50. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Zirkulazioaren gaineko zerga ordaintzeko epea 2017rako (2017-03-03tik 2017-04-3ra arte)

2017ko martxoaren 3tik apirilaren 3ra arte izanen da denbora ordaintzeko, borondatezko epean, 2017ko zirkulazioaren gaineko zerga.

Ordainagiriak helbideratuta ez dituzten ibilgailuen titularrek, ordainketa gaztigatzeko orriarekin, ordaintzen ahalko dute herriko edozein banketxetan, adierazitako epean.

Helbideratutako ordainagiriak banketxera bidaliko dira 2017ko martxoaren 3tik aitzina.

Kobratu gabeko ordainagiriei %5eko errekargua ezarriko zaie.

Zorra ordaintzen ez bada, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko da. Diru-bilketa premiamenduzko prozeduraren bidez eginen da, eta horrek ekarriko du Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan adierazitako errekarguak ezartzea.

Martzillan, 2017ko martxoaren 1ean.–Alkate udalburua, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L1702631