 27 (Baztango besta eguna, feria eguna), azaroak 1, abenduak 4, 6, 8 eta 25.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2017. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.

Bigarrena.–Urteko lanorduen kopurua 1.592koa izanen da eta honela banatuko da:

a) Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia orokorrean 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da. Ordutegiaren zati finkoa eta beraz nahitaez bertan egotekoa 9:00etatik 15:00etara izanen da; gainerako ordutegia langileek aukeratuko dute, malgutasunez, 7:30etik 9:00etara eta 15:00etatik 16:30era.

b) Artikulu honetako aitzineko ataletan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ez eta ordu konpentsazioren bat (txandakako lana, gauekoa, etab.) dutenei ere, horiek lan egutegi berezia izanen baitute.

Halakoetan, urteko lanorduen kopurua banatzeko orokorrean ezarri ez bezalako sistema baitute, lan egutegi berezi horrek, betiere lanaldiaren urteko kopurua errespetatuz, indarrean dagoen sistemari kontuko dio bai eguneko lanaldiaren edo txanden iraupenari dagokionez, bai urteko lanorduak asteko egunetan banatzeko kasu bakoitzean erabiltzen den moduari dagokionez; horrek guztiak ez du ukatzen bertze ordutegi batzuk edo urteko lanorduak banatzeko bertzelako sistemak ezartzeko aukera, zerbitzuaren beharrek halakorik komenigarri egiten badute.

Hirugarrena.–Baztango Udaleko Erregistro Orokorra 9:00etatik 14:00ak arte egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera, lanegunetan.

Laugarrena.–Akordio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Udaletxeko iragarki oholean paratzea.

Borzgarrena.– Akordio hau Udaleko langileei igortzea.

Baztanen, 2017ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1702661