50. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Aldaketa ordenantzan. Behin betiko onespena

Olaztiko Udalak, 2016ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa, tasak eta prezioak arautzen dituen udal ordenantza honetan:

“Honako arlo hauetan, zerbitzu publikoak eta jarduerak egiteko tasak eta prezio publikoak arautzen dituen udal ordenantza: aisialdiko ikastaroak, Udan euskaraz, Musika Eskola, elurra kentzeko zerbitzua eta aurri egoeran deklaratutako eraikin eta instalazioen eraiste lanak, sortzen ahal duten berehalako arriskua dela-eta Udalak jabearen ordez egiten dituenak”. Erabakia 2017ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 11n.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantzan egin aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Olaztin, 2017ko otsailaren 23an.–Alkatea, Mikel Azkargorta Boal.

ORDENANTZA, ZERBITZU PUBLIKOAK ETA JARDUERAK EGITEKO TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA, HONAKO ARLO HAUETAN: AISIALDIKO IKASTAROAK, UDAN EUSKARAZ, MUSIKA ESKOLA, ELURRA KENTZEKO ZERBITZUA, AURRI EGOERAN DEKLARATUTAKO ERAIKIN ETA INSTALAZIOEN ERAISTE LANAK, UDALAK EGITEN DITUENAK, LUDOTECA ZERBITZUA ETA KULTUR ETXEAN IZATEN DIREN EMANALDIAK

TARIFEN ERANSKINA

7. Kultur Etxean izaten diren emanaldiak:

b) Nafarroako Antzoki Sarearen bitartez programaturiko ikuskizunen prezioa:

–Haurrentzako/familientzako ikuskizunak: 3 euro (aurretik erosita: 3 euro).

–Helduentzako ikuskizunak: 6 euro (aurretik erosita: 6 euro).

Iragarkiaren kodea: L1702457