50. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostuan (C maila) aritzeko izangaien bi zerrenda oposizio-lehiaketa bidez osatzeko deialdia

Alkatetzaren otsailaren 27ko 327/2017 Ebazpenaren bitartez, deialdia eta oinarriak onetsi ziren administrari-ofizialaren lanpostuan (C maila/taldearekin parekatuan) aritzeko izangaien bi zerrenda oposizio-lehiaketa bidez osatzeko, bata prestakuntzarako eta bestea aldi baterako kontratuarekin aritzeko, Tuterako Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren, zerrenda eratu eta ondoko bi urteetan.

Oposizio hau eginen da aplikatu beharreko araudian xedatuari eta ondoko oinarrietan ezartzen denari jarraikiz:

ARAUAK

I.–Deialdiko lanpostuaren izaera eta ezaugarriak

1.–Izaera: aldi baterako kontratatutako langileak/prestakuntzarako zerbitzu berezietan ariko diren langileak.

2.–Izena: administrari-ofiziala (C maila/taldearekin parekatua).

3.–Kokapena egitura organikoan: bete beharrekoen arabera.

4.–Bete beharreko eginkizunak:

Hautatzen direnek beren mailako eta kategoriako eginkizunak izanen dituzte, bertzeak bertze hauek:

–Bere ardurapeko espedienteen kudeaketa, jarraipena eta kontrola; baita espedienteen tramite administratiboak osatzera laguntzea ere bere unitatera ailegatzen diren agiriak erantsiz. Espedienteak, dokumentazioa etab. erregistratu eta artxibatzea.

–Beren esku utzitako espedienteetatik agiriak zuzen laburbildu eta jasotzen diren dokumentu guztien berri arrazoitua ematea beren gainekoari, eta bidezko den tramitea proposatzea.

–Tramiteko txosten, eginbide eta ofizioak prestatzea, ematen zaizkion aginduei jarraikiz. Datuak lortu eta biltzen laguntzea, txosten, proposamen, espediente eta abarretan. Terminalak, testu tratamendua, kalkulu orriak, kalkulagailuak, idazmakinak etab. erabiltzea. Telefono deiak hartu eta egitea bere eskumeneko goiti-beheitiak argitzeko.

–Zeregin jakin batzuk egitea, hala nola, inprimakiak betetzea; likidazioak egin eta egiaztatzea; zailtasun ertaineko kalkuluak egitea, kontabilitateko idazpenak, kontaketak, balantzeko kalkuluak etab.

–Herritarrari arreta eta argibideak ematea, arin eta eraginkortasunez eman ere, bere eskumenen esparruan, eta, hartara, espedienteen nondik norakoaren berri ematea gainekoak alde horretatik eman jarraibideei segituz.

–Bere alorrean administrari laguntzailerik bada, lana haiei banatzea, eta lan hori gainbegiratzea eta, beharrezko bada, lan osagarriak egitea unitateak funtzionamendu ona izan dezan.

–Orokorrean, administrazio eta bulego lanak, kudeaketa, betearazpen eta tramitekoak, baita beren gainekoak ematen dizkien gisa bereko lanak, betetzen duten lanpostuak berezko dituen xedeekin ikusteko dutenak.

Lan eta enplegu baldintzei buruz, oinarri hauetan agertzen ez badira, eta udal honi dagokionez, Tuterako Udaleko funtzionarioen eta lan-kontratudun finko nahiz aldi baterakoen lan baldintzen gainean indarra duen egungo akordioan ezarritakoari jarraikiko zaio.

Lanaldi-araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek, horretarako ezarritako prozedurari jarraituz.

II.–Tuterako Udalaren zerbitzuan, aldi baterako kontratazioaren bitartez, administrari-ofizialaren lanpostuan aritzeko zerrenda bat eratzeko deialdia

1.–Xedea.

