1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
GARAPEN EKONOMIKORAKO DEPARTAMENTUA. Lehengoratze planaren jendaurreko informazioa, “La Morena III” (Tebas-Muru Artederretako udal mugapea) ikertzeko baimenaren ondoriozko meatze-emakida ustiatzeko proiektuari buruzkoa.
Erauzketa industrien hondakinak kudeatzeari eta meategiko jarduerek ukitzen duten espazioa babestu eta lehengoratzeari buruzko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuan aurreikusitako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da “La Morena III” ikertzeko 3556 zenbakiko baimenaren ondoriozko meatze-emakida ustiatzeko proiektua.
Interesdun guztiek alegazioak egin ditzakete Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoan, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuari zuzenduta, edo zerbitzu horren agertuz (Tomás Caballero parkea, 1, 31005, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako tokietako edozeinetan, 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Espedientea Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan dago ikusgai, bai eta Nafarroako Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren Atarian ere: www.gobiernoabierto.navarra.es - Parte hartzeko prozesuak.
Iruñean, 2016ko azaroaren 30ean.–Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Roberto Yoldi Echarren.
Iragarkiaren kodea: F1613738