2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Laburpena, Tokiko Gobernu Batzarrak 2017ko otsailaren 17an hartutako erabakiarena. Horren bidez, herrian bosnako futbol txapelketak antolatzeko diru-laguntzen deialdia onetsi zen,
2017ko apirilaren 1etik 2017ko abenduaren 1era
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index) BDNS (Identifikazioa): 333285.
A) Onuradunak: udalaren interesekoak diren eta udalari erabilgarri zaizkion ekimenak programatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko elkarteak eta beste entitate batzuk, beren jarduerak kirolaren esparruan egiten dituztenak estatutuetan ezarritakoaren arabera eta helbidea Barañainen edo bertatik kanpo dutenak.
B) Helburua: Barañainen futbito txapelketak antolatzen laguntzea 2017ko apirilaren 1etik 2017ko abenduaren 31ra (bosnako futboleko udaberriko kopa, bosnako futbol torneoa benjamin kategorian ekainean, aretoko futbol torneoa infantil-kadete gazteendako).
C) Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.
D) Zenbatekoa: 8.000 euro.
E) Eskabideak aurkezteko epea: 15 egun baliodun iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Barañainen, 2017ko otsailaren 22an.–Alkatea, Oihane Indakoetxea Barbería.
Iragarkiaren kodea: L1702412