50. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

276/2017 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Elikagai Artisauen Ekoizleen Elkartearen estatutuen aldaketen berri ematen duena.

Estatutuetako aldaketak iragarri dira, egiaztatu baita betetzen dituztela Askatasun Sindikalari buruzko apirilaren 1eko 19/1977 Lege Organikoan (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Sindikatuen eta enpresa erakundeen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eskatutako baldintzak.

Estatutuak aldatzeko eskaera José Manuel Urrutia Ausejo jaunak egin zuen, horretarako tramitatutako idazki baten bidez.

2016ko martxoaren 2an egindako batzarrak aho batez erabaki zuen elkartearen helbidea aldatzea.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean txertatzea xedatzen da, bai eta iragarki ohol telematikoan argitaratzea ere, egindako aldaketaren berri emateko.

Edozein interesdunek zilegi du gordailuan utzitako agiria aztertzea eta haren kopia eskatzea Nafarroako Foru Komunitateko Sindikatuen eta Enpresa erakundeen Erregistroan, eta zilegi da, orobat, haren aurka egitea Nafarroako epaitegi eta auzitegietan, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin bat (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razkin.

Iragarkiaren kodea: F1702633