2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
San Gregorio karrikako 21eko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezia. Hasierako onespena
Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2017ko otsailaren 14an, honako erabaki hau hartu zuen:
JOB 14-FEB-17 (9/CV).
“Ikusirik Aranzazu Iñigo Ustarrozek San Gregorio karrikako 21eko jabe elkartea ordezkatuz aurkezturiko eskaera, San Gregorio karrikako 21eko eraikinean oztopo arkitektonikoak kendu beharrez ondasunak desjabetzeko plan berezia tramitatzeko, izanik aipatu elkartea desjabetzearen onuraduna eta ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa eta 2017ko otsailaren 7ko txosten tekniko juridikoa, eta Nafarroan etxebizitza izateko eskubideari buruzko 10/2010 Foru Legearen 55. artikuluarekin bat, ezartzen baitu proiektua plan berezi gisa tramitatu behar dela, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 61. eta 74. artikuluetan adieraziari jarraikiz, erabaki da:
1.–Hasiera batean onestea oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezia, San Gregorio karrikako 21eko eraikinean.
2.–Espedientea hilabetean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.
3.–Interesdunei jakinaraztea.”
Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun indarra duen Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta aplikagarri den gainerako legedian xedatua betetzeko, jakinarazpen balioa izan dezan interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat.
Iruñean, 2017ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L1702354