Deialdi honen xedea da aldi baterako kontratazioaren bitartez administrari-ofizialaren lanpostuan aritzeko zerrenda bat eratzea, oposizio-lehiaketa bidez, Tuterako Udalean sortzen diren beharrei erantzuteko.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

A) Espainiako edo Europar Batasuneko kide den beste estatu bateko nazionalitatea izatea, edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako Nazioarteko Itunen arabera Europako Erkidegoa eratzeko Itunean zehazten diren baldintzetan langileen joan-etorri librea aplikatzekoa den edozein estatutako nazionalitatea. Espainiarren eta lehen aipatu diren estatuetako herritarren ezkontideek edo legez eraturiko izatezko bikotekideek ere hartzen ahalko dute parte, zuzenbidez bereiziak ez badaude, baita haien ondorengoek eta haien ezkontideenek ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidez bereiziak ez badaude eta ondorengoak 21 urtetik beheitikoak badira edo, adin horretatik goitikoak izanez gero, haien bizkar bizi badira.

B) Hamasei urte beteta izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

C) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Batxilergoko titulua, Lanbide Heziketako bigarren mailakoa edo horien baliokide bat izatea, edo izateko moduan egotea (titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina).

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.

D) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

E) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.2. Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, beren estatuko Funtzio Publikoan sartzea galarazten dien diziplina-zehapenik edo kondena penalik ez dutela adierazteko.

2.3. Baldintza horiek agiri bidez frogatu beharko dituzte hautatu eta kontratatzen diren izangaiek, kontratuak sinatu aurretik horretarako ezartzen zaien unean. Egiaztagiriak kopia konpultsatuen bidezkoak izanen dira.

Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan salbu, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira kontratatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, euren eskabidearen faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.

2.4. Baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita hautapen prozedurak eta kontratazioak iraun bitartean ere.

3.–Hautaproben bilakaera eta balorazioa.

Hautaprobak gauzatuko dira Alkatetzaren ebazpen honen bidez onetsitako bi deialdietarako balio duten arauetan xedatutakoarekin bat, IV. atalean zehazten baitira.

4.–Aldi baterako kontrataziorako izangaiei dei egitea.

Probak gainditzen dituzten izangaiei dei eginen zaie, Tuterako Udalean sortzen diren beharren arabera, oinarri hauetan ezarritakoarekin bat. Halaber, beteko dira Tuterako Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileak aldi baterako kontratatzeko irizpideak, 2004ko azaroaren 29an Osoko Bilkurak onetsiak (2005eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 24koa), bai eta, orobat, aplikatzekoa den gainerako araudia ere.

Hautatutako izangaiak aldi baterako kontratatuko ditu Tuterako Udalak, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak horri buruz araututakoari jarraituz, haren bitartez onetsi baitzen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, bai eta aplikatzekoa den gainerako araudiari jarraituz ere. Izangaiak Gizarte Segurantza Orokorraren araubidean sartu eta kidetuko dira.

III.–Tuterako Udalaren zerbitzuan, administrari-ofizialaren lanpostuan prestakuntzan aritzeko izangaien zerrenda bat eratzeko deialdia

1.–Xedea.

Deialdi honen xedea da administrari-ofizialaren lanpostuan prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda bat oposizio-lehiaketa bitartez osatzea, Tuterako Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

A) Tuterako Udalaren, Ur Batzordea erakunde autonomoaren eta Castel-Ruiz enpresa-entitate publikoaren zerbitzuko langile finkoa izatea, D edo E mailakoa.

B) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

C) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Batxilergoko titulua, Lanbide Heziketako bigarren mailakoa edo horien baliokide bat izatea, edo izateko moduan egotea (titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina).

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

2.2. Oinarri honen 2.1.C) atalean eskatzen den tituluaren betebeharra agiri bidez frogatu beharko dute hautatzen diren izangaiek, horretarako ezartzen zaien unean.

