50. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia,
Dámaso Zabalza kaleko 1eko eraikinean. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2017ko otsailaren 21ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 21-FEB-17 (4/CU).

Ikusirik Tokiko Gobernu Batzarrak 2016ko azaroaren 2an harturiko JOB 02-NOV-16 (6/UV) erabakia, hasiera batean onesteko Dámaso Zabalza kaleko 1eko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia, desjabetzearen onuraduna eraikinaren jabeen elkartea izanik. Gainera, espedientea jendaurrean egon da iragarkia paratuta 2016ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 17an, eta hemengo prentsan. Jendaurreko aldi horretan ez da alegaziorik aurkeztu, eta eta jarraikiz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan xedatuari eta Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.2.c) artikuluan nahiz aplikatzekoak diren gainerako arauetan xedatuari,

ERABAKI DA:

1.–Behin betiko onestea oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezia, Dámaso Zabalza kaleko 1eko eraikinean.

2.–Deklaratzea onura publikokoa eta nahitaezkoa dela Dámaso Zabalza kaleko 1ean beheko solairuan dagoen lokalaren 7,82 m²-ren okupazioa; beraz, Udalak desjabetzeko prozedurari ekinen dio, eraikin horretako jabeen elkartearen alde diharduen administrazio gisa.

3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ale bat Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentura (Etxebizitza Zerbitzua) igortzea.”

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun indarra duen Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta aplikagarri den gainerako legedian xedatua betetzeko, jakinarazpen balioa izan dezan interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Iruñean, 2017ko otsailaren 24an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1702496