Iragarkia
50. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 13a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Aldaketa 2017ko ordenantza fiskaletan. Behin betiko onespena
Lizarrako Udalak, 2016ko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 4, 18, N.1.1, N.1.5, N.1.6 eta N.1.11 udal ordenantzak aldatzea, hain zuzen ere honako hauek arautzen dituztenak: agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak; autobus geltokiko zerbitzuak emateko tasak; kirol instalazioak eta eskolako lokal eta instalazioak erabiltzeko prezio publikoak, eta lokalak errentan uzteko tarifak; “María Vicuña” Gazteriaren Etxea erabiliz gazteriaren eta Udaleko alorren jarduerak egiteko prezio publikoak; kirol jarduerak egiteko prezio publikoak eta hiria eta bere ingurua bisitatzeko zerbitzuaren prezio publikoak (2016ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 21ean argitaratua).
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu ordenantzako aldaketak behin betiko onetsi dira, eta argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.
Lizarran, 2017ko otsailaren 3an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.
ORDENANTZA FISKALA
4. ORDENANTZA
ORDENANTZA, AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz. (100. artikulua eta hurrengoak).
Zergapeko egintza
2. artikulua. Ordainarazpen honen xedea da udal organoek eta agintariek administrazioko tramiteak egin, agiriak luzatu edo horien gain ardura duten udal organo eta agintariek egiten duten jarduera administratiboa, alderdi batek eskatua:
1. Planoen kopiak.
2. Ziurtagiriak.
3. Fotokopiak.
4. Arma txartelak.
5. Eskola garraiorako baimenak.
6. Lizentzia eta baimenak ziurtatzeko tituluak, salbu eta luzatzen badira, horiek ematerakoan, aldatzerakoan edo, tasapean berraztertzerakoan.
7. Agiriak konpultsatzea.
8. Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.
9. Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak.
Sortzapena
3. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak agiria luzatu edo tramitatzeko eskabidea aurkeztean sorraraziko dira, eta agiri hori ez da emanen, edo, hala behar badu, ez da tramitatuko, baldin eta lehenago ordaindu ez bada, eta hori egiaztatu behar duen ordainagiria eman ez bada.
Subjektu pasiboak
4. artikulua. Ordaintzeko beharra dute tasa honen xedea diren agiriak egin edo tramitatzeko eskatzen dutenek.
Tarifak
5. artikulua. Ordaindu beharreko tasak ordenantza honen eranskinean azaltzen dira.
Kudeaketa arauak
6. artikulua. Diru-bilketarako arau bereziak ezartzen dira, hain juxtu ere hauek:
a) Ziurtagiriak luzatzeko tasak eskabidea egiten den unean berean ordaindu beharko zaizko Erregistroko arduradunari.
b) Agiri konpultsatuak egiteagatik, tasak horien departamentuan ordainduko dira, eskatzearekin batera. Departamentuak kontuen berri eman beharko du.
c) Arma txartelak tramitatzeko tasak udal bulegoetan ordaindu beharko dira.
d) Etxebizitzen deskalifikazioak eginez gero ordaindu beharko litzatekeen zenbatekoari buruzko kontsultak interesdunak aldez aurretik eskatuta eginen dira eta eranskinean azaltzen den diru kopurua gordailutan utzita; hura deskalifikazioagatik ordaindu beharreko zenbatekotik kenduko zaio. Deskalifikazioa egiten ez bada, ez da itzuliko berme gisa jarritako gordailua.
7. artikulua. Zirkulazioaren gaineko udal zerga Lizarrako Udalean ordaindu beharko da; Probintziako Trafiko Zuzendaritzan alta egin ahal izateko, behar-beharrezkoa izanen da ibilgailuaren titularra bertako Udalean erroldatzea.
AZKEN XEDAPENA
Ordenantza honek testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
TARIFEN ERANSKINA
I. epigrafea.–Lizarrako planoak eta planoen kopiak.
–Planoen fotokopiak, metro lineal bakoitzeko: 1,50 euro.
–Lizarrako herriko plano bakoitzeko: 2,00 euro.
II. epigrafea.–Ziurtagiriak.
–Ziurtagiriak, diligentziak, ediktuak etab. egiteagatik: 1,50 euro.
–Artxiboko ziurtagiriak egiteagatik: 4,00 euro.
–Katastroko orriak emateagatik: 1,50 euro.
–Lurzatiaren zedula bakoitzeko: 0,60 euro.
–Ordainagiriaren kopia bakoitza: 1,00 euro.
Egiaztagiriarekin batera planoa edo/eta fotokopia -eginbidetua edo ez- badoa, I, III eta IV. epigrafeetatik dagokion tasa ere eskatuko da.
III. epigrafea.-Fotokopiak.
–DIN A-4 fotokopiak: 0,10 euro.
–DIN A-3 fotokopiak: 0,15 euro.
