2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERTIZARANA
Ordenantza, Legasako Kontzejuan (Bertizarana) edateko uraren hornidura eta saneamendua arautzen dituena. Hasierako onespena
Bertizaranako Udalak egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zen Legasako Kontzejuan (Bertizarana) edateko uraren hornidura eta saneamendua arautzen dituen Ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Bertizaranan, 2016ko abenduaren 20an.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L1702351