2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
Leozko Udalaren 2017rako plantilla organikoa
Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluetan xedatua bete beharrez, Leozko Udalak, 2016ko abenduaren 21ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2017ko plantilla organikoa.
Hasierako onespen hori jendaurrean egon zen 2017ko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, urtarrilaren 4an.
Jendaurreko epea iraganik, plantilla organikoa hasiera batean onesten duen agiriaren kontra inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, argitara ematen da Leozko Udalaren plantilla organikoaz behin betikoz onetsitako agiria, eta hura igortzen Foru Administraziora. Hartara, Leozko Udalaren 2017ko ekitaldiko plantilla organikoa I. eranskinean ezartzen den bezala gelditu da.
Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betiko onetsitako plantillaren aurka honako hauek aurkez daitezkeela:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak agintzen duenaren arabera.
b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iratxetan (Leotz), 2017ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Arrate Febrero Vadillo.
I. ERANSKINA Udalaren 2017ko plantilla organikoa |
LANPOSTU KOPURUA | LANPOSTUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | MAILA | SARBIDEA | EGOERA | TP | M | B | A |
1 | Idazkari-kontu hartzailea | F | A | Oposizio-lehiaketa | Hutsik | 3,72 (DF 19/2008) + 0,58 + 0,58 (LF 17/2006) | | 35 | |
1 | Zerbitzu anitzetako enplegatua | F | E | Oposizioa | Hutsik | 3,21 (DF 19/2008) + 0,78 + 0,78 (LF 17/2006) +20 | 10 | | 10 |
1 | Administrari-ofiziala | F | C | Oposizioa | Hutsik | 3,36 (DF 19/2008) + 0,58 + 0,58 (LF 17/2006) | 10 | | |
II. ERANSKINA Langileen izenen zerrenda |
LANPOSTU KOPURUA | IZENA | LANPOSTUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | MAILA | SARBIDEA | EGOERA |
1 | Beatriz Aceña Laparra | Idazkari-kontu hartzailea | AK | A | O-Lehiaketa. | Jardunean |
1 | Iosu Monreal Ibáñez (1) | Zerbitzu anitzetako 1. mailako ofiziala | LM | | LE-ren 44. artikulua | Jardunean |
1 | Rosario Murillo González (1) | Administrari-ofiziala | LM | | LE-ren 44. artikulua | Lanaldiaren %80 |
Erabilitako ikurrak: F = Funtzionarioa. AK = Administrazio-kontratuduna. LM = Lan-kontratudun ez finko mugagabea. | Osagarriak: LP = Lanpostukoa. M = Mailakoa. B = Bateraezintasunekoa. A = Arriskukoa. |
Plantilla organikoa aplikatzeko arau osagarriak: (1) Zerbitzu anitzetako 1. mailako ofizialaren eta administrari-ofizialaren lanpostuetan hemen aritzearen arrazoia da enpresa-ondorengotza egin zela Leozko Udalak hartu zuenean Orbalan udal sozietateak egiten zituen zerbitzuen kudeaketa zuzena; hartara, langile horiek lan-kontratudun ez finko mugagabeak dira, subrogazio hori dela eta, eta udal sozietate horretako langile gisa jasotzen zituzten ordainsariak kobratzen dituzte. Langile horiek orain aritzen diren lanpostuetan jarraituko dute harik eta funtzionarioekin behin betiko betetzen diren arte zerbitzu anitzetako enplegatuaren eta administrari-ofizialaren lanpostu huts horiek, edo, kasua bada, amortizatzen diren arte. |
Iragarkiaren kodea: L1701193