Agiria horiek aurkezten ez dituzten izangaien jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira, eskabidean faltsukeria egiteagatik izan dezaketen erantzukizuna galarazi gabe, salbu behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan.

2.3. Baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita hautapen prozedurak eta aldi baterako lanpostuak iraun bitartean ere.

3.–Hautaproben bilakaera eta balorazioa.

Hautaprobak gauzatuko dira Alkatetzaren ebazpen honen bidez onetsitako bi deialdietarako balio duten arauetan xedatutakoarekin bat, IV. atalean zehazten baitira.

4.–Prestakuntzarako izangaiei dei egitea.

Probak gainditzen dituzten izangaiei dei eginen zaie, Tuterako Udalean sortzen diren beharren arabera, oinarri hauetan ezarritakoarekin bat. Halaber, beteko dira Tuterako Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileak aldi baterako kontratatzeko irizpideak, 2004ko azaroaren 29an Osoko Bilkurak onetsiak (2005eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 24koa).

Hautatutako izangaiak zerbitzu berezietako egoeran deklaratuko dituzte, Osoko Bilkurak hartutako erabakian ezarritakoari jarraituz, bai eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan eta aplikatzekoa den gainerako araudian ezarritakoari jarraituz ere.

IV.–Bi deialdietarako arauak

1.–Eskabideak.

1.1. Deialdiko hautapen prozesuan parte hartzeko eskabideak Tuterako Udalaren Erregistro Orokorrean (Plaza Vieja, 1 edo Escos Catalán kalea, 1) aurkeztu beharko dira, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako bideetako edozein erabiliz, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 15 egun balioduneko epean. Azken eguna baliogabea bada, hurrengo lehen egun balioduna arte luzatuko da epea.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian aurkeztuko da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

1.2. Eskabideak aurkeztuko dira deialdi honen IV. eranskineko ereduari jarraituz, aldi baterako kontratazioetarako izangaien kasuan, eta V. eranskineko ereduari jarraituz, berriz, prestakuntzarako zerbitzu berezietan ari diren izangaien kasuan. Ereduak HLZ-Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan eskuratzen ahalko dira (Plaza Vieja, 1) edo Escós Catalán kaleko 1 zenbakiko bulegoetan, bai eta internet bidez ere, www.tudela.es helbidean.

Haietan izangaiek adierazi behar dute baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

1.3. Behar bezala betetako eskabidearekin batera, izangaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

–Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea nahiz nortasuna egiaztatzen dituen beste agiri baliokideren bat.

–Deialdi honetan eskatzen den titulazioaren fotokopia egiaztatua.

1.4. Eskabidearekin batera, alegatzen diren merezimendu guztien zerrenda eta haien egiaztagirien jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztuko dira, deialdiaren 4. oinarrian ezartzen denari jarraikiz (bi deialdietarako balio duten arauak).

1.5. Desgaitasun aitortua (%33koa edo handiagoa) duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako minusbalioa duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera minusbaliatuak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

1.6. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

1.7. Eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira, noiznahi.

2.–Izangaien onarpena.

2.1. Izangai onartu eta baztertuen zerrenda.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Tuterako Udaleko alkate udalburuak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratuko du, eta Herriko Etxeko iragarkien oholean (Plaza Vieja, 1) eta Udalaren www.tudela.es web-orrian argitara dadila aginduko du. Izangai bazterturik egonez gero, 3 egun baliodun emanen zaizkio akatsak zuzentzeko eta, ondotik, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratuko da aipatutako tokietan eta baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere.

Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da onartuen zerrenda behin betiko zerrenda gisa.

2.2. Onartuen eta baztertuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdietan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Dei egiten zaienean izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo administrazioak bere eskuetan daukana aztertutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek deialdi hauetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

3.–Epaimahaia.

3.1. Epaimahaiak honako kide hauek izanen ditu:

Epaimahaiburua: José Ángel Andrés Gutiérrez, Tuterako Udaleko zinegotzia.

