47. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Laburpena, “Piriniotar behi arraza”
I. argazki lehiaketaren oinarriena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (identifikazioa): 333120.

Baztango Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2017ko urtarrilaren 27an egin bilkuran, onetsi zituen “Piriniotar behi arraza” I. argazki lehiaketaren oinarriak (2017. urtea).

Lehena.–Onuradunak.

Herritar guztiek har dezakete parte eta oinarri hauek onartu eta bete egin beharko dira.

Bigarrena.–Xedea.

Lehiaketa honen helburua da argazkiak hautatzea, bai kartel iragarlerako, bai publizitate eskuorrirako, ekitaldi honetarako: Piriniotar behi-aziendaren lehiaketa - enkante nazionalaren XXX. edizioa, Elizondon eginen dena 2017ko irailaren 23an eta 24an.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://www.baztan.eus

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Epaimahiak hiru (3) argazki hoberenak sarituko ditu, 400 eurorekin (lehen saria), 200 eurorekin (bigarren saria) eta 100 eurorekin (hirugarren saria).

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Aurkezteko epea bukatuko da 2017ko uztailaren 21ean, ostirala, 14:00etan.

Baztanen, 2017ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1702559