46. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 7a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-P-963

Eliseo Izcue Paternáinek honako datu eta ezaugarri hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Aprobetxamenduan gehienez ere 3,8 l/s ur hartuko da iturburu batetik, Antsoain errekan eskuinaldetik isurtzen den Fuente Vieja errekaren ezkerraldean, polizia-eremuan, La Txotxa iturria izeneko alderdian (20. poligonoa, 322. lurzatia). Ura 3,24 hektareako galsoro bat ureztatzeko erabiliko da, aspertsio bidez, Deierriko udal mugapeko (Nafarroa) 20. poligonoko 322. lurzatian. Urtean 8.942 m³-ko bolumena hartuko da guztira, eta batez besteko emari baliokidea 1,4 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2017ko otsailaren 15ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1702614