50. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZURRUN

2017ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Ultzurrungo Kontzejuko Batzarrak, 2016ko abenduaren 20an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2017ko aurrekontu arrunta eta hura betearazteko oinarriak. Erabakia 2017ko 24. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 3an, eta, inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsirik gelditu da.

Hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

SARRERAK:

3. kapitulua: 6.710,00 euro.

4. kapitulua: 8.800,00 euro.

5. kapitulua: 39.260,00 euro.

7. kapitulua: 9.300,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 64.070,00 euro.

GASTUAK:

2. kapitulua: 24.520,00 euro.

4. kapitulua: 1.050,00 euro.

6. kapitulua: 38.500,00 euro.

Gastuak, guztira: 64.070,00 euro.

Ultzurrunen, 2017ko martxoaren 1ean.–Burua, Juan Jesús Yoldi Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1702447