–Artxibatutako dokumentazioaren fotokopiak: 1,00 euro.
IV. epigrafea.–Konpultsak.
–Agirien konpultsak: orri bakoitzeko 0,20 euro.
V. epigrafea.–Inprimakiak.
–Zirkulazioaren gaineko zergaren alten eta aldaketen inprimakiak: 0,25 euro.
VI. epigrafea.–Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.
–Ordenantza bakoitza: 5,00 euro.
–Aurrekontu bakoitza: 5,00 euro.
–Informazioa CDetan: 5,00 euro.
–Informazioa disketeetan: 5,00 euro.
VII. epigrafea.–Etxebizitzak deskalifikatzeko txostenak luzatzea.
–Babes ofizialeko etxebizitzak deskalifikatzeko behar diren txostenengatik: 44,11 euro.
VIII. epigrafea.–Udaltzaingoaren txostenak.
–Udaltzaingoak egindako txostenak: 74,38 euro.
IX. epigrafea.–Udalaren Bulego teknikoak txostenak ematea.
–Udal arkitektoak egindako txostenak:
- Hirigintzako argibide eskaerak: 75,00 euro.
- Gehitutako ordu bakoitzeko: 20,00 euro/ordua.
X. epigrafea.–Arma txartelen tramitazioa.
–Txartel bakoitza: 13,10 euro.
IX. epigrafea.–Eskola garraiorako baimena.
–Baimen bakoitza: 13,10 euro.
IX. epigrafea.–Espedientea mamitzea eta azterketa egiteko eskubideak.
–Inskripzio bakoitzeko: 10,00 euro.
18. ORDENANTZA
ORDENANTZA FISKALA, AUTOBUS GELTOKIKO ZERBITZUAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.
Zergapeko egintza
2. artikulua. Zergapeko egintza erabilera hauetako ondoko zerbitzuak egiteak sortzen du:
a) Udalaren baimenez, bidaiariak garraiatzeko enpresek administraziorako lokalak –leihatilak– erabiltzea.
b) Baimendutako enpresek geltokiaren gibelaldean dagoen jabari publikoko lurzoruaren erabilera pribatiboa egitea, bidaiarien garraio zerbitzuko autobusak gelditu eta aparkatzeko.
c) Geltokiko zerbitzu orokorrak erabiltzea.
d) Kontsigna erabiltzea.
Subjektu pasiboak
3. artikulua. Ondoko hauek daude beharturik ordenantza honetan ezarritako tasak ordaintzera:
a) Bidaiarien garraiorako enpresak, geltokiaren gibelaldeko jabari publikoko espazioa eta lokalak erabiltzeagatik.
b) Partikularrak, geltokiko zerbitzu orokorrak eta kontsigna erabiltzeagatik.
Sortzapena
4. artikulua. 1. Enpresen administrazioetarako lokalak erabiltzeko tasa urtarrilaren 1ean sortuko da urtero, eta zergaldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera urte hartan hasten edo bukatzen den kasuetan, orduan zergaldia horren arabera moldatuko baita, kuotaren hiruhilekoko hainbanaketa eginez.
2. Geltokiaren gibelaldeko jabari publikoko espazioa, geltokiko zerbitzu orokorrak eta kontsigna erabiltzeko tasak erabilera bakoitzarekin sortuko dira.
Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak
5. artikulua. Geltokian bidaiariak hartu edo uzten dituzten garraio enpresek bilduko dituzte geltokiko zerbitzu orokorrak erabiltzeagatik ordaindu beharreko tasak.
Kontsigna zerbitzua ustiatzeko Udalaren baimena duten enpresek bilduko dituzte kontsigna erabiltzeagatik ordaindu beharreko tasak.
6. artikulua. Geltokiaren gibelaldeko jabari publikoko espazioa eta geltokiko zerbitzu orokorrak erabiltzeagatik sortutako tasak hiruhilero ordainduko dira. Horretarako, hiruhilekoko lehenengo hamabost egunetan, bidaiarien garraio-enpresa bakoitzak aitorpena aurkeztu beharko du, eta bertan adierazi, aurreko hiruhilekoan zenbat irteera eta sarrerako zerbitzu egin zituen, eta horietan zenbat bidaiari sartu ziren Geltokira, edo handik irten.
Kontsigna zerbitzua erabiltzeko, takilako giltza eskatu beharko da eta aldi berean tasa ordaindu eta 2,00 euroko fidantza utzi. Interesdunak takilako giltza itzultzen duenean itzuliko zaio fidantza. Takilen ordutegia, autobus geltokiko leihatilek dutenaren berdina da.
7. artikulua. Udalak Autobus geltokiko lokalak eta instalazioak erabili eta ustiatzeko baimena kentzen ahal die enpresei, ordenantza honetan ezarritako baldintzak betetzen ez badituzte.
