50. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKEDAO

Eskabideak onartzeko epea zabalik, herrilurretako larreen aprobetxamendua herritarren arteko zuzeneko esleipen
bidez egiteko

Bakedaoko Kontzejuak erabakitakoa bete beharrez, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 158. artikuluan eta haren Erregelamenduaren 199. artikuluan xedatutakoarekin bat, 15 egun balioduneko epea zabalduko da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, eskubidea dutela uste dutenek eskabidea egin dezaten Bakedaoko Kontzejuaren (Ameskoabarrena) herrilurren aprobetxamenduak herritarren arteko zuzeneko esleipenerako.

Herrilurretako lurzati hauek osatzen dute larreen aprobetxamenduaren baterako ustiapen unitatea: 6. poligonoan 91, 111, 125B eta 126 zenbakiko lurzatiak, eta 7. poligonoan 201, 202, 203, 219, 220, 411 eta 415 zenbakikoak.

Eskaerarekin batean aurkeztu beharko dira Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 200. artikuluan aipatzen diren dokumentuak.

Eskaera faltagatik esleipena herritarren arteko zuzeneko prozeduraren bidez egiten ez bada, enkante irekian egingo da, aipatu Erregelamenduaren 108. eta 203. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Bakedaon, 2017ko otsailaren 12an.–Burua, Pedro María Lacosta Zozaya.

Iragarkiaren kodea: L1702468