50. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 24ko 476/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez onesten dira urriaren 26ko 94/2016 Foru Dekretuan aurreikusitako Nafarroako laneratze eta gizarteratzeko enpresen laguntza teknikorako diru-laguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.eu/bdnstrans/index): BDNS (identifikazioa): 333863.

Lehena.–Onuradunak:

a) Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ofizioz eta behin-behinekoz laneratze enpresa gisa sailkatutako gizarteratze eta laneratze zentroak.

b) Behin-behinekoz sailkatu zirenetik gutxienez ere 2 urtez funtzionamenduan diren gizarteratze eta laneratze enpresak.

Bigarrena.–Xedea:

Oinarri hauen xedea da arautzea zer baldintza eta beharkizunekin emanen zaizkien diru-laguntzak gizarteratze eta laneratze enpresei, teknikariak kontratatzeko, gizarteratze eta laneratze prozesuetako langileei laguntza eman diezaieten, esku-hartzeko, gizarteratzeko eta lagun egiteko zerbitzuak emateko, enpresa arruntean txertatzeko helburuarekin.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

Ebazpenaren eranskina.

Laugarrena.–Zenbatekoa:

Deialdi honetarako 468.000 euroko gastua eginen da gehienez.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:

Diru-laguntzaren esleipena eta hilabeteko ordainketa eskatzeko epea hilabetekoa da, aurreko hilabetea bukatzen denetik.

2016ko azarotik (hori barne) oinarri arautzaile hauen argitaratze ofiziala arteko hilabeteei dagozkien diru-laguntzak eska daitezke argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2017ko otsailaren 24an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

Iragarkiaren kodea: F1702605