2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MELIDA
2017ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Melidako Udalak, 2017ko urtarrilaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2017. urterako aurrekontu arrunta.
Hasierako onespenaren erabakia 2017ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 17an.
Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsitzat jo da Udalaren 2017ko aurrekontua; eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraituz, argitara ematen da kapitulutan laburtuta.
DIRU-SARRERAK:
I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 194.900,00 euro.
II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 8.000,00 euro.
III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 70.900,00 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 464.090,00 euro.
V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 575.950,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 1.313.840,00 euro.
GASTUAK:
I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 227.900,00 euro.
II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 766.130,00 euro.
III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 3.000,00 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 57.420,00 euro.
VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 226.390,00 euro.
IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 33.000,00 euro.
Gastuak, guztira: 1.313.840,00 euro.
Melidan, 2017ko otsailaren 21ean.–Alkatea, José María Sesma Aznarez.
Iragarkiaren kodea: L1702278