47. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2017ko otsailaren 15ean hartua. Honen bidez Nafarroan Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Batzordeko kideak izendatzen dira.

Terrorismoaren biktimei laguntzeko apirilaren 28ko 9/2010 Foru Legearen 29. artikuluak ezartzen duenez, Nafarroako Gobernuak, foru lege horren behar bezalako garapena lortze aldera, Nafarroan Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Batzordea sortuko du. Batzordea kide anitzekoa izanen da.

Halaber, ezartzen du batzordea lehendakari batek, lehendakariorde batek, zazpi kidek eta idazkari batek osatuko dutela.

Nafarroako Gobernuak, 2011ko apirilaren 11n hartutako Erabakiaren bidez, lege agindu hori bete zuen, eta Nafarroan Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Batzordeko kideak izendatu zituen.

Foru Komunitateko Administrazioko departamentuen egitura franko aldatu da apirilaren 28ko 9/2010 Foru Legea onetsi zenetik, eta horregatik moldatu behar da Nafarroan Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Batzordearen osaera, bai Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren uztailaren 22ko 8/2015 Foru Dekretuaren bidez (Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 10eko 23/2015 Foru Dekretuak emandako testuaren arabera) onetsitako departamentuen egiturara, bai horretarako onetsi diren foru dekretuek departamentu bakoitzari ezartzen dizkioten antolaketara eta eskumenetara.

Horrenbestez, bidezkoa da Nafarroan Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Batzordeko kideak izendatzea, idazkaria barne, indarrean dauden antolaketa irizpideak eta eskumenak kontuan hartuta.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Honako hauek izendatzea Nafarroan Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Batzordeko kide, bakoitzari esleitzen zaion kargurako:

Batzordeburua: Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria.

Batzordeburuordea: Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusia.

Batzordekideak:

–Memoria eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendaria.

–Justiziako Gizarte Zerbitzuko zuzendaria.

–Etxebizitza Zerbitzuko zuzendaria.

–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Laguntza eta Kudeaketa Administratiboaren Zerbitzuko zuzendaria.

–Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzuko zuzendaria.

–Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren, Berdintasunaren eta Bizikidetzaren Zerbitzuko zuzendaria.

–Aurrekontuen eta Finantza Politikaren Zerbitzuko zuzendaria.

Idazkaria: Biktimen Arretarako Bulegoko atalburua.

2. Indarrik gabe uztea Nafarroako Gobernuaren 2011ko apirilaren 11ko Erabakia. Erabaki horren bidez, Nafarroan Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Batzordeko kideak izendatu ziren.

3. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko otsailaren 15ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1702095