45. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

386/2017 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, 2015/2016 ikasturteko Aparteko Sarien deialdia egiten duena.

Ikusirik Sarbidea, Bekak eta Tituluak Ataleko buruaren txostena, eta Ikasleen gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako errektoreordeak ontzat eman ondoren.

Ikusirik, halaber, txosten fiskala eta juridikoa.

Aldeko ikuskapena egin eta gero.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak eskaintzen dituen graduko eta masterreko irakaskuntza ofizialetan Aparteko Sariak emateko duen arautegi erregulatzailea, Gobernu Kontseiluan 2016ko urtarrilaren 27an onetsitakoa betez.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Graduko eta masterreko ikasketak 2015-2016 ikasturtean amaitu zituzten ikasleentzat Aparteko Sarietarako deialdia egitea.

Aplikatu beharreko arauen arabera, ikasle batek Aparteko Saria jasotzeko aukera izan dezan, ezinbesteko baldintza da titulu ofiziala emateko eskaera aurkeztuta izatea eta haren tramitazioa egiteagatik dagokion prezio publikoa ordainduta izatea prozedura bukatu baino lehen, ebazpen honen zortzigarren puntuan adierazitako dataren aurretik.

Bigarrena.–9.425 euroko gastua baimentzea, 2017ko gastuen aurrekontuko 44.00/54.0/480.08 kontu-sailaren kargura.

Hirugarrena.–Aparteko Sariak ematea arautzen duen Arautegiko 3.3 artikuluan ezarritakoa galarazi gabe, baimendutako gastua kopuru berean banatuko da saridunen artean.

Laugarrena.–Ebazpen hau betetzeko ematen diren sariak lan errendimenduak dira, PFEZari dagokionez, eta % 2ko atxikipena egingo zaie.

Bosgarrena.–Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Ekonomiako graduko tituluak Aldi Bereko Ikasketa Programen barnean lortu dituzten ikasleak Aparteko Sarietarako hautagai izango dira Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako, Zuzenbideko eta Ekonomiako graduetako gainerako ikasleekin batera. Halaber, Aldi Bereko Ikasketa Programa horietako graduetako tituludunekin batera hartuko dira kontuan, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eskaintzen dituen graduko eta masterreko irakaskuntza ofizialetan Aparteko Sariak emateko arautegi erregulatzailearen 3.1. artikuluan ezarritako sari-kopuruaren kalkulurako (2016ko urtarrilaren 27ko Gobernu Kontseiluaren erabaki baten bidez onartua).

Seigarrena.–Aparteko Sariak emateko arautegi erregulatzaileko 3.1 artikuluak ezartzen duena aplikatuz, titulazio bakoitzean emango den gehieneko sari-kopurua ezarri da, ondorengo taula honetan esaten den bezala:

TITULAZIOA

SARIAK,
GUZTIRA

Gradua Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan

4

Gradua Zuzenbidean

2

Gradua Ekonomian

1

Gradua Erizaintzan

2

Gradua Fisioterapian

1

Gradua Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzan

1

Gradua Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoan

1

Gradua Diseinu Mekanikoko Ingeniaritzan

1

Gradua Telekomunikazio Teknologietako Ingeniaritzan

1

Gradua Industria Teknologietako Ingeniaritzan

2

Gradua Informatika Ingeniaritzan

1

Gradua Ingeniaritza Mekanikoan

1

Gradua Haur Hezkuntzako Irakasletzan

2

Gradua Lehen Hezkuntzako Irakasletzan

3

Gradua Lan Harremanetan eta Giza Baliabideetan

1

Gradua Gizarte Lanean

1

Unibertsitate Masterra Abokatutzarako Sarreran

1

Unibertsitate Masterra Industria Ingeniaritzan

1

Unibertsitate Masterra Bigarren Hezkuntzako Irakasletzan

2

GUZTIRA

29

Zazpigarrena.–Beken eta Tituluen Bulegoari eskatzea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, 10 eguneko epean sari horietara aurkez daitezkeen espedienteak hauta ditzan, eta Bulegoko Iragarki Taulan argitara ditzan.

Zortzigarrena.–Hautaketa prozesuaren hasiera eta amaiera epea ezartzea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean hasi, eta hurrengo 30 egun naturalen buruan bukatuko dena.

Bederatzigarrena.–Sariak esleitzeko ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta interesdunentzako jakinarazpen gisa balioko du.

Ikasle esleipendunek dagokien titulazioko ikasturte honetako graduazio-ekitaldian jasoko dute saria.

Hamargarrena.–Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.

Hamaikagarrena.–Ebazpen hau helaraztea Ikasleen gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako errektoreordeari, Komunikazio Zerbitzura, Beken eta Tituluen Bulegora, Gradu Ikasketen Atalera, Ekonomia Gaietarako Zerbitzura eta Kontu-hartzailetzara.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, eta interesdunak, zilegi du berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi, eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2017ko otsailaren 17an.–Errektorea, Alfonso Carlosena.

Iragarkiaren kodea: F1702459