50. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESLABA

Herrilurra den 1/459 lurzatiko 4.500 m²-ren desafektazioa. Hasierako onespena

Eslabako Udalak, 2017ko otsailaren 17an egin bilkuran, kide guztiak ados jarrita, hasiera batez onetsi zuen 1 poligonoko herrilurra den 459 lurzatiko 4.500 m²-ren desafektazioa Elkea izeneko alderdian, ondotik haren erabilera Navrawind enpresari 5 urtez uzteko, luzatzeko aukerarekin, “Dorre autoaltxagarria” prototipoa ezar dezan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluan xedatuari eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 143. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, onetsitako espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio edo kexak aurkez ditzaten.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurrean egoteko aldia iraganik inork alegaziorik aurkezten ez badu.

Eslaban, 2017ko otsailaren 24an.–Alkatea, Ignacio Barber Zulet.

Iragarkiaren kodea: L1702498