45. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 6a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. Gizarte Segurantza, 872/2016

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: Gizarte Segurantzari buruzko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratu den 872/2016 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Sar Residencia Asistencia Sauri legezko zitazioa egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut, adiskidetze-ekitaldia eta judizioa egiteko, epaile magistratuaren aurrean (deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik), 2017ko apirilaren 4an 09:30ean, 104. judizio-aretoan (Iruñeko San Roke kaleko 4an, lehen solairuan), eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2017ko otsailaren 14an.–Justizia Administrazioaren letradua, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1702281