46. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURU-ASTERAIN

Udal ordenantza, hilerriaren erabilera arautzen duena.
Hasierako onespena

Kontzejuko Batzarrak, 2017ko otsailaren 13an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, ordenantza onetsia jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Muru-Asterainen, 2017ko otsailaren 15ean.–Kontzejuko burua, Félix Leceta Sarasa.

Iragarkiaren kodea: L1702439