50. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FITERO

Ordenantza, gizartea eta ekonomia sustatzeko laguntzetarako. Hasierako onespena

Fiteroko Udalak, 2017ko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi du Fiteroko gizartea eta ekonomia sustatzeko laguntzak arautzen dituen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, bizilagun eta interesdunek hura aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; halakorik aurkeztu ezean, delako ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da.

Fiteron, 2017ko otsailaren 24an.–Alkate udalburua, Raimundo Aguirre Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1702453