50. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2017ko zerga

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2017ko martxoaren 31n bukatuko dela Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergagatik 2017. urteari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Ordainagiri helbideratuak zergadunek emandako kontuetan kargatuko dira. Caixa Bank-Nafarroako Kutxaren, Rural Kutxaren eta BBVAren edozein bulegotan eta Udal Diruzaintzan ordaintzen ahalko da, ordainagiria aurkeztu ondotik. Epe hori iragandakoan, errekarguak eta legezko korrituak aplikatuko dira, eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak eginen dira.

Murchanten, 2017ko otsailaren 23an.–Alkatea, Tomás Aguado Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1702429