50. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

2017ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Olorizko Udalak, 2017ko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2017ko plantilla organikoa, 2017ko aurrekontuen espedientearekin batera.

Beraz, erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxe honetako iragarki oholean agertuko da, eta 15 egunez jendaurrean egonen da aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, plantilla organikoa behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Oloritzen, 2017ko otsailaren 23an.–Alkate udalburua, José Francisco Aoiz Aranguren.

Iragarkiaren kodea: L1702440