2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FITERO
Hautetsi lanetan aritzean bilkura-sariak,
kalte-ordainak edo bestelakoak ordaintzea
Fiteroko Udalak, 2017ko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, bat etorririk Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluarekin eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 13. artikuluarekin:
140 euroko saria ezartzea, Udaleko osoko bilkuretara joateagatik.
120 euroko saria ezartzea, Informazio Batzordeen edo Koordinazio Batzordearen bilkuretara joateagatik.
Nolanahi ere, muga orokorra 30.000 euro izanen da, eta 10.000 euroko muga partziala izanen da alkatearen kasuan eta 3.000 eurokoa zinegotzienean.
Udalbatzako kideek kalte-ordainak eskuratzeko eskubidea dute karguan aritzeko benetako gastuen ordainetan, Nafarroako administrazio publikoetako langileendako urtero ordainsari arloetan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera, baldin eta gastu horiek behar bezala baimendu eta justifikatzen badira.
Erabaki hau atzeraeraginez aplikatuko da, 2017ko urtarrilaren 1etik aitzina.
Fiteron, 2017ko otsailaren 24an.–Alkatea. Raimundo Aguirre Yanguas.
Iragarkiaren kodea: L1702454