2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Laburpena, Baztan ikergai duten ikasketa akaberako proiektu edo lanak egiteko 2017 urteko diru-laguntzena
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (identifikazioa): 333405.
Baztango Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2017ko urtarrilaren 13an egin bilkuran, onetsi zituen Baztan ikergai duten ikasketa akaberako proiektu edo lanak egiteko
2017 urteko diru-laguntzen oinarriak.
Lehena.–Onuradunak.
–Baztango udalerrian erroldatua egotea edo beste udalerri batean aldi batez erroldatua egon baina horren arrazoia kanpoan ikasketak burutzea dela egiaztatzea, baldin eta aurreko errolda Baztanen izan bada.
2016/17 ikasturtean azkeneko kurtsoan matrikulatuta egotea.
–Baztango Udalarekin betebeharrak eguneratuak izatea.
Bigarrena.–Xedea.
Baztango udalak Baztan ikergai duten ikasketa akaberako proiektu edo lanak
egiteko diru-laguntza proposatzen du. Master akaberako lanak ere onartzen dira.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
http://www.baztan.eus/baztan-ikergai-duten-ikasketa-akaberako-proiektu-edo-lanak-egiteko-diru-laguntzaren-deialdia/
Laugarrena.–Zenbatekoa.
Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa: 2.000 euro.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.
Aurreko ataletako baldintzak beterik deialdira aurkeztu nahi duten ikasleek, I. eranskinean heldu den bezala, eskaria egin beharko dute deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Baztango Udaleko erregistroan.
Baztanen, 2017ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.
Iragarkiaren kodea: L1702560