50. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LIZARRA

Lehiaketa, Lizarrako Udaltzaingoko kabo izateko lanpostu bat barne igoeraren bidez mailaz igota betetzeko. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Alkatetzaren 67/2017 ebazpena.

Lizarrako Udaleko alkateak ebazpena eman du 2017ko otsailaren 28an. Hona hemen testua:

2016ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 27an, Lizarrako Udaltzaingoko kabo izateko lanpostu bat barne igoeraren bidez mailaz igota betetzeko lehiaketaren deialdia. Haren 5. oinarrian adierazten denari jarraikiz, erreklamazioak egiteko eta, halakorik bada, egindako akatsak zuzentzeko epea bukaturik erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu gabe, Alkatetzak honako hau

EBATZI DU:

1. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:

Onartuak:

26. zenbakia duen udaltzaina

50. zenbakia duen udaltzaina

59. zenbakia duen udaltzaina

60. zenbakia duen udaltzaina

Baztertuak: inor ez.

2. Proba teorikoa 2017ko apirilaren 5ean eginen da, asteazkena, goizeko 9:00etan, Lizarrako Udaletxeko Batzorde Aretoan.

3. Adieraztea kide hauek osatuko dutela epaimahaia:

–Mahaiburua: Koldo Leoz Garciandia, Lizarrako Udaleko alkatea.

–Ordezkoa: Emma Ruiz Sanz, Lizarrako Udaleko lehen alkateordea.

–Mahaikidea: Miguel Ángel Remirez Hermoso, Lizarrako Udaltzaingoko burua.

–Ordezkoa: José Cruz Valentin Artiz, Udaltzaingoko Kaboa.

–Mahaikidea: Patxi Martinez de Goñi Urritzelki, Udaltzaingoko Kaboa.

–Ordezkoa: Santos Elvira Luzuriaga, Udaltzaingoko Kaboa.

–Mahaikidea: Manuel Barbarin Garriz, langileen ordezkaria.

–Ordezkoa: Javier Marín Gómez, langileen ordezkaria.

–Epaimahaikide-idazkaria: José Luis Navarro Resano, Lizarrako Udaleko idazkaria.

–Ordezkoa: M Puy Barbarin Elcarte, Giza Baliabideen arloko administrari-ofiziala.

4. Ebazpen hau Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, organo kolegiatu horrek egiten duen lehen osoko bilkura arruntean.

Lizarran, 2017ko otsailaren 28an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1702608