8. artikulua. Udalak zilegi izanen du lankidetza hitzarmenak sinatzea enpresa erabiltzaileekin, Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 108.2 artikuluan aipatu moduan.
TARIFEN ERANSKINA
HALL EDO GELTOKI SARRERAKO ZERBITZUAK | ZENBATEKOA |
1.–Administrazioetarako lokalak eta takilen gela erabiltzeagatik, urteko kuota bakarra | 2.124,31 |
2.–Kontsigna erabiltzeagatik | 2,00 euroko tasa 2,00 euroko fidantza |
AUTOBUS GELTOKIAREN GIBELALDEKO EREMU PUBLIKOA | ZENBATEKOA |
3.–Geltokiaren gibelaldean dagoen jabari publikoko lurra, bidaiarien garraio zerbitzuko autobusak gelditu eta aparkatzeko erreserbatutakoa, erabiltzeagatik, sartzen den zerbitzu bakoitzetik, eta ateratzen den zerbitzu bakoitzetik | 1,52 |
Tarifa murriztua aplikatuko zaie 10 Km baino gutxiagoko distantzia egiten duten zerbitzuei, egunean egindako zerbitzu kopuruaren arabera, goian aipatutako tarifa normalei ondoko beherapenak aplikatuz: | |
–6 zerbitzu arte egunean: | %25 |
–Egunean 6 zerbitzu baino gehiago emanez gero, guztiei aplikatuko zaie | |
4.–Noizean behineko zerbitzuak eta zerbitzu bereziak, sarrera edo irteera bakoitzeko | 1,55 |
ZERBITZU OROKORRAK | ZENBATEKOA |
5.–Geltokiko zerbitzu orokorrak erabiltzeagatik, geltokitik atera edo geltokira ailegatzen den bidaiariari saldutako txartel bakoitzeko | 0,12 |
1.1 ARAUA
KIROL INSTALAZIOAK ETA ESKOLETAKO LOKAL ETA INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK, ETA LOKALAK ERRENTAN UZTEKO TARIFAK
Aplikazio arauak
1.–Ez da prezio publikorik eskatuko kasu hauetan:
a) Eskolako instalazioak eta lokalak erabiltzen badira honela:
a.1) Eskola orduetan erabiltzen badira eta ikastetxeak berak baimenduta.
a.2) Eskola orduetatik kanpo erabiltzen badira, ikasleen guraso elkartearen edo ikasleen beraien jardueretan, Eskola Kontseiluak onetsirik, edo Lizarrako Udalak sustatuta edo antolatuta.
b) Udalak egungo eta etorkizuneko Udalaren kirol instalazioetan baimentzen duen erabilera, eskolako (lehen hezkuntza eta derrigorrezko bigarren hezkuntza) heziketa fisikoko programak garatzeko eskola orduetan.
Artikulu honetan arautzen denari dagokionez, dagokion udal organoak definituko du zein diren irakastorduak eta zein eskolarik gabeko edo eskolaz kanpoko orduak, indarra duten xedapenei jarraikiz.
2.–Udalaren kirol instalazioetan edo eskoletako areto edo instalazioetan sartzeko txartela edo Udalaren baimena lortzen den unean kobratuko da behar den prezio publikoa.
3.–Egun baterako balio duten sarrerak edo txartelak instalazioetan sartzeko unean luzatuko dira. Hortaz, diru-bilketarako arau berezia izanen da prezio publikoak Udalaren diru-bilketa zerbitzuei ordaindu behar izatea. Haiek behar diren sarrerak emanen dituzte, ordainagiritako balioko baitute.
4.–Udalaren kirol instalazioak hilabeteka edo denboraldika erabili ahal izateko, abonamenduak edo sarrerak espresuki zehazten den maneran luzatuko dira.
5.–Erabiltzaileek berekin gorde behar dituzte sarrerak edo instalazioak edo lokalak erabiltzeko baimenak, haien barnean dauden bitartean, eta erakutsi beharko dituzte bertako langileek eskatuz gero.
6.–Kirol entitateek, sarrera ordaintzen duten ikusleak izan ohi dituzten liga, txapelketa edota lehiaketetan parte hartzen dutenean eta horietako sarrerak entitatea finantzatzeko kobratzen direnean, arautu egin ahalko dute sarreraren prezioa, lehiaketako partiduak udal instalazioetan egiten direnean.
7.–Instalazioen zaintzaileek sarrerak eskatu eta horri uko egitea arau-hauste soila izanen da.
8.–Arau-haustetzat hartuko da Udalaren kirol instalazioetara edo eskoletako areto eta instalazioetara behar den sarrerarik edo baimenik gabe sartzea.
9.–4. epigrafean aipatu diren lokalak dohainik utziko zaizkie beste administrazio edo entitate publikoei, baita irabazteko asmorik gabeko entitate pribatuei ere, betiere lokal horiek Udalak zuzenean kudeatzen baditu eta horien erabilerak bat egiten badu lan ordutegiarekin.