Epaimahaiko ordezko burua: Tuterako Udaleko zinegotzia, beharrezkoa bada izendatuko dena.

Epaimahaikidea: María José Fernández Agorreta, Idazkaritzako administrari-ofiziala.

Ordezko epaimahaikidea: Ascensión Gurría Marco, Gai Ekonomikoen Alorreko administrari-ofiziala.

Epaimahaikidea: Alicia Martínez Losantos, (Tuterako Udaleko informatikaria)

Ordezko mahaikidea: Pedro Pérez Ostiz (Tuterako Udaleko informatikaria)

Epaimahaikidea: Antonio Pérez Omeñaca (Tuterako Udaleko Langileen Batzordeak izendatutako ordezkaria).

Ordezko mahaikidea: Tuterako Udaleko Langileen Batzordearen ordezkaria, beharrezkoa bada izendatuko dena.

Mahaikide-idazkaria: Jesús Zueco Sánchez, administraria, Langileriakoa.

Ordezko idazkaria: Elena Zubieta Mozaz, Tuterako Udaleko gizarte graduatua.

3.2. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, aipatu diren egoera horietakoren bat gertatzen denean (urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikulua).

3.3. Epaimahaia probak egin baino lehen eratu beharko da eta, ondoren, probak egiteko eguna, ordua eta tokia finkatuko ditu eta argitara emanen, behar den denboraz.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

3.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

3.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

4.–Hautapen sistema: oposizio-lehiaketa.

Alkatetzaren ebazpen honen bidez onetsitako bi deialdi hauetako hautapen prozesua bi urratsetan gauzatuko da hurrenez hurren, lehenbizi lehiaketaldia, eta, bigarrenez, oposizioaldia:

4.1. Lehiaketaldia:

4.1.1. Merezimendu guztiak agiri bidez frogatu behar dituzte izangaiek, oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, 1.4 oinarriak dioen bezala, jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsatuak erabiliz horretarako. Bestela, hartu ez balira bezala jokatuko da.

4.1.2. Alegatu eta frogatutako merezimenduak deialdiaren II. eranskineko baremoaren arabera kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.

4.1.3. Aipatu baremoa aplikatzeak eskatzen duen informazio guztia izan beharko dute agiriek. Ez dira kontatuko arrazoitzen ez diren merezimenduak.

Izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko argibideak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu epaimahaiak, edozein unetan.

4.1.4. Lehiaketaldiko gehieneko balorazioa 20 puntu izanen da, gehienez ere.

a) atala: Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 16 puntu gehienez.

b) atala: prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk: 4 puntu gehienez.

–Administrazio espezialitatean eskatzen den mailako titulazioa izatea: 2 puntu.

4.1.5. Epaimahaiak bere iritzia arrazoituz baloratuko ditu izangai bakoitzaren kasuan ikusi uste dituen merezimenduak. Epaimahaiak ez du inoiz aintzat hartuko izangaiak alegatu eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du ezarritako puntuazioa baino handiagorik eman.

4.1.6. Lehiaketaldia ez da baztertzailea izanen.

4.1.7. Merezimenduen balorazioa egindakoan, epaimahaiak emaitzak Herriko Etxeko iragarki oholean jarriko ditu ikusgai, eta Interneten, www.tudela.es helbidean, “Lan eskaintza” atalean.

4.2. Oposizioaldian ariketa hauek izanen dira:

–Lehen ariketa: teorikoa eta praktikoa. Deialdiko III. eranskineko gai zerrendako gaiei eta hizkuntza, matematika eta ortografia inguruko gaitasunei buruzko 30 galdera idatziz erantzutea. Galdera bakoitzarentzat erantzun batzuk emanen dira aukeran, baina bat bakarra izanen da egokia. Okerrak zehatu eginen dira. Probak 30 puntuko balioa izanen du gehienez, eta bazterturik geldituko dira gutxienez ere 15 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak.

