47. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

2017ko ekitaldiko zerga-tasak

Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat, Los Arcosko Udalak, 2017ko urtarrilaren 27an egin bilkura arruntean, aho batez onetsi zuen 2017an indarra izanen duten tributu, tasa eta prezio publikoak ezarri eta antolatzeko zerrenda.

ZERGAK

1.–Hiri-lurren balio igoeraren gainekoa. Honako hauek aplikatuko dira:

  • –Zerga-oinarria zehazteko indizeak:
  • Urte batetik bostera bitarte: %2,7.
  • Hamar urte bitarte: %2,7.
  • Hamabost urte bitarte: %2,7.
  • Hogei urte bitarte: %2,7.

–Zerga-tasak:

  • Urte batetik bostera bitarte: %12.
  • Hamar urte bitarte: %12.
  • Hamabost urte bitarte: %12.
  • Hogei urte bitarte: %12.

2.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: OGAren (obra gauzatzeko aurrekontuaren) %4.

3.–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga edo lizentzia fiskala: gutieneko kuotaren gaineko indizea: %1,34.

4.–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: Karga-tasa: 0,33.

5.–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: Karga-tasa: 0,80.

TASAK

1. Lizentziak emateko tasa:

a) Jarduera sailkatuak.

–Jarduerarako lizentzia eta irekitzeko lizentziaren berrikuspena: 260 euro.

–Irekitzeko lizentzia eta irekitzeko lizentziaren aldaketa: 410 euro.

–Jardueraren eskualdaketa edo titularraren aldaketa: 335 euro.

b) Jarduera kaltegabeak.

–Irekitzeko lizentzia: 180 euro.

–Jarduera eskualdatzea: 270 euro.

c) Instalazioak eta lokalak berriz irekitzeko baimena, egiaztatu behar izaten diren obra garrantzitsuak egin ondotik:

–Jarduera sailkatuak egiten diren lokalak: 340 euro.

–Jarduera sailkatu kaltegabeak egiten diren lokalak: 180 euro.

2. Udal hilerriko zerbitzuak:

–Ehorzketa eskubideak, 250 euro

–Hobiratzeak.

a) Los Arcosen erroldatuak: salbuetsirik.

b) Los Arcosen erroldatu gabeak: 250 euro.

c) Eritasun larriagatik edo ezinbesteko arrazoiren batengatik beste herri batean bizi behar izan dutenak: salbuetsirik.

–Hilotzak hobitik ateratzea.

a) Erroldan daudenak nahiz ez daudenak: zerbitzuaren kostua.

–Horma-hilobiak alokatzea: 400 euro/20 urte.

–Horma-hilobien alokairua luzatzea: 400 euro.

–Kolunbarioak 150 euro/15 urte.

4. Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak:

–Ziurtagiriak: 1,50 euro.

–Fotokopiak: 0,15 euro.

–Planoen kopiak: 0,50 euro.

–Arma txartelak: 3,00 euro.

–Konpultsak (2 orri bitarte): 0,50 euro.

–Konpultsak (2 orritik goiti): 1,50 euro.

5. Tasak, eremu publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu bereziagatik.

–Eremu publikoa okupatzea: 0,20 euro/m²/eguna.

–Bestetako salguneak: feriako saltzaileen elkartearekiko hitzarmena.

–Salmenta ibiltaria: 6 euro egunean.

–Terrazak eta beladoreak: 10,00 euro/m²/urtea/mahai kopurua (espazioa, mahai bakoitzeko, 4 m²).

6. Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak.

–Igerilekuak:

  • Denboraldiko abonamenduak.
  • 14 urtetik goitikoak: 42 euro.
  • Tikiak (5-13 urte): 25 euro.
  • Hilabeteko abonamenduak:
  • 14 urtetik goitikoak: 30 euro.
  • Tikiak (5-13 urte): 18 euro.
  • Hamabostaldiko abonamenduak:
  • 14 urtetik goitikoak: 20 euro.
  • Tikiak (5-13 urte): 12 euro.
  • Sarrerak:
  • Helduak: 5 euro.
  • Tikiak (5-13 urte): 3 euro.
  • 5 urtetik beheitikoak: dohain.

–Merkatzeak familiendako abonuengatik:

  • Familia larria, 3 seme-alaba dituena: %10 merkeago.
  • Familia larria, 4 seme-alaba dituena: %20 merkeago.
  • Familia larria, 5 seme-alaba dituena: %30 merkeago.
  • Salbuetsirik: urritasun fisiko edo psikikoak dituztenak.

–Pilotaleku-kiroldegia: 5 euro/ordua.

7. Tasak, hirigintzako tramitazioak egiteagatik. Gutieneko eskubideak:

–Arauen aldaketa tramitatzea, plan partzialak edo bereziak prestatzea: 500 euro.

–Plan partzial edo berezien aldaketak tramitatzea: 250 euro.

–Xehetasun azterlanak: 300 euro.

–Banantzeak (lurzati bakoitzeko): 200 euro.

–Lerrokaduren azterlanak, unitateen mugapenak, erabilera aldaketak: 200 euro.

–Kudeaketa-tresnen tramitazioak: 400 euro.

–Hirigintzako kontsulten tramitazioak: 180 euro.

–Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia emateko tarifak:

–Eraikin berriak: 250 euro.

–Egiturak berritzea, handitzea edo zaharberritzea: 200 euro

8. Tasak, kulturguneetako aretoak erabiltzeagatik:

–Erakusketa aretoa alokatzea:

–Erakusketak, 15 egunetik 30era bitartekoak: obra bat ematea edo 600 euro.

–Erabiltzeko prezioa: 1 ordu: 30 euro/ordua. 30 ordu baino gehiago: 15 euro/ordua.

–Ekitaldi aretoaren alokairua:

  • Ordubete: 95 euro.
  • Bi ordu: 110 euro.
  • 3-4 ordu (biak barne): 140 euro.
  • 5-7 ordu (biak barne): 175 euro.
  • 8 ordutik goiti, egun berean 24 ordu bitarte: 350 euro.

–Gelak alokatzea:

  • Ordubete: 40 euro.
  • Bi ordu: 65 euro.
  • 3-4 ordu: 80 euro.
  • 5-7 ordu: 100 euro.
  • 8 ordutik goiti, egun berean 24 ordu bitarte: 200 euro.

Ezarritakotik gorako denbora kobratzeko, gutieneko zatia hogeita hamar minutukoa izanen da.

–Musika eta antzerki emanaldiak: 6 euro.

–Zinema: euro 1 adingabeek, 3 euro adindunek.

9. Tasak, erlauntzen aprobetxamenduagatik:

–10 erlauntz bitarte: 31 euro. 25 erlauntz bitarte: 42 euro.

–50 erlauntz bitarte: 55 euro. 50 erlauntzetik goiti: 110 euro.

10. Tasa, animalia arriskutsuen lizentzia emateko: 40 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Los Arcosen, 2017ko urtarrilaren 30ean.–Alkate udalburua, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L1701290