10.–Zezen-plazan eta Foruen plazako erabilera anitzeko gelan ez dira doakoak izanen erabili aurretik sortutako gastuak, ez eta kontsumoak ere.
TARIFEN ERANSKINA
1. epigrafea.–Udalaren pilotalekua (Lizarra).
–Kantxa ordubete, partikularrentzat: 12,50.
2. epigrafea.–Oncineda idorpea.
–Kantxaren prezioa, ordubete: 12,50.
3. epigrafea.–Remontival pilotalekua.
–Pilotalekua erabiltzeagatik, ordu bakoitzeko: 15,80.
–Squasha erabiltzeagatik, ordu bakoitzeko: 7,30.
–Udalak instalazioak erabiltzeagatik, pilotalekua ordu bakoitzeko: 10,00.
–Udalak instalazioak erabiltzeagatik, squasha ordu bakoitzeko: 3,40.
–Instalazioak kirolaz kanpo erabiltzeko:
- Lanegunetan:
- Egun erdia: 237,30.
- Egun osoa: 401,73.
- Jaiegunak:
- Egun erdia: 401,73.
- Egun osoa: 602,72.
4. epigrafea.–Lokalen errentamenduak.
–Kultur Etxeko bilkura aretoa erabiltzeagatik, egun bakoitzeko: 55,58 euro.
–Musika Eskolako bilkura aretoa erabiltzeagatik:
- 09:00 - 15:00, astelehenetik ostiralera, ordu bakoitzeko: 32,74 euro.
–Musika Eskolako bilkura aretoa erabiltzeagatik:
- Larunbat eta igandeak, ordu bakoitzeko: 32,74 euro.
–Musika Eskolako bilkura aretoa erabiltzeagatik:
- 15:00 - 22:00, astelehenetik ostiralera, ordu bakoitzeko: 16,58 euro.
–Musika Eskolako gelak erabiltzeagatik, ordu bakoitzeko:
- 09:00 - 15:00, astelehenetik ostiralera: 23,49 euro.
–Musika Eskolako gelak erabiltzeagatik, ordu bakoitzeko:
- Larunbata edo igandea: 23,49 euro.
–Musika Eskolako gelak erabiltzeagatik, ordu bakoitzeko:
- 15:00 - 22:00, astelehenetik ostiralera: 6,67 euro.
–Erabilera anitzeko gela, Foruen plazakoa, egun bakoitzeko: 113,54 euro.
–Zezen-plaza erabiltzeagatik, egun bakoitzeko: 178,20 euro.
–Teknologia zentroko bilkura aretoa erabiltzeagatik.
1.5 ARAUA
MARIA VICUÑA GAZTERIAREN ETXEA ERABILIZ GAZTERIAREN ETA UDALEKO ALORREN JARDUERAK EGITEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA
Aplikazio arauak
1.–Erabiltzaileak behartuak egonen dira zerbitzuak ordaintzera.
2.–Prezio publikoak ikastaroak antolatzen dituen batzordearen egoitzan ordainduko dira.
3.–Zerbitzu hori norberarentzat ez beste inorentzat izanen da eta matrikulatua dagoen harexek bakarrik erabil dezake.
4.–Udalaren Gazteriaren Batzordeak eta beste alorren batzordeek barne arauak ematen ahalko dituzte beren jarduerak antolatzeko.
5.–Udal honetako Gazteriaren Batzordeak eta beste batzordeek programaturiko jarduerak eta ikastaroak antola ditzakete.
Gazteria
6.–Gazteria Batzordeak erabakiko du Gazteriaren zerbitzuak antolatzen dituen ikastaroen eta jardueren prezioa, ikastaroaren ordu kopuruaren eta guztirako kostuaren arabera (zuzeneko kostua gehi zeharkako kostuaren %). Antolatzen den jarduerak helburu sozial eta/edo komunitario nabarmena badu, ikastaroak eta jarduerak doakoak izaten ahalko dira.
7.–Gazteriaren Batzordeak antolatzen dituen ikastaroetan izena ematen duten pertsonen %50ek nahitaez 30 urtetik beherakoak izan behar dute.
8.–30 urtetik beherakoek %25eko murrizketa izanen dute, gutxienez ere, ikastaroetako kuotetan.
9.–Kontzertuetarako eta bestelako ikuskizunetarako sarrerak kasuan kasuko gastuaren arabera ezarriko dira.