Lehenbiziko ariketa egiteko, izangaiek gehienez ere ordubete izanen dute.

–Bigarren ariketa: praktikoa. Epaimahaiak zehaztutako kasu praktiko bat edo zenbait ebaztea, deialdiko III. eranskineko gai zerrendako arloez, bai eta, oro har, lanpostuaren eginkizunez. Probak 60 puntuko balioa izanen du gehienez, eta bazterturik geldituko dira gutxienez ere 30 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak.

Bigarren ariketa egiteko, izangaiek gehienez ere 90 minutu izanen dituzte.

4.2.1. Lehenbiziko eta bigarren ariketak plika sistemaren bidez eginen dira.

4.2.2. Ariketa bakoitzaren kalifikazioa amaituta, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Herriko Etxeko iragarki oholean, ariketa gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin eta, halaber, oposizioko hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago. Zerrenda www.tudela.es helbidean ere kontsultatzen ahalko da, “Lan eskaintza” izeneko atalean, deialdiaren aipamenean.

4.2.3. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala eraman beharko dute edo, bestela, pasaportea, gidabaimena edo, epaimahaiaren iritziz, izangaia nor den frogatzen duen beste nortasun agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak edo aipatutako agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak.

4.2.4. Epaimahaiak erabakitzen ahal du lehenbiziko eta bigarren ariketak saio bakarrean egitea. Hala izanez gero, bi ariketak batera eginen dira eta lehenbizi test motako zatia zuzenduko da eta, bigarrenik, test motako ariketa gainditu dutenei dagokien kasu praktikoen zatia. Ez dira pliketako kasu praktikoak zuzenduko ez bada test motako zatia gainditu.

4.2.5. Hauta-probak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenendako, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean azaldutakoaren arabera.

4.2.6. Probak egiteko ez da inolako testurik kontsultatuko, ez hiztegirik erabiliko, ezta kalkulagailurik edo bestelako materialik ere, bolaluma izan ezik.

4.2.7. Bukaerako balorazioa edo kalifikazioa aterako da bi ariketetako puntuazioak baturik.

5.–Hautaprobak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.

5.1. Azken ariketaren kalifikazioa eman ondotik, epaimahaiak jendaurrean jarriko ditu, Herriko Etxeko iragarki oholean eta udal webgunean, bereizirik:

–Aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrenda, lortutako puntuazio ordenaren arabera.

–Prestakuntzarako izangaien zerrenda, lortutako puntuazio ordenaren arabera.

5.2. Zerrenda bakoitzean, aprobatu duten izangaien artean puntu berdinketarik izanez gero, Udalak 2004ko azaroaren 29ko osoko bilkuraren erabakian araututako irizpidearen arabera ebatziko dira (2005eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 24koa), hau da, probaren osotasunean ponderazio gehien duen puntuazioa gailenduko da eta, berdinketak irauten badu, zozketa publikoan ebatziko da afera.

5.3. Ondotik, epaimahaiak Alkatetzari igorriko dizkio hautapen prozesuko probak gainditu dituzten izangaien bi zerrendak –aldi baterako kontratazioak egitekoa eta prestakuntzakoa–, lanean hasteko deia egin dezan, Tuterako Udalean sortzen diren beharren arabera.

6.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Oharra: deialdi honetan eta haren eranskinetan egiten diren aipamenetan, genero maskulinoaren forma erabiltzen denean, gizonezkoei eta emakumezkoei aplikatu behar zaizkiela ulertu behar da.

Tuteran, 2017ko otsailaren 24an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

II. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa (Lehiaketaldia)

a) atala. Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.

–Administrazio publikoetan, administrari-ofizialaren (C maila/taldea) lanpostuetan egindako zerbitzuak: 2 puntu, urte bakoitzeko.

