47. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Laburpena, 2017ko Hilbeltza Bekako deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (identifikazioa): 333772.

27/2017 Ebazpenaren bidez, 2017ko Hilbeltza Beka arautzen duten oinarriak onetsi dira.

Lehena.–Onuradunak.

Deialdira aurkeztu nahi dutenek, eranskinean heldu den bezala, narratibako lanak (eleberri edo ipuin-bildumak) egiteko proiektuak aurkeztu beharko dituzte, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beren zatiren bat edota osotasuna inon argitaratu gabea dutenak, sarituak izan ez direnak eta beste inondik moldatuak ez direnak.

Bigarrena.–Xedea.

Baztango Udalak (H)ilbeltza elkartearen eta Txalaparta argitaletxearen laguntzarekin, euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskaratzeko asmoz, Hilbeltza beka proposatzen du.

2017ko deialdiak sormeneko lanak sarituko ditu.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://www.baztan.eus/es/hilbeltza-beka/

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Deialdi honi 6.000 euro esleituko zaizkio, Udalaren 2017. urteko aurrekontuko “1-3350-4890000 Euskara diru-laguntzak”.

kontu-sailaren kargura esleitu ere.

Lagin irabazleari 3.000 € emanen zaizkio hasiera batean (2017ko irailean) eta idazkia bukatutakoan beste 3.000 €.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Lanak aurkezteko epea, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasiko da. Eskabidea 2017ko ekainaren 23a baino lehen aurkeztuko da, Baztango Udaleko erregistroan.

Baztanen, 2017ko otsailaren 2an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1702561