Berdintasunaren Alorra
10.–Berdintasunaren Batzordeak erabakiko du Berdintasunaren Alorrak programatzen eta gauzatzen dituen ikastaroen prezioa, ordu kopuruaren eta ikastaroaren kostuaren arabera (zuzeneko kostua gehi zeharkako kostuaren %). Udal honetako Berdintasunaren Alorrak antolatzen dituen ikastaro, tailer eta bestelako jarduera edo zerbitzuak doakoak izan ahalko dira, salbuespenez, Gizarte Zerbitzuetatik edo Udalaren beste alorretatik bidalitako pertsonentzat, behar bezala justifikatuta.
“María de Vicuña” Gazteriaren Etxeko gelen erabilera.
a) Edozein pertsona, talde edo elkartek eskatu eta lor ditzake “María Vicuña” Gazteriaren Etxeko gelak. Ebazpen judizialaren bidez legez kanpokotzat jotako elkarteak baztertuta geldituko dira, besterik gabe.
b) Toki eta ordu berean bi jarduerak bat eginez gero, bakarrik ere ez baztertzeko moduak bilatuko dira. Ezinezkoa bada, lehentasun ordena ezarriko da irizpide hauen arabera:
–Udalaren Gazteria Alorrak antolatutako jarduerak.
–Lizarrako gazte elkarteek eta gazteek antolatutako jarduerak.
–Gazteriaren alorrerako interesekoak diren jarduerak, hitzarmen, akordio eta lankidetzen bitartez arautuak.
–Udaleko beste departamentu batzuek antolatutako jarduerak.
–Lizarrako 30 urtetik gorako pertsonek edo gazte ez direnen elkarteek antolatutako jarduerak.
–Estellerriko gazteek edo elkarteek antolatutako jarduerak.
–Eskatzeko ordena.
–Jarduera pribatuak.
c) Hainbat tasa ezarri dira, nork egiten duen eskaera:
–Gazte elkarteak (erabilera partikularra) eta 30 urtez azpiko gazteak (banakako erabilera).
–Gazte ez direnen elkarteak eta 30 urtetik gorako pertsonak.
–Jarduera pribatuak edo irabazi asmokoak.
–Sindikatu, alderdi politiko, kooperatiba, auzo elkarte, jabe edo jabekideen elkarte, gremioetako elkarte eta antzeko entitateei, irabazi asmorik gabekoak badira, jarduera pribatuentzat edo irabazi asmokoentzat ezarritako tasen %50 aplikatuko zaie haien talde interesak bultzatu, tratatu eta defendatzeko jarduerak egiteagatik.
–Komenigarritzat joz gero, fidantza ordaintzeko eskatuko da.
–Ikastaro edo jarduera bat egiteko sala bat alokatu nahi duten pertsona edo entitate pribatuendako, eta hori interesekoa bada Gazteria Alorrerako edo Udalaren beste alorretarako, eta tarifa entitate pribatua balitz bezala ez kobratzeko, baldintza hauek proposatu ditugu:
- Eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte Gazteriaren Etxean edo dagokion alorrean: jardueraren proiektua (ikastaroaren helburuak, irakasgaia, ordainak, datak eta ordutegiak, aurreikusitako parte-hartzaile kopurua, ikasleei kobratu beharreko prezioa eta erabili beharreko materialak, irakasleen datuak, denek jaso beharko dute genero ikuspegia eta inklusiokoa), curriculuma eta lagapenak eskatzeko orria.
- Gobernu Batzordeak eskabidea onetsiko du, Gazteriaren Batzordearen edo kasu bakoitzean dagokion udal batzordearen txostena jaso ondotik.
- Eskatzaileek beren gain hartuko dute jardueraren arriskua eta mentura.
- Pertsona edo entitate hauendako tasak, Udalaren ordenantza fiskalek Gazteriaren Etxearen erabilerari dagokionez ezartzen dutenaren arabera, gazte ez direnen taldeendakoen modalitatekoak izanen lirateke, entitate pribatuendakoen ordez, eta gazte taldeendakoa, parte-hartzaileen %50, gutienez ere, 30 urtetik beherakoak eta 12 urtetik gorakoak badira.
- Eskatzaileek parte-hartzaileen kopurua eta horien datuak adierazi beharko dituzte ikastaroa hasi ondoren eta ikasle berri batek ikastaroari ekiten dionean, asistentzia zerrenden bidez eta memoria bat prestatuta, ikastaroa bukatzen denean.
- Gelaren alokairua ordainduta eta kontuan harturik parte-hartzaileen kopurua eta ikastaroaren kostua, eskatzaileak ezin du 40 euro orduko baino etekin handiagoa izan, salbu eta ikastaroa antolatzen duen alor arduradunak ezarritako salbuespen kasuetan.
- Aipatu etekin hori baino handiagoa badauka, Lizarrako Udalaren Gazteriaren Etxeko bulegoetan sartuko da, “lagapen” gisa.
- Irakasle bakoitzak ezin izanen du astean 4 ordu baino gehiago eskatu tailerrak egiteko; justifikatutako kasuetan soilik handituko da ordutegia, goizak lehenetsiz, eta Berdintasunaren Alorrak aldez aurretik baloratu beharko du.
