50. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

183/2017 EBAZPENA, martxoaren 7koa, Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari eskudantziak esleitzen dizkiona.

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariak uztailaren 22an emandako 8/2015 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumenen esparrua ezarri ziren.

Urtarrilaren 11ko 5/2017 Foru Dekretuaren bidez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen, eta berariaz indarrik gabe gelditu Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 28ko 136/2015 Foru Dekretua, azken xedapenetako lehena izan ezik.

Hezkuntzako kontseilariaren urtarrilaren 11ko 5/2017 Foru Dekretu horren 2.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, Hezkuntzako kontseilariari dagokio, besteak beste, langileriari buruzko politika eta langileriaren arloko eskudantziak zehaztea, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz; izan ere, foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoek langileen arloan dituzten eskudantziak mugatu dira.

Xedapen horrek, halaber, bere bigarren xedapen gehigarrian ezartzen duenez, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren esku utzi dira Hezkuntza Departamentuko kontseilariari langileriaren arloan esleitu zaizkion eskudantzia administratiboen titulartasuna eta erabilera, honako hauek izan ezik:

a) Langileriari buruzko politika zehaztea Hezkuntza Departamentuaren eskumenen esparruan.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituzten arauetan, departamentuetako langileei dagokienez, Nafarroako Gobernuko kontseilariei oro har esleitzen zaizkien eskudantziak.

c) Berariaz beste administrazio organo batzuen esku utzi diren eskudantziak.

Adierazitakoa gorabehera, langileriaren arloan administrazio espedienteen ebazpenean behar adinako eraginkortasuna eta bizkortasuna lortzeko asmoz, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 36. artikuluan xedatutakoari jarraituz, bidezkotzat jotzen da Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari dagozkion eskudantzia horiek Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren esku uztea.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 11ko 5/2017 Foru Dekretuaren 31. artikuluaren bidez esleitu zaizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren esku uztea Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari dagozkion eskudantzia batzuk, langileriaren arloko espediente administratiboak ebazteari dagozkionak.

2. Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak noiznahi eskuratzen ahal du edozein espediente, ebazpena eman ahal izateko.

3. Eskuordetutako eskudantzien ondorioz ematen diren ebazpenetan espresuki aipatuko da inguruabar hori. Ulertuko da ebazpen horiek, ondorio guztietarako, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak eman dituela, eta haien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua.

4. Ebazpen hau Idazkaritza Tekniko Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusira, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Langileriaren Araubide Juridikoaren Atalera, Deialdien Atalera, Langileen Kontratuen Atalera, Langile Kontratatuak Kudeatzeko Atalera eta Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalera igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko martxoaren 7an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.

Iragarkiaren kodea: F1702910