46. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

Aurrekontuko 2/2016 aldaketa. Hasierako onespena

Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunak, Lehendakaritzak abenduaren 30ean emandako 13/2016 Ebazpenaren bitartez, erabaki zuen hasiera batez onestea aurrekontuko 2/2016 aldaketa, Kontu-hartzailetzako laguntzarako eta informatikako mantentze-lanetarako.

Beraz, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratuko da, eta 15 egunez jendaurrean egonen da aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, aurrekontuko aldaketa behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Garinoainen, 2017ko otsailaren 23an.–Alkate udalburua, Iñigo Arregui Odériz.

Iragarkiaren kodea: L1702442