- Tailer bakoitzak gutxienez ere 8 parte hartzaile izan beharko ditu hasteko, eta betiere gelaren ezaugarrien menpe egonen da.
d) Ez zaie tasak ordaintzeko eskatuko:
–Lizarrako Udalak eta beste administrazio edo entitate publikoek jarduerak sustatu eta antolatzen dituztenean, gelak dohainik utziko dira.
–Gazteen talde eta elkarteek, baita bestelako elkarte sozialek ere, bazkideentzat eta hala ez direnentzat jarduerak dohainik antolatzen dituztenean, doan utziko dira gelak Gazteriaren Etxeko programazio batzordeari eskatu ondotik.
–Komenigarritzat joz gero, fidantza ordaintzeko eskatuko da.
Gazteriaren Etxeko materialak mailegatzeko zerbitzuaren araudia
a) Materialak eta ekipoak “María Vicuña” Gazteriaren Etxetik kanpora erabiliak izateko mailegu zerbitzua hauendako da: Lizarrako gazte elkarteak, 30 urte baino gutiagoko gazteak, batez ere Lizarrako gazte ez direnen elkarte eta taldeak eta Lizarrako Udaleko zerbitzuak. Materialak lagatzeko, jarduerak irabazi asmorik gabeak izan beharko dira eta behar bezala justifikaturik egon beharko dira Gazteriaren Batzordean edo, bestela, dagokion batzordean.
b) Materiala “María Vicuña” Gazteriaren Etxeari eskatuko zaio, eta salak lagatzeko lehentasun ordena bera ezarriko da eskabide bat baino gehiago dagoelarik. Horretarako paper bat bete beharko da materiala jasotzen duen pertsonaren datuekin.
c) “María Vicuña” Gazteriaren Etxeak baieztatuko du buruz buru, Gazteriaren Batzordean bertan edo telefonoz edo idatziz, eskatutako materiala mailegatzeko aukerarik dagoen edo ez.
d) Entitate eskatzaileak bere gain hartuko du materialaren inguruko zamalanak eta garraioa, bai hartzean bai itzultzean.
e) Materiala hartzen duenak konpromisoa hartuko du hura garbi eta erabiltzeko baldintza hoberenetan itzultzeko aurreikusitako egunean.
f) Eskaerak ahalik eta lasterren ezeztatuko dira, eta inoiz ere bi egun baino gehiagoko epean.
g) Orokorrean, materiala ez da 2 egun baino gehiagorako mailegatuko. Aparteko kasuetan luzapena eskatzen ahalko da.
Fidantza eta kuota
a) Eskatutako artikulu bakoitzarekin halako diru kopuru baten gordailua ezarri da (taulan adierazten den bezala) fidantzatako.
b) Eskatutako artikulu bakoitzarekin halako diru kopuru baten ordainketa ezarri da (taulan adierazten den bezala) maileguko kuotatako.
c) Materiala eramateko dagozkion fidantza eta maileguko kuota ordaindu behar da lehenik.
d) Fidantza aste batean itzuliko da materiala itzultzen den egunetik hasita, hura berrikusi eta egiaztatu ondoan.
e) Gazteriaren Batzordeak onetsi eta diruz lagundutako jardueretarako fidantza bakarra ezarriko da.
Gorabeherak
a) Materiala mailegatzen duten pertsona edo entitateek gertatzen diren goiti-beheiti guztien berri eman beharko dute (galera, kalte, zikinkeria edo berandutzea bueltatzean...) ahalik eta lasterren. Berri emate horrek ez ditu pertsonak edo entitateak salbuesten gertatutako goiti-beheitien ondorioz beren gain hartu behar dituzten erantzukizunetatik.
b) Materiala gaizki erabiltzeagatik hura galtzen, hondatzen edo zikintzen bada, “María Vicuña” Gazteriaren Etxeak edo dagokion alorrak eragindako gastuak deskontatuko ditu fidantzatik (konponketa, piezak berriz ere jartzea edo materialak erabiltzeko maneran egoteko lanak) eta horien batura fidantza bera baino handiagoa bada, zenbatekoaren gainerakoa eskatzen ahalko zaio materiala eraman duen pertsonari edo entitateari.
c) Gazteriaren Etxeak edo dagokion alorrak egokiak iruditzen zaizkion neurriak hartuko ditu arau hauek betetzen ez badira edo materiala modu desegokian erabili dela hautematen bada.
TARIFEN ERANSKINA
I. epigrafea.–Agirien inprimaketa.
–Ordenagailutik inprimatutako orria: 0,10 euro.
–DIN-A4 fotokopia: 0,10 euro.
II. epigrafea.–Autobus txartelak.
–Joan-etorriko txartelak, gaupasako autobusetan: 5,00 euro.
