50. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

Dorraoko 13. poligonoko 10 eta 11. lurzatiak borondatez birzatitzeko proiektua. Behin betiko onespena

Ergoienako Udalak, 2017ko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Dorraoko 13. poligonoko 10 eta 11. lurzatiak borondatez birzatitzeko proiektua, Inoxnaparra SA enpresak sustatua.

Argitaratzen den egintzaren kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, edo bertzenaz, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean.

Ergoienan, 2017ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Joseba Imaz Berastegui.

Iragarkiaren kodea: L1702645