50. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERDIALDEKO KIROL, GIZARTE ETA KULTUR ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2017ko aurrekontu orokor eta bakarra. Behin betiko onespena

2017ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 27an, Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen 2017ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarraren eta haren betearazpen oinarrien hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko epea iragan eta inork aurrekontuaren aurka erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluan xedatuarekin bat.

Hori dela eta, 6/1990 Foru Legearen 277.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena ematen da argitara, orok jakin dezan.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileen lansariak: 75.080,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 29.200,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza gastuak: 200,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 8.500,00 euro.

Gastuak, guztira: 112.980,00 euro.

SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 35.905,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 77.075,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 112.980,00 euro.

Tafallan, 2017ko otsailaren 24an.–Mankomunitateko burua, Pedro Leralta Piñán.

Iragarkiaren kodea: L1702470