III. epigrafea.–María de Vicuña Gazteriaren Etxearen erabilera.
GAZTE TALDEAK (erabilera partikularra) eta 30 URTETIK BEHEITIKO GAZTEAK (banakako erabilera) | GAZTE EZ DIRENEN ELKARTEAK ETA 30 URTETIK GOITIKOAK | JARDUERA PRIBATUAK EDO IRABAZI ASMOKOAK | |
ORDENAGAILUEN ARETOA: | |||
Gela osoa (euro/orduko) | 5,30 | 6,40 | 32,00 |
Banaka erabiltzeko (euro/orduko) | 1,10 | 1,60 | |
*OSTATUA (14 urterik beheitikoen urtebetetzeak) (euro / ordua) | 10,15 | ||
ENTSEGUETARAKO ARETO HORNITUA (euro/ordua) | 3,20 | 4,30 | |
ENTSEGUETARAKO ARETO HORNITU GABEA (euro/ordua) | 1,10 | 1,60 | |
IKASTAROETARAKO SUKALDEA (euro/ordua) | 5,30 | 6,40 | 32,00 |
ERABILERA ANITZEKO ARETOA (euro/ordua) | 5,30 | 6,40 | 106,00 |
IKASTAROETARAKO ARETOAK (euro/ordua): | 2,10 | 2,65 | 21,00 |
JENDE GUTIKO IKASTAROETARAKO SALAXKA (euro/ordua) | 1,10 | 1,60 | 15,00 |
BILERETARAKO BULEGOA (euro/ordua) | 1,10 | 1,60 | |
ERABILERA ANITZEKO II. ARETOA (euro/ordua) | 5,30 | 6,40 | 106,00 |
GAZTE ESPAZIOKO KARNETA (Gazte espazioko salak eta jarduerak) (euro/urtea) | 5,00 | ||
Taberna haurren urtebetetze ospakizunetarako erabili ahalko da soilik astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara. Asteazken, ostiral, larunbat eta igandeetan eskura egonen da gazte espazioko programetarako (tailerrak, ping-pong txapelketak...) eta gazte arterako (kontzertuak, antzerkia...), esklusiboki gazteendako edo gazteek beraiek onetsi dutenerako. Inola ere ez dira espazioak lagako jaunartzeak, bataioak edo familiako festak ospatzeko. Alokatutako aretoek aire egokitua badute eta hura erabiltzen bada, tarifa %25 igoko da haren kostuari aurre egiteko. Gazteek areto bat modu jarraian edo noizean behin erreserbatu nahi badute dagokion tasa ordainduko dute edo Gazteriaren Etxeko lagapenetarako txartela egin ahalko dute, urte guztirako 5 euroko kostuarekin. Gazte espazioko txartelak 5,00 euroko prezioa du eta Gazteriaren Batzordeak antolatutako jardueretan beherapenak lortzeko balio du. IV. epigrafea.–Eskura dagoen materiala, fidantzak eta tarifak. |
MATERIALAK | FIDANTZA | TARIFA, GAZTEEN ELKARTEAK ETA 30 URTETIK BEHERAKOAK | TARIFA, GAZTE EZ DIRENEN ELKARTEAK ETA 30 URTETIK GOITIKOAK |
SOINU EKIPO TXIKIA, OSORIK (Honako hauek sartzen dira: mini-jack RCA egokigailua, gehi mikrofonoa kablearekin) | 50,00 euro | 10,00 euro/eguna | 14,00 euro/eguna |
*SOINU EKIPO HANDIA, OSORIK | 50,00 euro | Dohainik | 50,00 euro/eguna |
PROIEKTAGAILUA | 15,00 euro | Dohainik | 2,50 euro/eguna |
* Soinu ekipo handia osorik mailegatzeak berekin dakar teknikari espezialista batek erabili behar izatea; hura kontratatzeko kostuak entitate eskatzailearen kargura izanen dira, Gazteriaren Batzordetik pasa ondoren. Soinu ekipo txikia eta handia erabiliko dira soilik irabazi asmorik gabeko jarduketetarako. | |||
Udalaren beste eraikin batzuetako aretoak alokatzea
(Lizarra pilotalekua, Kultur Etxea...)
Gazteriaren Etxean tokia falta denez, tailerrak egin dira hortik kanpo: Lizarra pilotalekuko tabernan, altzariak zaharberritzekoa, ostegun eta ostiraletan, eta Kultur Etxeko argazkigintzako aretoan, berriz, paswordekoa. Lizarrako Udalak espazio horietarako alokairu kuota bat ezarri du, tailerrak edo bestelako jarduerak egiteko, horiek Udaletik kanpoko jendeak eskatzen baditu eta Gazteriaren Etxean tokirik ez badago, eta betiere ordenantza honen esparruan. Kuota 2,65 euro/ordua izanen da.
