50. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

NA-137 zeharbideko obrarako desjabetze espedientea

Udalak, 2017ko martxoaren 3an egin osoko bilkuran, jarraian osorik ematen den erabakia hartu zuen:

Proiektuaren onespena eta ukituko diren ondasunen zerrenda.

Ikusirik lehenbailehen egin beharrekoa dela “Burgiko hirigunean NA-137 zeharbidea egokitzeko lana”, osoko bilkuran aho batez erabaki da,

Lehenbizikoa.–Burgiko hirigunean NA-137 zeharbidea egokitzeko lanaren proiektua onestea, eta ukituko diren ondasun eta eskubideen zerrenda hasiera batean onestea, eranskinean ageri den taularen arabera.

Bigarrena.–Proiektuaren onura publikoa aitortu eta deklaratzea, baita proiektuak ukitzen dituen ondasun eta eskubideak okupatu beharra dagoela ere, onespenari loturik baitaude, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Hirugarrena.–Proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea 15 egun baliodunean, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak egin ditzaten eta argitaratutako zerrendan izaten ahal diren okerrak zuzentzeko behar diren datuak ekar ditzaten, idatziz; horretarako, Burgiko Udalera jo dezakete, hantxe eskura izanen baitituzte proiektua eta lurzatien planoa.

Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Burgiko Udalaren iragarki oholean paratzea. Orobat, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko egunkari batean.

Bosgarrena.–Erabaki hau ukituei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burgin, 2017ko martxoaren 3an.–Alkatea, Elena Calvo Petroch.

I. eranskina

Burgin (Nafarroa) NA-137 zeharbidea egokitzea

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

FINKAREN

KODEA

TITULARRAK

OKUPAZIOA m²

POL.

LURZ.

ERABILERA

Behin
Betikoa

Aldi

Baterakoa

BURGIKO UDAL MUGAPEA

BU-01

Longinos Aznarez Mainz

Mayor, 4

31412 Burgi (Nafarroa)

147

206

16

275

Lehorreko lurra

BU-02

Nafarroako Foru Komunitatea (Herri Lan Zuzendaritza Nagusia)

San Ignazio etorbidea, 3

31002 Iruña (Nafarroa)

76

55

16

514

Zoladura

BU-03

Burgiko Udalaren herri-lurrak

La Villa plaza, 1

31412 Burgi (Nafarroa)

0

40

14

3

Zuhaixkak

BU-04

José Luis Calvo Urrutia

Máximo Calvo Urrutia

Mayor, 34

31412 Burgi (Nafarroa)

223

203

14

310

Lehorreko lurra

BU-05

M.ª Carmen Recari Garate

Abejeras kalea, 11, 1.a. B

31002 Iruña (Nafarroa)

2546

0

14

308

Lehorreko lurra-Larreak

BU-06

M.ª Carmen Recari Garate

55

0

14

307

Larreak

Laburdurak:

Pol.: poligonoa; Lurz.: lurzatia. U.M.: udal mugapea.

Iragarkiaren kodea: L1702770