46. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

2017ko aurrekontua. Hasierako onespena

Olorizko Udalak, 2017ko otsailaren 23ko osoko bilkuran erabakita, hasiera batez onetsi zuen 2017ko aurrekontuen espedientea.

Beraz, erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxe honetako iragarki oholean agertuko da, eta 15 egunez jendaurrean egonen da aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontua behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Oloritzen, 2017ko otsailaren 23an.–Alkate udalburua, José Francisco Aoiz Aranguren.

Iragarkiaren kodea: L1702441