1.6 ARAUA
KIROL JARDUEREN ZERBITZUA EMATEKO PREZIO PUBLIKOAK
Aplikazio arauak
1.–Ordaindu beharra sortzen da ikastaroetan, jardueretan, txapelketetan eta abar parte hartzeko inskripzioa egiten denean, eta partehartzaileek ordaindu beharko dute.
2.–Prezio publikoak Lizarrako Udalaren egoitzan ordainduko dira.
3.–Udal honetako Kirol Batzordeak programaturiko kirol jarduerak eta ikastaroak antolatu ahalko dira.
4.–Gerontogimnasia jardueran izena emateko beharrezkoa da 64 urte beteak izatea inskripzio urtean. Orobat, 64 urtetik beherakoak ere onartu ahalko dira –Kirol Batzordeak baloratu ondotik–, baldin eta gutxienez ere %33ko desgaitasuna duela frogatzen duen ziurtagiri ofiziala eransten bada.
TARIFEN ERANSKINA
I. epigrafea.–Jardueretan izena ematea eta irakaskuntza.
–Gerontogimnasia (64 urtetik goitikoak): 40,00 euro.
1.11 ARAUA
HIRIA BISITATZEKO ZERBITZUA EMATEKO PREZIO PUBLIKOA
1. artikulua. Kontzeptua.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, udal honek Lizarra eta bere ingurua ikusteko bisita gidatuen zerbitzu publikoa emateko prezio publikoa arautzen duen ordenantza/araua ezarri du.
2. artikulua. Izaera.
Bisita gidatuen zerbitzu publikoaren prestazioagatik ordaindu beharreko kontraprestazio ekonomikoak prezio publikoaren izaera du, udal honen eskumeneko zerbitzu publiko baten prestazioa delako eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100.2 B artikuluan zehaztutako inguruabarrik ez dagoelako.
3. artikulua. Ordaintzera behartuta daudenak.
Ordenantza honetan ezarritako prezio publikoa ordaintzera behartuak daude Lizarra eta bere ingurua ikusteko bisita gidatuetan ematen diren zerbitzuen edo jardueren onuradun direnak.
4. artikulua. Kobrantza.
1. Bisita gidatuen zerbitzu publikoa egiten hasten den une berean sortzen da prezio publikoa ordaindu beharra.
2. Jarduketa edo espedientea abiarazten duen eskabidea aurkezten denean.
3. Subjektu pasiboari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla-eta, zerbitzu publikoa egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.
4. Subjektu pasiboari leporatu ahal zaizkion arrazoiak direla-eta, zerbitzu publikoa egiten ez bada, ordaindutako zenbatekoa ez zaio itzuliko.
Ordenantza honen ondorioz sortzen diren zorrak premiamendu bidez ordainaraziko dira.
5. artikulua. Zenbatekoa.
Ordenantza honetan araututako prezio publikoaren zenbatekoa atal honetan jasotako tarifetan zehaztuko da.
–Bisita motaren arabera tarifa hauek ezarri dira:
- 3,00 euro: bisita gidatuak.
- 5,00 euro: bisita antzezleen laguntzarekin eta dastaketa eskaintzen dutenak.
–Euro bateko beherapenak erretiratu, langabetu eta familia ugariendako, eta ikasle txartela eta gazte txartela dutenendako.
–12 urtetik behetikoak, heldu batek lagundurik: doan.
6. artikulua. Erreserben eskaera.
Erreserba eskaera Estellerriko Turismo Partzuergoaren bulegoetan eginen da edo Turismo Bulegoan. Hona helbideak:
–Estellerriko Turismo Partzuergoa: Coronación plaza, 1. Telefonoa: 948546503. E-maila: admon@turismotierraestella.com.
–Turismo Bulegoa: San Nikolas kalea, 3. Telefonoa: 948556301. E-maila: oit.estella@navarra.es
7. artikulua. Erreserbak.
Erreserbak ordainduko dira erreserba egunean edo bisita egunean bertan, hasi aurretik eta arduradunek adierazten duten bezala. Edukiera mugatua bada, bisitak erreserba eskaeren ordenari jarraituz eginen dira.
8. artikulua. Bisitatzeko tokiak.
Hona hemen, bisita motaren arabera ikus daitezkeen tokiak:
- San Pedro, San Migel, San Joan eta Hilobi Santuaren elizak.
- Judutegien eta gazteluen eremua.
- Palazioak, komentuak eta jauregiak.
- Puyko Andre Mariaren Basilika.
- Vasco-Navarro trenbideko bide berdea.
- Natura-ibilbideak.
Bisitetan toki horiek edo egoki juzgatzen diren beste batzuk ikusi ahalko dira.
AZKEN XEDAPENA
Ordenantza honek, Udalbatzak onetsi baitu, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iragarkiaren kodea: L1701506
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