–Administrazio publikoetan, administrari laguntzailearen (C maila/taldea) lanpostuetan egindako zerbitzuak: puntu 1, urte bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaie izangaiei.

2. Atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 16 puntu izanen da.

b) atala. Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta bertzelako merezimenduak:

–Administrazio espezialitatean eskatzen den mailako titulazioa izatea: 2 puntu.

Oharrak:

1. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, hala unibertsitatekoak nola unibertsitatez kanpokoak, ez dira atal honetan baloratuko. Orobat, ez da baloratuko deialdian parte hartzeko ezinbesteko baldintza den titulua.

2. Atal honetan aipatutako merezimenduak deialdiko lanpostuarekin ikusteko izanez gero soilik baloratuko dira.

3. Baremoaren b) atal honetako puntuazioa 4 puntukoa izanen da gehienez.

III. ERANSKINA

Gai zerrenda

1. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: Atariko titulua: xedapen orokorrak. I. titulua: Toki entitateen antolaketa eta administrazioa. III. titulua: Nafarroako toki entitateen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrendako informazioa eta haien partaidetza. IV. titulua, I. kapitulua: Toki entitateen ondasunak. Ondasunak, oro har. V. titulua: Jarduerak, zerbitzuak eta obrak. VI. titulua: Kontratazioa. VII. titulua, I. kapitulua: Nafarroako toki entitateen zerbitzuko langileak. VIII. titulua: Toki ogasunak. IX. titulua: Prozedura eta araubide juridikoa. Nafarroako toki entitateen jarduketen inpugnazioa eta kontrola.

2. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

3. gaia.–40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa. Atariko titulua.

4. gaia.–Tuterako Udaleko erregelamendu organikoa.

5. gaia.–6/2006 Foru Legea, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratu Publikoei buruzkoa. Atariko titulua: Aplikazio eremua. Kontratistak. Aplikaziorako arau orokorrak. Lehen Liburua, I. Titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Esleipenaren aurreko jarduketak. III. titulua: Esleipena. IV. titulua: Kontratuak gauzatzea.

6. gaia.–Udal aurrekontua betearazteko oinarriak.

7. gaia.–Diru-laguntzen araubide orokorra. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra.

8. gaia.–Funtsezko kontzeptuak Windows 7ri buruz. Mahaigaina eta bere elementuak; atazen administratzailea; Windows esploradorea; kontrol-panela, inprimagailuak; “hasi” botoia; “hasi” karpeta; ataza-barra; “exekutatu” komandoa; laguntza; sarean lan egitea; erabiltzailearen kontuak.

9. gaia.–Testu prozesadoreak: oinarrizko kontzeptuak. Microsoft Word 2007: lan esparrua; idatzi eta editatzea; testu formatua; orrialdea diseinatu eta konposatzea; estiloak; txantiloiak; tresnak; taulak; artxiboak administratzea; korrespondentzia konbinatzea; eremuekin lan egitea; inprimatzea.

10. gaia.–Kalkulu orriak: Libre Office: funtsezko kontzeptuak; laneko liburuak; orriak; gelatxoak; gelatxoak eta komandoak hautatzea; datuak sartzea; formulak eta loturak sortzea; funtzioak erabiltzea; kalkulu orri bat editatzea; formatuak; grafikoak; inprimatzea.

11. gaia.–Datu-baseak: oinarrizko kontzeptuak. Microsoft Access 2007: hastapenak; taulak; kontsultak; formularioak; txostenak; inprimatzea.

Oharra: gai guztiak deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean indarra duen legeriari jarraikiz baloratuko dira, baina egun horren ondoren onesten diren arau aldaketen ekarpenak baloratzen ahalko ditu epaimahaiak.

IV. ERANSKINA

Eskabide eredua: aldi baterako kontratatzeko izangaiak (PDFa).

V. ERANSKINA

Eskabide eredua: prestakuntzarako izangaiak, zerbitzu berezietako egoeran (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1702629