50. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga. 2017ko ekitaldia

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2017ko martxoaren 13tik apirilaren 15era izanen dela Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren 2017ko ekitaldiko ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez.

Helbideratutako ordainagiriak 2017ko martxoaren 13an kargatuko dira kontuetan.

Ohartarazten da ere, ordaintzeko borondatezko epea iraganik, zorrak premiamendu bidean kobratuko direla, dagozkien errekarguak ezarrita Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Leitzan, 2017ko martxoaren 1a.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L1702634