50. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOBEITI

2017ko lan publikoaren eskaintza

2017ko otsailaren 23an, Berriobeitiko Udaleko alkate udalburu Juan M.ª Albizu Anduezak ondotik hitzez hitz osorik heldu den Ebazpena eman zuen:

“Kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 21.g) artikuluak xedatzen duela alkatearen eskumena dela lan publikoaren eskaintza onestea, Osoko Bilkurak onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat.

Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 133/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoarekin bat, lan publikoaren eskaintza onetsita, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Ebatzi da:

1.–2017ko lan publikoaren honako eskaintza hau onestea.

–Liburutegiko arduradun lanpostua, bitarteko izaera duena, eta Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2011ko lan publikoaren eskaintzari buruz eman Ebazpenarekin bat deituko dena.

–Aldi baterako lan-kontratudunak betetzen ari diren lanpostu hutsen deialdia Estatuko 2017ko aurrekontuei buruz eginen den legean ezarriko denaren araberakoa izanen da.

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.”

Berriobeitin, 2017ko otsailaren 23an.–Alkate udalburua, Juan M.ª Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1702460