2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Oinezkoen aterpearen errejimen juridikoa ezartzen duen araudia aldatzea. Hasierako onespena
Altsasuko Udalak, 2017ko otsailaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen oinezkoen aterpearen erregimen juridikoa ezartzen duen araudia aldatzea.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 30 egunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesa dutenek hura aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.
Altsasun, 2017ko otsailaren 27an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1702506